EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016223

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 869/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201604994
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio, hitzez hitz:
DEKRETUA
Justizia Administrazioaren letradua, dekretua eman duena: Antonio Damas Lopez.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko urriaren hogeita bosta.
XEDAPENAK
Onartzen da Bazkideen Batzar Orokorrerako deialdi judiziala egiteko eskabidea izapidetzea. Beatriz Amann Quincoces prokuradoreak sustatu du eskabide hori, Labein-en izenean eta haren ordez –egun, Fundacion Tecnalia Research & Innovation–. Ordezkaritza horren bidez, eskatzailea alderditzat eta agertutzat jotzen da, eta ordezkaritza hori baliatuko da jakinarazpenak eta prozedura-legeetan ezarritako gainerako izapideak egiteko. Horrenbestez, eskabide horrekin bat etorriz, honako erabaki hauek hartzen dira:
A) Asociacion Spin-Spain elkartearen Bazkideen Batzar Orokorrerako deialdi judiziala egitea; batzarra 2016ko abenduaren hamabostean egingo da, goizeko 12:00etan, elkarteak Zamudioko Parke Teknologikoan dituen lokaletan: 101. eraikina, 48016 posta-kodea. Batzarraren aztergai-zerrenda hau izango da:
1.– Azalpenak emango dira Asociacion Spin-Spain (Software Process Improvement Network-Spain) elkarteak egun duen egoerari buruz.
2.– Asociacion Spin-Spain desegiteko eta likidatzeko erabakia hartuko da.
3.– Likidatzailea izendatzea.
4.– Akta onartzea.
B) Elkarteko kide guztiei zitazioa egingo zaie batzarrera joateko, legezko eran, gutun ziurtatu bidez, eta, horretarako, alderdiak eskabidean aurkeztutako 7. dokumentuan ageri den zerrenda baliatuko da –izan ere, zerrenda horretan, zehaztuta ageri dira titularren sozietateak, karguak, izen-abizenak eta helbideak–. Ildo horretatik, ahalmen zabala ematen zaio deialdia eskatu duen alderdiari, beharrezkoak diren izapideak eta kudeaketak egin ditzan zerrendako pertsonei deialdira agertzeko zitazioa egin dakien.
C) Batzarraren deialdiari publikotasuna emateko, haren berri argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoan gehien saltzen diren egunkarietako batean, bazkideei jakinarazi eta elkartearen Batzar Orokorra egin baino 15 egun lehenago, gutxienez.
D) Halaber, Iñigo Gutierrez Allue jauna eta Roberto Gracia San Miguel jauna izendatzen dira, hurrenez hurren, Batzarreko lehendakari eta idazkari. Alderdi eskatzaileak jakinaraziko die izendapenaren berri.
Alderdi eskatzaileari ahalmena ematen zaio, orobat, eskabideari erantsitako 7. dokumentuan aipatzen diren kide guztiei deialdirako zitazioa eta gainerako ekintzak egiteko beharrezkoak diren izapideak eta kudeaketak egiteko, bai eta ebazpen honetan erabakitako iragarkiak eta gainerako publikotasun-izapideak egiteko ere.
Jakinarazi bedi ebazpen honen berri, eta entrega bitez ediktuak argitara emateko. Egiaztatu bedi, behar bezala, hori guztia.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri (Borondatezko Jurisdikzioaren Legea, 119.5 artikulua).
Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.
Hala dekretatzen eta sinatzen dut.
Horrenbestez, ediktu hau egiten dut, batzarrerako deialdiari publikotasuna emateko.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 26a.
IDAZKARIA.