EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2016234

IRAGARKIA, 2017an gizonen, berdintasunaren eta maskulinitateen arloko prestakuntza prozedura irekiaren bidez kontratatzeko lizitazioari buruzkoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Gizonduz ekimenaren esparruan (Espediente: 02EMK/02S/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201605264
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 02EMK/02S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: gizonen, berdintasunaren eta maskulinitateen arloko prestakuntza.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: EAE
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 50.000 euro; BEZa (% 21): 10.500 euro. Guztira: 60.500 euro.
5.– Bermeak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 018 048.
e) Faxa: 945 018 159.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Subrogazio-klausula: kontratazioak subrogazioa bete behar du.
9.– Eskaintzak esleitzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza teknikoa: 49 puntu.
Balio teknikoa (35 puntu).
Bideragarritasuna (10 puntu).
Lege-esparruari egokitzea (4 puntu).
10.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-01-03, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, B gutun-azala irekitzen denetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
11.– Eskaintzak irekitzea.
«C» gutun-azalak irekitzea: 2017-01-11, 12:00etan.
«B» gutun-azalak irekitzea: 2017-01-18, 12:00etan.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
12.– Beste argibide batzuk.
13.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
14.– Iragarkia noiz bidali zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez zen bidali.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www. contratacion.euskadi.es
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.