EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016219

AGINDUA, 2016ko azaroaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako agindu honetan egindako hutsak zuzentzeko dena: Agindua, 2016ko urriaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2016ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez iragarria).

Xedapenaren data: 2016-11-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201604909
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/11/07an argitaratutako 2016/10/18ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201604674]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Halako hutsak atzeman dira 2016ko azaroaren 7ko EHAAn (210. zk.) argitaratutako aginduan [Agindua, 2016ko urriaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, behin betiko ebazten da honako lekualdatze-lehiaketa hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2016ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez iragarria)], eta, beraz, zuzendu egiten dira orain.
Ebazpenaren seigarren puntuan –2016/4674 (8/1) eta 2016/4674 (8/2) orrialdeak– honela dio:
«Seigarrena.– Goragoko puntuan zehaztu funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaz jabetzea hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Plazaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako plazaren gaineko eskumena duen administrazioak ordainduko du.»
Baina honela esan behar du:
«Seigarrena.– Goragoko puntuan zehaztu funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaz jabetzea hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Plazaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako plazaren gaineko eskumena duen Administrazioak ordainduko du.
Zerbitzu eginkizun baten bidez lanpostu bat betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, lanpostuaz jabetzeko epeetarako, funtzionarioaren herria izango da zerbitzuak ematen diharduen hura. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.»
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.