EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016226

IRAGARKIA, masen espektrometriaren bidezko detekzio-sistema duen gas-kromatografiako unitate mugikorren prozedurak eta ingurumen-monitorizazioa garatzeko laguntza teknikorako zerbitzuaren lizitatzeko (Espedientea: 024SV/2016).

Xedapenaren data: 2016-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201605064
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 024SV/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: masen espektrometriaren bidezko detekzio-sistema duen gas-kromatografiako unitate mugikorren prozedurak eta ingurumen-monitorizazioa garatzeko laguntza teknikoa.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: EAEko airearen kalitatearen kontrol- eta zaintza-sareko unitate mugikorretan.
d) Burutzeko epea: 12 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrogeita zazpi mila zortziehun eta berrogeita hamaika euro eta hogeita lau zentimo (57.851,24) gehi hamabi mila ehun eta berrogeita zortzi euro eta hirurogeita hamasei zentimo (12.148,76) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurogeita zazpi mila euro (70.000).
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 13a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaburua inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresaburuek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Gainerako kasuetan, urteko negozio-bolumena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 70.000 eurokoa izan behar da.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuta. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta, pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, ingurumen-laginak hartu, metodo kromatografikoak eta prozesuen monitorizazioa garatzeko bi lan egin behar izan ditu.
b) ISO 9001 edo/eta ISO 14001 ziurtagiriak, edo baliokideak, aurkeztu beharko dira, baita horiek ezarri direla egiaztatzen dituzten agiriak ere. Enpresak ISO 9001 edo ISO 14001 arauak, edo baliokideak, ezarrita eta ziurtatu dituela egiaztatu beharko ditu.
c) Enpresak metodo kromatografikoak eta «flash-point» saiakuntza garatzeko egokitutako laborategia duela jasotzen duen adierazpena. Enpresak metodo kromatografikoak eta «flash-point» saiakuntza garatzeko egokitutako laborategia izan beharko du.
d) Langile teknikoen tituluak eta curriculuma aurkeztea; horretan, baldintza teknikoen agirian zehazten diren talde guzti-guztiekin burututako ingurumen-monitorizazioaren prozesuetan pilatutako esperientzia adierazi behar da. Laguntza teknikoaren lanen ardura izango duen pertsonak doktorego-titulua izan beharko du kimika-zientzietan, ingeniaritza kimikoan edo baliokidean. Gainera, gutxienez, 2 urteko esperientzia izan beharko du baldintza teknikoen agirian zehazten diren talde guzti-guztiekin burututako ingurumen-monitorizazioaren prozesuetan. Lantaldean, gutxienez, Kimikako lizentziadun bi egongo dira (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruaren 3. maila edo Kualifikazioen Europako Esparruaren 7. maila) edo baliokidea. Gainera, gutxienez, 2 urteko esperientzia izan beharko du baldintza teknikoen agirian zehazten diren talde guzti-guztiekin burututako ingurumen-monitorizazioaren prozesuetan.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016ko abenduaren 14a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako webgunearen bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zer egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio-organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo aukerarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxieneko edo gehieneko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzeko diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 75 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
Eskatzen denean in situ laguntza emateko erantzuteko epea: 5 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 25 puntu.
A) Balio teknikoa. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
B) Zerbitzu eta laguntza teknikoa. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
10.– «C» gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko urtarrilaren 9a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– «B» gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko urtarrilaren 16a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.