EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016229

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin deklaratzen baita onura publikokoa dela «Gatika-Leioa 1 eta 2» deritzon 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa; izan ere, Gatika, Laukiz, Loiu, Erandio eta Leioako udalerrietan, zabaldu egiten da-eta linea horren eremuko zuhaitzik gabeko zerrenda.

Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201605149
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/09/15ean argitaratutako 2016/07/26ko IRAGARPENA [201603952]

Erreferentzia: L-7611 GHC/TLE.
Espediente zk.: 48-AT-I-2016-11.
AURREKARIAK
1.– 2016ko maiatzaren 23an, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Axpe Erribera 5, Erandio) eskatu zuen ezen gorago zehaztutako lineari onura publikoaren deklarazioa eman zekiola, linea horren zortasuna handitzeak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen, Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedeaz, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.
2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (2000-12-27ko EHAA), Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko irailaren 12ko BAOn, 2016ko irailaren 15eko EHAAn eta 2016ko irailaren 15ean El Correo egunkarian, hain justu ere enpresa horren ustez, nahitaez desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrendarekin.
3.– 2016ko irailaren 6an, ofizio bat igorri zitzaien Gatika, Laukiz, Loiu, Erandio eta Leioako udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakutsi zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia, eta, aldi berean, jarduketaren onura publikoaren gaineko deklarazioa bidezkoa zen ala ez adierazteko txostena emateko eskatu zitzaien.
4.– Proiektua jendaurrean zegoela, partikularrek zenbait alegazio aurkeztu zituzten. Hona hemen, horien laburpena:
Gatikako 32. partzelako 7. poligonoko 5. finkako titularrak, José Sardón Ugarte jaunak, adierazten du ezen ezein zortasuna ezartzearen aurka dagoela, linea eraiki aurretik etxebizitza bat zegoelako eta egun ez dagoelako afektazioarik.
Gatikako 31. partzelako 15. poligonoko 15. finkako titularrak, M.ª Luisa Ereñozaga Elorduy andreak, eskatzen du partzela osorik okupatzea, uste baitu okupazioaren ostean geratzen den terrenoa ez dela baliagarria ezertarako ere. Hori ez bada aintzat hartzen, eskatzen du ezen 4.319 m
OINARRI JURIDIKOAK
1.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean ezarritako arauzko izapideak bete dira espedientean (2011-05-31ko EHAA).
2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.
3.– Afektazioak aldatzeko eskatzekotan egindako alegazioak aztertzerakoan kontuan hartu behar da herri-onurakoa izatea gailentzen ziola interesdunen komenientziakoa izateari ala ez izateari, eta honelaxe ponderatu behar dira haiek: instalazioak eduki beharreko segurtasun-baldintzei lehentasunezko balioa emanda.
4.– Azaldutako hori ikusirik eta Distribución Eléctrica, S.A.U.k alegazioei eman dien erantzuna kontuan izanik, José Sardón Ugarte jaunaren jabetza peko 32. partzelako 7. poligonoko 5. finka desafektaturik geratzen da linea elektrikoa babesteko eremua zabaltzearekiko.
M.ª Luisa Ereñozaga Elorduy andrearen titulartasun peko 31. partzelako 7. poligonoko 15. finkari dagokienez ez da kontsideratzen guztizko afektazioa, zeren eskatzaileak egindako adierazpen hutsa baita eta ez duelako azaltzen kausa erabakigarririk, bai baldintza funtsezkoak aldatzeari dagokionez bai aipatu finkaren aprobetxamendu errentagarria egiteko aukerei dagokienez. Afektatutako zortasun-azalera eguneratzeari dagokionez, baietsi egiten da eguneratzea; hartarako, dagoena, 4.319 m
5.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau
EBAZTEN DU:
Beherago zehaztutako tarteari doakionez, «Gatika-Leioa 1 eta 2» deritzon linea elektrikoa onura publikokoa dela deklaratzea, zuhaitzik gabeko haren zerrenda zabaldu egiten dela-eta:
TA Gatika-TA Leioa 1 eta 2 deritzon linea elektrikoaren –132 kV-koaren– airetiko tartea: 924 m-koa, zirkuitu bikoitzekoa, aluminio-altzairuzko eroale isolatukoa (LA-280) eta 281 mm2-ko sekziokoa.
Deklarazio horrek berekin dakar –24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea. Beraren aurka, aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, betiere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.