EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016217

IRAGARKIA, «Urduliz Ospitaleko psikiatriako barneko eremuan birmoldaketa lanak egiteko betearazpen-proiektua idazteko, segurtasun-azterketa egiteko, kalitatearen kontrolaren programarako, segurtasun-plana onartzeko, segurtasuneko koordinaziorako, obraren zuzendaritzarako eta betearazpenaren zuzendaritzarako lanen kontratazioa» espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201604869
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45 – 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente zenbakia: G/300/20/0/1506/O441/0000/112016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Azalpena: Urduliz Ospitaleko psikiatriako barneko eremuan birmoldaketa lanak egiteko betearazpen-proiektua idaztea, segurtasun-azterketa egitea, kalitatearen kontrolaren programa, segurtasun-plana onartzea, segurtasuneko koordinazioa, obraren zuzendaritza eta betearazpenaren zuzendaritza.
c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: ez.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Urdulizko Ospitalea.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea:
Oinarrizko proiektua: 2016ko abenduaren 31.
Proiektua idaztea Oinarrizko Proiektua jasotzen denetik aurrera: hilabete eta erdi.
Obra-zuzendaritzako eta betearazpeneko zuzendaritzako lanen iraupenak obraren iraupenaren epearekin bat etorriko da; hori 4 hilabete ingurukoa izango da.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala badagokio): ez.
h) CPV (nomenklatura erreferentzia): 71200000.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapidetzea: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: administrazio klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 49:
c.1.1.– Aurretiko azterlanaren kalitatea: 49 puntu.
c.2.– Formulatan oinarritutako irizpideak: % 51:
c.2.1.– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 144.000,00 euro, BEZik gabe.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 120.551,68 euro, BEZik gabe.
6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
b) Hona hemen enpresek akreditatu beharko duten kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta gaitasun tekniko edo profesionala (espainiarrek, Europar Batasunaren kide diren estatuetako enpresa atzerritarrek eta Europar Batasunaren kide ez diren estatuetako enpresa atzerritarrek):
b.1.– Kaudimen ekonomikoa eta finantzakoa:
b.1.1.– Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek azken hiru urte bukatuetan negozio-bolumenik altuena izan duen urteko negozio-bolumena ziurtatu beharko dute, eta bolumen hori lizitazioko oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoa (BEZik gabe) baino altuagoa izan beharko da.
b.1.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira, enpresaria erregistro horretan inskribatuta badago, eta bestela, kasuan kasu dagokion erregistro ofizialean jasotakoak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek euren urteko negozio-bolumena egiaztatuko duteinbentarioen eta urteko kontuen liburuekin, Merkataritzako Erregistroak horiek legalizatu ondoren.
b.2.– Kaudimen teknikoa edo profesionala:
b.2.1.– Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek azken 5 urtean kontratuaren xede direnen antzekoak diren edo pareko ezaugarriak dituzten zerbitzuak egin izana ziurtatu beharko dute, eta zerbitzu handiena gauzatu duen urteko zenbateko pilatua lizitazioko oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoa (BEZik gabe) baino altuagoa izan beharko da.
b.2.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: azken bost urtean gauzatu diren eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren zerbitzu nagusien zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziz. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez ziurtatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren deklarazioaren bidez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 24a, 13:00etan.
b) Aurkezteko modua: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a) puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez:
Erakundea: Zuzendaritza Nagusia.
Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
Eguna: 2016ko azaroaren 28a, 13:15ean.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
Erakundea: Zuzendaritza Nagusia.
Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
Eguna: 2016ko abenduaren 2a, 13:00etan.
10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.
12.– Argibide gehiago: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.