EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016232

HUTSEN ZUZENKETA, honako ediktu honena: Ediktua, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 869/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201605219
Maila: Ediktua
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 869/2016 prozeduraren ondoriozko ediktuaren laburpenean eta idazpuruan –2016ko azaroaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (223. zk.) argitaratu zen–; hortaz, egin beharreko zuzenketa egiten da hemen:
2016/223 (3/2) orrialdean, laburpenean,
Honela dio:
«EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 869/2016 prozeduraren ondoriozkoa.»
Baina hau esan behar du:
«EDIKTUA, 869/2016 borondatezko jurisdikzioaren prozeduraren ondoriozkoa.»
2016/4994 (2/1) orrialdean,
Honela dio:
«EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 869/2016 prozeduraren ondoriozkoa.»
Baina hau esan behar du:
«EDIKTUA, 869/2016 borondatezko jurisdikzioaren prozeduraren ondoriozkoa.»