EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016232

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «59/2016 Ebazpena, urriaren 24koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita Pasaiako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea, CPI Karmengo Ama IPI Ikastetxea derrigorrezko bigarren hezkuntza irakasteko gaitzeko eta ikastetxearen kontserbazio-, mantentze- eta zaintza-gastuak finantzatzeko».

Xedapenaren data: 2016-10-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201605215
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/11/03an argitaratutako 2016/10/24ko 201600059 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Erakunde Harremanetarako sailburuordearen 2016ko urriaren 24ko 59/2016 Ebazpenean, zeinaren bitartez xedatzen baita Pasaiako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea, CPI Karmengo Ama IPI Ikastetxea derrigorrezko bigarren hezkuntza irakasteko gaitzeko eta ikastetxearen kontserbazio-, mantentze- eta zaintza-gastuak finantzatzeko –2016ko azaroaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zk.–, gisa horretako huts bat dago, hain zuzen ere, ez da argitaratu ebazpenaren bidez argitaratutako hitzarmenari dagokion 2016. urteko Aurrekontuaren Eranskina (2016-09-01 / 2016-12-31). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da, eranskin hori argitaratzen.