EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016233

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilbo – Donostia lineako 85+448 K.P.–an dagoen Santa Klarako trenbide-pasagunea kentzeko lanen Zuzendaritzari laguntzeko zerbitzuari buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2016-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201605252
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/09/30rean argitaratutako 2016/09/22ko IRAGARPENA [201604161]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Bilbo – Donostia lineako 85+448 K.P.–an dagoen Santa Klarako trenbide-pasagunea kentzeko lanen Zuzendaritzari laguntzeko zerbitzua.
c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.
d) Burutzapen/entrega epea: hamazortzi (18) hilabete.
e) Luzapenak: obren kontratuen epeak legezko luzapenen bitartez luzatzen badira, kontratu hau ere luzatu ahal izango da, bi aldeen arteko adostasunez, obrak amaitu arte.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitate teknikoa (balorazioa 0 eta 25 puntu artean), eta lanen garapenerako metodologia (balorazioa 0 eta 15 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrehun eta hogeita hamazazpi mila eta seiehun euro 237.600,00), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Kontratugilearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarearen web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 5a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20015727).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko urtarrilaren 12ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2016ko azaroaren 29a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.