EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016221

IRAGARKIA, 2016ko urriaren 26koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik -I202016000046129, arau-hauste aktan jasotakoak- zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Xedapenaren data: 2016-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201604958
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Egintza hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoa ezagutzeko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2016ko urriaren 26a.
Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,
GABRIELA BELTRAN FERNANDEZ.