EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016233

IRAGARKIA, 2016ko azaroaren 18koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan arloko arau-haustea dela-eta hasitako zehapen-prozedura edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Xedapenaren data: 2016-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201605253
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Egintza hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoa ezagutzeko Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (General Alava kalea 10, 2. solairua, Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat/haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a.
Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,
OLATZ CORA GALLASTEGUI.
ERANSKINA