EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016236

IRAGARKIA, espediente judizialak garbitzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201605306
Maila: Iragarpena
Nik, Aner Uriarte Codon, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitze Batzordearen Presidentea naizen aldetik, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialen Garbitze Batzordeak, 2016ko urriaren 18an egindako bileran, beheko zerrendan agertzen diren espediente judizialen garbitzea erabaki du, dagozkien artxibo judizialetako arduradunek aurkeztu zituztenak, hain zuzen ere, betearazpena amaitu delako edo preskribapena edo iraungipena ebazten duen ebazpena eman delako. Era berean, erabaki zen espediente judizialen interes historiko eta dokumentalagatik babestu beharrekoak administrazio eskudunari transferitzea eta gainerakoak, hala badagokio, suntsitzea.
Araba
Gasteiz
Gasteizko Instrukzioko 3 eta 4 zenbakietako Zulup, Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegia izandakoa: Gasteizko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko 121/95 falta-epaiketaren betearazpen prozedura; 1610101/2000 betearazpen-prozedura, 910/98 Gasteizko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko falta-epaiketatik datorrena; Gasteizko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiaren 1/13 konbikzio-piezari dagokion pieza banandua.
Zigor Arloko 1, 2 eta 3 zenbakietako Epaitegiak: Lurraldeko Artxibo Judizialera 2000-12-31 baino lehen bidalitakoak, 2010-12-31 baino lehenagoko artxibo-data duen betearazpen-prozedura badauka.
Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zenbakietako Epaitegiak. Aurretiazko eginbideak eta prozedura laburtuak artxiboan 2002-12-31ra arte sartu zirenak. Falta-epaiketak, presako falta-epaiketak, falta-epaiketetako betearazpenak, zehaztugabeko eginbideak eta Habeas Corpus Artxiboan 2008-12-31ra arte sartu zirenak.
Administrazioarekiko Auzien 1 eta 2 zenbakietako Epaitegiak. Artxiboan 2006-12-31 baino lehen sartutako espedienteak.
Lan Arloko 1, 2 eta 3 zenbakietako Epaitegiak. Artxiboan 2001-12-31 baino lehen sartutako espedienteak.
Bizkaia
Bizkaiko Probintzia Auzitegia:
Zigor arloko Izapideen Bulegoa
– 1990etik 2002ra arte hasitako RAA, RJR, RAF, RFR, CMC, RQE, CCP eta RAU, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 1., 2. eta 6. atalei dagozkienak. Bizkaiko Probintzia Auzitegia, 4. atalak 1990 eta 1998 artean hasitako eta 2000-12-31 baino lehen artxibatutako apelazioko erroiluak.
. 4. Atala. Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Zibileko apelazio erroiluak, 1980tik 1998ra arte hasitakoak eta 2000-12-31 baino lehenago artxibatu zirenak. Zigor-arloko apelazioko erroiluak, 1989 eta 1990ean hasitakoak, garbitze-agindua izan eta betearazi gabe daudenak. Falten eskumen bereziko erroiluak, 1990ean hasitakoak. Zigor-arloko apelazioko erroiluak, Bilboko Espetxe Zaintzarako Epaitegitik eta Adingabeen Epaitegitik datozenak, 1991n eta 1992an hasitakoak, 2000-12-31 baino lehen artxibatutakoak. Sumario eta prozedura laburtuen auziak, 1989 eta 1990ean hasitakoak, 2000-12-31 baino lehen artxibatutakoak.
5. Atala. Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Zibileko, zigor-arloko, falta eta prozedura laburtukoak bai eta 1990 eta 1998 arteko sumarioen zigor-arloko auziak, 2000-12-31 baino lehen artxibatutakoak.
Balmaseda
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zulup. 2002, 2003, 2004, 2005 eta 2006an hasitako aurretiazko eginbideak eta 2005ean hasitako eta bukatutzat jotako falta-epaiketak.
Bilbao
Lehen Auzialdiko 1, 2, 3, 4, 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 zenbakietako Epaitegiak. 2009an eta 2010ean artxiboan sartutako eta amaitutzat jotako zibileko espedienteak.
Merkataritza Arloko 1 eta 2 zenbakietako Epaitegiak. Artxiboan 2009 eta 2010ean sartutako auziak, amaitutzat jotakoak.
Administrazioarekiko auzien 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakietako Epaitegiak. 2009an eta 2010ean artxiboan sartutako eta dagozkien epaitegiek amaitutzat jotako auziak; era berean, 1 zenbakiko epaitegiak 2008an sartutako eta egun ZADen dauden espedienteak garbituko ditu.
Adingabeen 1 eta 2 zenbakietako Epaitegiak. 2002 eta 2004 artean hasitako auziak eta amaitutzat jotakoak.
Espetxe Zaintzako Epaitegia. Behin-betiko egoeran dauden espedienteak, 2004an eta 2005ean hasitakoak.
Instrukzioko 1, 2, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10 zenbakietako Epaitegiak. 2006 eta 2007an artxiboan sartutako aurretiazko eginbide eta bestelako auzi penalak, behin-behineko zein behin betiko egoeran daudenak. Falta arruntak eta berehalakoak, 2010 eta 2011n sartutakoak, behin-behineko zein behin-betiko egoeran daudenak, eta epaitegiek amaitutzat jotakoak.
