EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016231

AGINDUA, 2016ko azaroaren 11koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Fundación Viuda de Elizaran» fundazioaren estatutuetako 9. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-11-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201605187
Maila: Agindua
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2016ko irailaren 8an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan José Ramón Aramendi jaunak, «Fundación Viuda de Elizaran» fundazioaren izenean eta ordez, aurkeztutako eskabidea, fundazio horren estatutuetako 9. artikuluaren aldaketa inskribatzeko.
Eskabidearekin batera, estatuen aldaketaren eta Patronatuko kide bat izendatzearen gaineko eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu ziren. Fundazioak egiletsi zuen eskritura hori, 2016ko martxoaren 8an, Donostiako notario Francisco Javier Oñate Cuadros jaunaren aurrean (protokolo zk.: 444).
Eskritura publiko horrekin batera, Emilio Núñez Gurrea jaunak, fundazioko idazkari gisa eta lehendakariaren oniritziarekin, 2016ko martxoaren 01ean emandako ziurtagiria aurkeztu zen, Patronatuak 2016ko martxoaren 01ean egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 9. artikulua aldatzea.
Bigarrena.– 2016ko irailaren 26ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion Fundazioari zuzen zitzala atzemandako akatsak; 2016ko azaroaren 10ean sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.
Eskrituran, aldatutako 9. artikuluaren idazketa berria jasotzen da, osorik.
«9. artikulua.– Patronatuaren osaera.
2.– Batzordea lau pertsonak osatuko dute: lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta administratzaileak. Denak izango dira sekularrak, lehendakaria izan ezik, zeina Donostiako Santa Maria Basilikako parrokoa izango baita, edo horrek izendatzen duen apaiz bat.
Sekularrak izendatzea Donostiako Elizbarrutiko Gotzainari dagokio eta ordezkaritza-eskubidea Donostiako San Vicente Paul elkartearen Consejo Particular de las Conferencia de Caballeros delakoari eta, hala ez bada, Donostiako Santa Maria, San Bizente eta Artzai Ona elizetako hiru parrokoei.
Moraltasun eta erlijiotasunaren arloan itzal ona dutenen artetik egingo da izendapena, zeina Gotzainak ezeztatu dezakeen».
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten:
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio Fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1 a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 37. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoa. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fundación Viuda de Elizaran Fundazioaren estatutuetako 9. artikuluan egin den aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, fundazioaren patronatuak 2016ko martxoaren 01ean erabakitakoa, agindu honen data duela, fundazioak 2016ko martxoaren 08an Donostiako notario Francisco Javier Oñate Cuadros jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 444).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 11.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.