EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016237

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko otsailaren 25eko bilkuran hartua, San Mames Barria, SLren 2007-2014 fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201605315
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2016ko otsailaren 25ean egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
San Mames Barria, SLren 2007-2014 fiskalizazio txostena behin betiko onestea, zeina Erabaki honen eranskin modura ageri baita.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.