Era berean, ondoko hauek ere garbituko dira: Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia. Aurretiazko eginbideak (DIP) eta jarraian adieraziko diren urteetan sartutako zigor-arloko beste auzi batzuk: 1997, 2002, 2003, 2004 eta 2005ean, behin-behineko zein behin-betiko egoeran daudenak. Faltak (FAL) eta Falta azkarrak (FAR), artxibo honetan hurrengo urte hauetan sartu zirenak: 1997an, 2000ko 2. seihilekoan, 2001ean, 2002an; behin-behineko zein behin betiko egoeran daudenak; epaitegiak amaitutzat jotakoak. Instrukzioko 7 zenbakiko Epaitegia FAL/FAR direlakoak, artxiboan 1998an, 1999an eta 2006an sartutakoak, behin-behineko zein behin-betiko egoeran daudenak; epaitegiak amaitutzat jotakoak. Instrukzioko 10 zenbakiko Epaitegia. DIP direlakoak eta jarraian adieraziko diren urteetan sartutako zigor-arloko beste auzi batzuk: 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001ean, behin-behineko zein behin-betiko egoeran daudenak. 1998, 1999 eta 2000 eta 2005 bitartean sartutako FAL/FAR direlakoak, Epaitegiak amaitutzat jotakoak.
Zigor Arloko 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 zenbakietako Epaitegiak. Artxiboan 2006 eta 2007an sartutako auziak.
Basauriko Bake Epaitegia. Falta-epaiketa eta zibileko prozedurak, 1961etik 1989ra artekoak.
Galdakaoko Bake Epaitegia. 1961 eta 1989 arteko falta-epaiketa eta zibileko prozedurak.
Durango
Zerbitzu erkide prozesal orokorra. 1 zenbakiko ZULUPeko zigor-arloko auziak, 2001 eta 2010 artean hasitakoak. 2 zenbakiko ZULUPeko zigor-arloko auziak, 2007 eta 2010 artean hasitakoak. 4 zenbakiko ZULUPeko zigor-arloko auziak, 2006 eta 2010 artean hasitakoak.
Getxo
Getxoko Zerbitzu erkide prozesal orokorra eta betearazpenekoa. Zibileko betearazpen-espedienteak, 2013ko abenduaren 31n behin-betiko artxiboan daudenak
Gipuzkoa
Donostia-San Sebastián
Lan-arloko 1, 2, 3, eta 4 zenbakietako Epaitegiak. Artxiboan 1994 eta 2002 artean eta 2005ean sartutako auziak.
Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegia. Artxiboan 1998tik 2002ra bitartean eta 2005ean sartutako auziak.
Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegia Artxiboan 1999tik 2002ra bitartean eta 2005ean sartutako auziak.
Lehen Auzialdiko 2 eta 4 zenbakietako Epaitegiak. Artxiboan 1994tik 2002ra bitartean eta 2005ean sartutako auziak.
Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia. Artxiboan 2001etik 2002ra bitartean eta 2005ean sartutako auziak.
Merkartaritza Arloko Epaitegia. Artxiboan 2005ean sartutako auziak.
Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia. Artxiboan 1991 eta 1993 bitartean sartutako prozedura laburtuak. 1973tik 1988ra bitarteko sumarioak.
Zigor Arloko 1, 2, 3 eta 5 zenbakietako Epaitegiak. Artxiboan 2005ean sartutako auziak.
Zigor Arloko 4 zenbakiko Epaitegia. Artxiboan 2005ean sartutako auziak.
Adingabeen Epaitegia. Artxiboan 2005ean sartutako auziak.
Errenteriako Bake Epaitegia
1980 eta 1997 bitarteko adiskidetze-ekitaldiak eta 1986tik 1997ra arteko falta-epaiketak, epaitegi horretan 1997ko otsailaren 6an izandako atentatuan kaltetutako espedienteak.
Tolosa
Zerbitzu erkide prozesal orokorra eta betearazpenekoa. 1997 eta 1998an hasitako zibileko eta zigor-arloko auziak, 1, 2 eta 3 zenbakietako ZULUPei dagozkienak.
Halaber, 237/2003 Errege Dekretuaren 16. Artikuluak zehazten dituen epeak igaro ondoren, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentrora transferituko dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Dokumentu Ondarearen Arduradunaren txostenek barruti judizial bakoitzerako aipatzen dituzten espediente judizialak.
Honako hau argitara ematen da uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 16. artikuluaren indarrez, interesdunek 2 hileko epean berreskura ditzaten bere garaian prozesura ekarritako agiriak. Era berean, ohartarazi egiten zaio epea igarota interesdunek ez badute itzulketa egiten, dokumentuak berreskuratzeko eskubidea galduko duela.
Artxibo Judizialak Modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, hau guztia argitara ematen da.
Bilbao, 2016ko azaroaren 3a.
Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitze Batzordearen presidentea,
ANER URIARTE CODÓN.