EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016232

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira zenbait ikerketa- eta garapen-proiektutarako, zehazki espezializazio adimenduneko Euskadi RIS3 estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako proiektuetarako.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201605217
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/29an argitaratutako 2016/07/12ko AGINDUA [201603397]

Osasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez (2016ko uztailaren 29ko EHAA, 144. zk.), espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntza-deialdia egin zen.
Agindu horretako 14. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzak Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu, Balorazio Batzordeak proposatuta, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.
Aurkeztu diren eskabideak ezagututa eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren ikerketa-proiektuak finantzatzea.
Bigarrena.– II, III, IV eta V. eranskinetan aipatzen diren eskabideak ezestea, han adierazitako arrazoiak direla-eta.
Hirugarrena.– 2016ko uztailaren 12ko Aginduaren 17. artikuluarekin bat etorriz, finantzatutako proiektuen justifikazio-memoria zientifiko eta ekonomikoak 2016ko abenduaren 16ko 13:00ak baino lehen Osasun Sailean aurkeztu beharko direla ezartzea.
Laugarrena.– Laguntzak agindu horretako 16. artikuluaren arabera ordainduko dira, 2016an zehar (justifikaziorako adierazitako egunera arte) gauzatutako jardueren justifikazioa ematen denean.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Halere, horrek ez du eragotziko egokitzat jotzen duten beste edozein errekurtso jartzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.