EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016233

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2016ko azaroaren 9ko Ebazpenean aurkitutako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, 2016. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak ematen dira.

Xedapenaren data: 2016-11-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201605246
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/11/11n argitaratutako 2016/11/09ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201604754]

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2016ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214. zk.), 2016. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-deialdia ebatzi zen.
Ebazpen horren I. eranskinean, diru-laguntzen erakunde esleipendunen zerrenda jasotzen da, bai eta horietako bakoitzari emandako diru-laguntzen zenbatekoak ere.
Hala ere, ikusi da I. eranskineko hiru espedienteri esleitutako zenbatekoak ez direla zuzenak, zehazki honako hauek: PRO-2016K1/0130 espedientea (462.011,95 euro); PRO-2016K3/0022 espedientea (116.316,54 euro) eta PRO-2016K3/0040 espedientea (106.870,11 euro). Hona hemen akatsok:
● PRO-2016K1/0130 espedienteari, behar baino 26.112,81 euro gehiago eman zaio.
● PRO-2016K3/0022 espedienteari, behar baino 50.000 euro gutxiago eman zaio.
● PRO-2016K3/0040 espedienteari, behar baino 23.887,19 euro gehiago eman zaio.
Akats hori zuzentzeko, diru-laguntzok emateko Balorazio Batzordea bildu da 2016ko azaroaren 21ean, eta esleipen-proposamen berri bat egin du azken hiru espediente horientzako.
Horretaz gainera, I. eranskinean bertan, beste akats bat aurkitu da: PRO-2016K1/0135 espedientearen erakunde esleipendunaren izena Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna - (Bizkaia) da, eta ez Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna - Unión de Ganaderos y Agricultores de Euskal Herria (EHNE - UGAV).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 2ko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2016ko azaroaren 9ko Ebazpenaren I. eranskina aldatzea. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen horren bidez, 2016. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-deialdia ebazten da. Eranskina aldatuta, hiru erakunderi –PRO-2016K1/130, PRO-2016K3/0022 eta PRO-2016K3/0040 espediente-zenbakia dutenei– esleitutako zenbatekoak zuzenduko dira, bai eta PRO-2016K1/0135 espedienteari dagokion erakundearen izena ere. Horrenbestez, honela idatzita geratzen da eranskina:
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.