EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016229

IRAGARKIA, zerbitzu-kontratu administratibo hau lizitatzeko dena: gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika egiteko landa-lana (Espedientea: A-002/DEPS2017).

Xedapenaren data: 2016-11-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201605156
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 64 13.
5) Telefaxa: 945 01 94 51.
6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintza aurkezteko azken egunera arte.
d) Espedientearen zenbakia: A-002/DEPS2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2016ko abenduaren 31ra arte.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 79330000-6.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa (55 puntu).
– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: lan-plana (41 puntu); hobekuntzak (4 puntu).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 164.698,87 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 164.698,87 gehi 34.586,76 euro (BEZa). Guztira, 317.364 euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29 puntua.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 16a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira (A, B eta C), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
2) Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2017ko urtarrilaren 20a.
5) Ordua: 10:00.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2017ko otsailaren 3a.
5) Ordua: 10:00.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net / www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.