EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016237

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 24koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko azaroaren 11ko Aginduan ezarritako laguntzen 2015eko onuradunen zerrenda. Agindu haren bitartez, Giza kapital ikertzailea sartzeko Berrikertu laguntza-programa arautu eta hartarako deialdia egin zen.

Xedapenaren data: 2016-11-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201605318
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/11/16an argitaratutako 2015/11/11ko AGINDUA [201504886]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, Giza kapital ikertzailea sartzeko laguntza-programa –Berrikertu programa– arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko azaroaren 11ko Aginduak 11.5 artikuluan ezartzen duenez, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2015eko uztailaren 26ko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau
EBAZTEN DUT:
Giza kapital ikertzailea sartzeko laguntza-programa –Berrikertu programa– arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko azaroaren 11ko Aginduan araututako laguntzen 2015eko onuradunen zerrenda argitaratzea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, dituen eskumenak erabiliz, eman duen ebazpenaren indarrez. Zerrenda ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 24a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.