EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016232

IRAGARKIA, Bergarako udalerriko zarata-maparen onarpenari buruzkoa.

Organo emailea: BERGARAKO UDALA
Xedapenaren data: 2016-11-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201605226
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Honen bitartez jakinarazten da 2016ko azaroaren 15eko Dekretuaren bitartez honako hau erabaki dela:
Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluari jarraituz, Bergarako zarata-mapa onartu aurretik, jendaurrean jarriko da, eta izapide horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, iragarkiaren azkeneko argitalpena egiten denetik aurrera, hilabeteko epean, edozein pertsona fisiko edo juridikok dokumentazioa eta jarraitu beharreko prozedura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez diezazkion udalari.
Dokumentua eskuragarri dago Laboratorium Museoan (Juan Irazabal kalea 1) eta udalaren www.bergara.eus webgunean.
Bergara, 2016ko azaroaren 22a.
Alkatea,
MARIA ELENA LETE GARCIA.