EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016218

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariaren 2016ko urriaren 18ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-01A001-10-2016 zehapen-espedientea ebazten duena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-11-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201604906
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/11n argitaratutako 2016/04/19ko IRAGARPENA [201601991]
  • Ikus 2016/09/01ean argitaratutako 2016/08/11ko IRAGARPENA [201603776]

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera, Acción OcioAventura, S.L.ri jakinarazten zaio SAN-01A001-10-2016 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, 2016ko urriaren 18an.
Espedientearen deskribapena:
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Diru-bilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzerakoan, adierazi beharko da zein den zigortuaren izena (Acción OcioAventura, S.L.) eta espediente-zenbakia (SAN-01A001-10-2016), bai eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 4a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
ERANSKINA