EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016237

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 869/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201605330
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 869/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Judith Katherine Farell Barreto.
Abokatua: Carlos Maria Arroyo Jorge.
Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.
Demandatua: Roly Barberito Coca.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2016-11-14an, eta zuzentzeko autoa ere egin da 2016-11-18an; honako hau da epaitza:
574/2016 EPAIA
Vitoria-Gasteiz (Araba), bi mila eta hamaseiko azaroaren hamalaua.
Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén Gonzalez Martín-ek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren 869/2016 hitzezko judizioko auto hauek (ezkondu gabeko bikotearen seme-alabentzako neurriak). Hauek izan dira alderdiak: batetik, Judith Katherine Farell Barreto, demandatzailea, Paul Núñez prokuradorearekin; eta, bestetik, Roly Barberito Coca demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Konstituzioak emandako ahalmenak erabiliz, eta Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.
Roly Barberito Coca demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.