EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016217

EDIKTUA, ezkontzako araubidea likidatzeko 23/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201604860
Maila: Ediktua
Donostia – San Sebastiango Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: ezkontzako araubidea likidatzea, 23/2015.
Alderdi demandatzailea: Luis de La Fuente Mazagatos.
Alderdi demandatua: Maria Angeles Martin Nuñez.
Gaia.
Aipatutako judizioan, amaiera-dekretua eman da, eta ebazpenaren idazpurua eta xedapen-zatia hauek dira:
Justizia Administrazioaren letradua, dekretu-emailea: Carlos Minondo Veron.
Lekua: Donostia.
Eguna: bi mila eta hamaseiko urriaren hemeretzia.
XEDAPENAK
1.– Onartu egiten da Luis de La Fuente Mazagatosen eta Maria Angeles Martin Nuñezen ezkontzako araubide ekonomikoa likidatzea, hala erabaki baitzen Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean azaldu zirenean, 2016-10-18an, eta baldintza hauetan:
Aktiboa:
Hiri-finka, laurogeita hemeretzia.– Etxebizitza: Intxaurrondo auzoa, Artikutza plaza 8, c mota, 3. solairua, ezkerra, Donostia. Neurriak: laurogeita sei metro eta bi dezimetro koadro erabilgarri. Mugak: iparraldean, eskailera-kaxa, igogailua eta 8ko atariko hirugarren eskuineko etxebizitza; hegoealdean, 7ko atariko hirugarren eskuineko etxebizitza; ekialdean, Artikutza plaza eta igogailu-kaxa; mendebaldean, Pedro Axular kalea. Eranskinak: a) teilatupeko hirurogeita hamabosteko trastelekua, zortzi metro eta zazpi zentimetro koadro; mugak: iparraldean, igogailuaren makina-gela eta sartzeko korridorea; hegoaldean, 7ko atariko trastelekuen zona; ekialdean, sartzeko bidea eta hirurogeita hamaseiko trastelekua; mendebaldean, teilatupeko itxitura. b) sotoko hamalauko garaje-plaza, hogeita bederatzi metro eta laurogeita bat dezimetro koadro. Mugak: iparraldean, 8ko atariko instalzioen gela eta atartea; hegoaldean, hamabosteko garaje-plaza; ekialdean, errodadura-korridorea; mendebaldean, itxitura-horma. Partaidetza: ehuneko zero osoko eta laurogeita hemeretzi ehunen.
Aipatutako finka inskribatuta dago Donostiako jabetza-erregistroan: 1835. liburukia, 56. liburuan, 31. folioa, 2375. finka; eta salmentarako balio zenbatetsia 224.340 eurokoa da, Solis Hamon perituaren balorazioan adierazitakoaren arabera, auzi-jartzailea harekin ados egonik.
Alderdi bakoitzari esleitzen zaio, jabetza osoan, aipatutako ondasunaren erdi banaezina.
Pasiboa:
Ezkontide bakoitzaren kredituei dagokienez, irabazpidezko ondasunen eraentzaren kargukoak direnez, konpentsaziotik ateratako zenbatekoa 9.255,84 eurokoa da, Luis De La Fuente Mazagatosen eta María Angeles Martín Nuñezen kargura.
2.– Prozesu hau bukatua dela deklaratzen da.
Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.
Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua). Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 90 0005001 274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0023/15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Hala dekretatzen eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Donostia, 2016ko urriaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.