EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016231

IRAGARKIA, Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileen osasuna zaintzeko mediku-azterketak eta analisi klinikoak kontratatzea xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzekoa (A-032-DAPJ-2016).

Xedapenaren data: 2016-11-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201605197
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 84 96.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-12-16.
d) Espediente-zenbakia: A-032-DAPJ-2016.-
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileen osasuna zaintzeko mediku-azterketak eta analisi klinikoak kontratatzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Burutzeko tokia: lurralde historiokoetako hiru hiriburuetan.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamabi (12) hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 85121100-4 85111810-1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien pleguko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.
1.– Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak: haztapena, guztira: 51 puntu.
– Eskaintza ekonomikoa: 75 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2 puntua.
– Mediku-azterketak egingo diren osasun-etxeen eta lantokien arteko hurbiltasuna, 10 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2 puntua.
2.– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk: haztapena, guztira: 15 puntu.
● Mediku-azterketen kalitatea: haztapena: 6 puntu.
● Analisi klinikoei dagokien lan-programa. Haztapena: 9 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 199.500,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 95.000,00 euro. Zenbatekoa, guztira: 95.000,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
● Behin-behinekoa: ez.
● Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ekonomia- eta finantza-eskakizunak: amaitutako azken hiru urteetako urteko gutxienez 100.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena kreditatu beharko dute enpresa lizitatzaileek. Gaitasun tekniko eta profesionaleko betekizunak: lizitatzaileek gutxieneko 95.000 euro egin behar izan dute azken bost urteetatik bolumen handiena izan duten urtean, kontratu honetako antzekoak eta berdinak diren zerbitzuetan, hau da, osasun eta gizarte-laguntzako zerbitzuetan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abenduaren 21a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluaren arabera.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak:
● Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II-ko 1. bilera-gela).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
● Eguna eta ordua: «C» gutun-azala: 2016-12-23a, 11:00ak.
b) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz zenbatu daitezkeen irizpideak.
● Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II-ko 1. bilera-gela).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
● Eguna eta ordua: «B» gutun-azala: 2017-01-09a, 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.