EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016229

182/2016 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201600182
Xedapenaren data: 2016-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201605138
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/04/25ean argitaratutako 2013/04/16ko 201300271 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko azaroaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– José Javier Losantos Omar jauna Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.