EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2016227

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 357/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201605082
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 357/2016.
Demandatzailea: Altagracia Ramirez Mora De Garraud.
Abokatua: Pedro Maria Salazar Martinez de Luco.
Prokuradorea: Julian Sanchez Alamillo.
Demandatua: Jean Marie Andre Garraud.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-20an. Hona hemen epaitza:
535/2016 EPAIA
Epailea: Cristina Navarro Gil.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamaseiko urriaren hogeia.
Alderdi demandatzailea: Altagracia Ramirez Mora De Garraud.
Abokatua: Pedro Maria Salazar Martinez de Luco.
Prokuradorea: Julian Sanchez Alamillo.
Alderdi demandatua: Jean Marie Andre Garraud.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: dibortzioa.
Baietsi egiten dut Sanchez prokuradoreak, Altagracia Ramírez Moraren izenean eta hura ordezkatuz, Jean Marie Andre Garrauden aurka jarritako demanda, auzi-ihesean bera; horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, Jean Marie Andre Garrauden eta Altagracia Ramírez Moraren arteko ezkontza, desegite horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin.
Prozesuan sortutako kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.
Eraman bedi testigantza auto nagusietara eta utzi bedi jatorrizkoa dagokion liburuan.
Ebazpen hau, behin irmoa denean, Erregistro zibilari jakinarazi behar zaio, hain zuzen ere, auzi honetako alderdien artean egindako ezkontza inskribatuta dagoen erregistroari.
Jean Marie Andre Garraud demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.