EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016223

IRAGARKIA, martxoaren 8an hasiko den emakume eta gizonen berdintasunari buruzko sentsibilizazio kanpaina baten diseinu, kreatibitate eta produkzioaren zerbitzuari buruzko lizitazioa, prozedura ireki bidez kontratatzeko dena (Espedientea: 03EMK/03/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-11-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201604999
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 03EMK/03S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: sentsibilizazio kanpaina baten diseinu, kreatibitate eta produkzioa.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2017ko martxoaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 40.000 euro; BEZa (% 21): 8.400 euro. Guztira: 48.400 euro.
5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Subrogazioaren klausula: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza teknikoa: 49 puntu.
Sentsibilizatzeko gaitasuna (29 puntu).
Kreatibitatea eta kalitatea (20 puntu).
10.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016-12-12, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, «B» gutun-azala irekitzen denetik.
e) Aldaerak: ez.
11.– Eskaintzak irekitzea.
«C» gutun-azalak irekitzea: 2016-12-20, 12:00etan.
«B» gutun-azalak irekitzea: 2017-01-09, 12:00etan.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
12.– Beste argibide batzuk.
13.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez zen bidali.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 15a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.