EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016217

IRAGARKIA, sare sozialen kudeaketa eta dinamizaziorako aholkularitza-zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea 02LHK/02S/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-11-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201604865
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: 02LHK/02S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu mota: zerbitzu kontratua.
b) Helburua: sare sozialen kudeaketa eta dinamizaziorako aholkularitza-zerbitzua ematea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Burutzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, 2017ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 75.000 euro; BEZa (% 21): 15.750 euro. Guztira: 90.750 euro.
5.– Bermeak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Webgunea: www.contratacion.euskadi.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 2ko, 11:00 arte izango da.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulen bitartez baloratuko diren irizpideak, eskaintza ekonomikoa: 51 puntu arte.
b) Balio judizioen bidez baloratuko direnak: 49 puntu arte:
– sare sozialak hedatzeko eta dinamizatzeko proposamena: 20 puntu arte.
– sare sozialetan Eusko Jaurlaritza agertzeari buruzko azterketa kritikoa bideratzeko proposamena: 17 puntu arte.
– Eusko Jaurlaritzak sare sozialetan dituen kontuen kontrol-taula eratu eta mantentzeko proposamena: 7 puntu arte.
– Jaurlaritzako sail ezberdinetako komunikazio-arduradunak azken bilakaera teknologikoen arloan egunean jartzeko proposamena: 5 puntu arte.
9.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016-12-02, 11:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea:
C gutun-azalak irekitzea: 2016-12-13, 12:00etan.
B gutun-azalak irekitzea: 2016-12-19, 12:00etan.
a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 9a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.