EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016226

IRAGARKIA, B-22/2016-S zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201605066
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
King Food Asia, S.L. (IFZ: B-95397808) entitateari –«King Döner Kebab Las Arenas» (Bidearte kalea/Esquina Mayor, 21 – Getxo) establezimenduaren jabea den aldetik–, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko azaroaren 2an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du espedienteari hasiera emateko erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua – Aholkularitza juridikoa).
Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioetarako, hau da, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.
Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.
Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko azaroaren 23a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.
I. ERANSKINA