EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016229

181/2016 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Justizia zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201600181
Xedapenaren data: 2016-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201605137
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/01/10rean argitaratutako 2013/01/08ko 201300010 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko azaroaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Manuel Valín López jauna Justizia zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.