EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016218

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira hainbat zehapen-espedietan Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpenak, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko abenduaren 23ko 10/2015 Legean ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-11-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201604905
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunei adierazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko.
Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 11.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.