EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016226

25/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzako sailburuak kargutik kentzea xedatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201600025
Xedapenaren data: 2016-11-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201605041
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren adierazten diren sailburu hauek beren karguetatik kentzea, eta Euskadiren zerbitzura egin duten lanagatik eskerrak ematea.
Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren kargutik.
María Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren kargutik.
Ángel Tarsicio Toña Güenaga Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren kargutik.
Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida jauna, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren kargutik.
Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren kargutik.
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz andrea, Segurtasuneko sailburuaren kargutik.
Jon Darpón Sierra jauna, Osasuneko sailburuaren kargutik.
Ana Isabel Oregi Bastarrika andrea, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren kargutik.
2. artikulua.– Kargutik kentzen diren Jaurlaritzako kide horiek orain arteko eginkizunei eutsiko diete Jaurlaritzako kide berriak beren karguaz jabetu arte.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.