EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016218

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko urriaren 3koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2017ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena».

Xedapenaren data: 2016-10-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201604881
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/11/02an argitaratutako 2016/10/03ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201604611]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2016ko urriaren 3ko Ebazpenean, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2017ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena (2016ko azaroaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 207. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Lehenengo Deialdiaren Oinarrian, 1.a) atalean, 2016/4611 (4/2) orrialdean,
honako hau dioen lekuan:
«a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Nautika eta Itsasontzi Makinariaren Goi-eskola Teknikoan egingo dira, hortxe bakarrik.»
Honela esan behar du:
«a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskola. Nautika eta Itsasontzi Makineriako Atalean egingo dira, hortxe bakarrik.»