EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016223

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-txartela emateko, inprimatzeko, kodetzeko eta bidaltzeko hornidura-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201605002
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea, datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 12ko 10:00ak arte.
d) Espediente-zenbakia: 28/2017-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
d) Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-txartela ematea, inprimatzea, kodetzea eta bidaltzea.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko/Entregatzeko lekua: AKBPren karatulako 10. puntuan adierazitakoa.
e) Gauzatzeko/Entregatzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egunetik hasi (inoiz ez 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen) eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
f) Luzapena onartzea: bai, jatorrizko kontratuak duen iraupen bera.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 30160000-8.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula berezien pleguko karatulako 30. puntuan zehaztuta daude, eta, laburtuta, honako hauek dira:
Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.
Lehen entregarako epea: 30 puntu.
Hurrengo entregetarako epeak: 10 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 125.000 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 62.500 euro (BEZik gabe). BEZa: 13.125 euro. Guztira, BEZ barne: 75.625 euro.
6.– Eskatutako fidantzak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan:
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abenduaren 12ko 10:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1-4. Lakua II.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: SPKLTBko 161. artikuluaren arabera, bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita, karatularen 28.6 klausulan ezarritako baldintzetan.
9.– «B» gutun-azalen irekiera (eskaintza ekonomikoa).
a) Erakundea: Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua: 2016ko abenduaren 20ko 12:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.