EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016224

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 23koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita handitu egin dela Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2016. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.

Xedapenaren data: 2016-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201605012
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/11/19an argitaratutako 2014/10/29ko AGINDUA [201404962]
  • Ikus 2016/03/08an argitaratutako 2016/02/24ko EBAZPENA [201601025]

Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezarri zen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduaren bitartez (2014ko azaroaren 19ko EHAA, 221. zk.).
Lehenengo xedapen gehigarriak, finantzaketa eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak, hauxe adierazten du: «Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariak aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».
Era berean, honako hau ere adierazten du: «Aurrekontu-ekitaldi batean ematen diren diru-laguntzen kopuruak ez du gaindituko aipatu esleipena edo hori eguneratzetik ateratakoa, egun Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen aurrekontu-araubidearen arabera. Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren ebazpen bidez emango da gertakari horren berri, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz».
Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2016ko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako esleitutako zuzkidura argitaratu zen (2016ko martxoaren 8ko EHAA, 46. zk.).
Egun, ekitaldi horretarako esleitutako kreditua gehienbat agorturik dagoenez –% 98,22 hain zuzen ere–, aurkezten diren eskarien kopurua eta onuradun posibleen beharrak ikusita, beharrezkoa da helburu horretara zuzendutako aurrekontu-zuzkidura handitzea 2016rako.
Horregatik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (maiatzaren 20ko 79/2014 Dekretuak aldatu egin zuen dekretu hori), eta kontuan hartuta 2014ko urriaren 29ko Aginduaren xedapen gehigarriaren arabera emandako gaikuntza eta aurrekontuetan diru erabilgarria dagoela, beharrekoa da berrehun eta hogeita bost mila (250.000) euro gehitzea aurrekontuari.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Publikotasun-printzipioa betetzearren, jakitera ematen da 2016ko ekitaldian 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 250.000 euro gehiago erabiliko direla.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENengoa
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala agintzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 23a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.