EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016217

883/2016 EBAZPENA, urriaren 19koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Donostialdea ESIko Oftalmologia pediatrikoko eta begi higikortasuneko atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201600883
Xedapenaren data: 2016-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201604848
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Donostialdea ESIko Oftalmologiako atal sanitarioko buruaren lanpostua hutsik egonik, Zuzendaritza Gerentziak deialdi publikoa iragartzea erabaki du, lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko. Prozedura hori honako arau hauetan jasotakoaren arabera egin da: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 8. atala (hirugarren arau komuna); Osakidetzako Lanpostu Funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskina; abenduaren 16ko 55/03 Legea, osasun zerbitzuetako estatutupeko pertsonalaren Estatutu Markoa; Enplegatu Publikoaren Estatutu Markoaren apirilaren 12ko 7/07 Legea; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.
Zuzendaritza Medikoaren esanetara eta Oftalmologia Zerbitzuko buruarekin elkarlanean ondoko eginkizunez arduratuko da:
● 14 urtetik beherako pazienteei eta begi higikortasun arazoak dituzten paziente zaharragoei Oftalmologiako arreta sanitarioa ziurtatzea.
● Helburu asistentzialak eta zerbitzu zerrenda proposatzea hirurteko planetan, eta urteroko helburu zehatzak definitzea.
● Hauek definitzea: beharren plana, zuzkidurak eta inbertsioak.
● Atalari atxikitako pertsonak kudeatuko ditu, horien lan profilak zehaztuko ditu eta atalaren antolaketa zehaztuko du. Atala antolatuko du, ospitaleko eta ospitalez kanpoko arreta emateko moduan, eta, era berean, artatu beharreko pazienteei arreta kirurgikoa eskaintzeko moduan.
● Prozesu asistentzialak birbegiratu eta hobetzeaz.
● Komunikazio eta ezagutza transmisiorako plan bat garatuko du. Era berean, plan horren bidez, geure lan-eremuko ingurune sozialean lortutakoak transmitituko dira.
● Zerbitzuko gainerako unitateekin koordinazioa: aldiro bilerak egingo dira irizpideak bateratzeko.
● Gainerako zerbitzuekin koordinazioa: harremanetarako bideak ezarri beharko dira Pediatria, Neurologia eta beharrezko ikusten den beste unitateekin.
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako bandintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutario, funtzionario edo lan-kontratadun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko erakunde Sanitarioetan eta zerbitzu egoeran egotea A1 lanbide kategorian; edo, kategoria berean lanpostua erreserban edukitzeko eskubidea duen egoera administratiboan egotea.
b) Medikuntza lizentziatura edukitzea, Oftalmologiako Espezialitatean.
c) Gutxieneko 3 urteko lan-esperientzia, Oftalmologiako espezialitatean.
Bigarrena.– Merituen baremoa (gehienez 66 puntu).
Ebazpen honen eranskinean jasota dagoen baremoaren arabera egingo da.
Fase hauek izango ditu:
I Kudeaketako memoria-proiektua eta haren defentsa (gehienez, 30 puntu).
II Beste merezimendu batzuk (gehienez, 30 puntu).
III Euskararen ezagutza (gehienez 6 puntu).
Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain Pasealekua, z.g. – 20014 Donostia), Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamabost egun balioduneko epean.
Era berean, aurkeztu ahal izango da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain pasealekua z.g. – 20014 Donostia), bertan datu pertsonalak idatziko dituzte, eta curriculum vitaea atxikiko dute. Dokumentazioa horrela aurkeztuko dute:
a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopiak konpultsatua.
b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua: Medikuntza lizentziatura oftalmologiako espezialitatean.
d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratuta, deialdia EHAAn argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.
e) Bete nahi den zerbitzuko kudeaketari buruzko memoria-proiektua.
f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea, CV aplikazio informatikoan behar bezala egiaztatuta dauden guztiak; dena den, izangaiak eskabidean adierazi behar du hori horrela dela.
Laugarrena.– Onartu eta baztertuen zerrenda.
Izena emateko epea amaitzen denean, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak, ebazpen bidez, behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda onartuko du; era berean, dagokionean, baztertu izanaren arrazoiak azalduko ditu. Ebazpena Osakidetzako webgunean argitaratuko da, eta behin betiko bihurtuko da baztertutako izangairik ez baldin badago.
Hamar egun baliodun izango dira, ebazpena argitaratzen den biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko.
Baztertzeko arrazoia konpondu litekeen egoera batek sortu badu, interesdunei errekerimendua egingo zaie erreklamazioa aurkezteko epe berean zuzenketa egiteko. Errekerimendu horretan adieraziko zaie adierazitako akats horien zuzenketa egiten ez bada, prozesutik kanpo gertuko direla.
Aipaturiko epe iraganda, behin betiko zerrenda argitaratuko da Donostialdea ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez. Eta dokumentu hau Osakidetzako webgunean argitaratuko da.
Behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa zuzendu dakioke Osakidetzako zuzendari orokorrari, hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114 eta 115 artikuluetan jasotzen duenaren arabera.
Bosgarrena.– Balorazio-batzordea.
Izendapena eta eraketa.
Izangaien behin betiko ebazpena onartu eta argitaratuta, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak izendatuko ditu ebazpen bidez balorazio-batzordearen kideak; gutxienez, kudeaketa proiektuak aurkezteko data baino hamar egun lehenago. Ebazpen hori Osakidetzako web orrialdean argitaratuko da, eta gora jotzeko errekurtsoaren bidez erreklamazioa jarri ahalko zaio. Batzordearen eraketa hau izango da:
● Lehendakaria: erakundeko zuzendari medikoa.
● Zerbitzu erakundeko zuzendariorde medikoa.
● Idazkaria: erakundeko pertsonaleko zuzendaria.
● Hiru kide. Bat IVAPek izendatua hautagaiei eskatutako titulu eta espezialitatea duena, eta finkoa, estatutupeko, funtzionario edo lan kontratuduna, kategoria berean edo goragokoan.
Batzorderako izendatu den titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, titularrek bete behar dituzten baldintzak berberak bete beharko dituzte. Erakundean ordezkapena egiteko behar den lanpostu hori ez baldin badago, edo hutsik baldin badago, Osakidetzako beste zerbitzu erakunde batekoa izendatu ahal izango da.
Batzordeko kideen parte hartzeak izaera indibiduala izango du, eta jardueran independenteak izango dira, diskrezionaltasun teknikoaren babesean jokatuko dute; betiere, zuzenbideak ezartzen dituen mugen baitan.
Parte ez hartzea eta errefusatzea.
Batzordekideek parte hartzeari uko egingo diote, eta izendatu dituen arduradunari jakinaraziko diote kasu hauetan: azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28 artikuluak jasotzen dituen egoerak.
Egoera horietan interesatuek errefusatzea eska dezakete edozein momentutan, aipaturiko legearen 29 artikuluan jasotakoaren arabera.
Arauak.
Batzordeak autonomia funtzional osoa izango du, prozeduraren legaltasuna zainduko du, eta beronen objetibotasuna ziurtatzeko ardura izango du. Oinarri hauetan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta irizpideak ezarriko ditu oinarrietan jaso ez diren eta gerta daitezkeen egoeretarako.
Batzordeak azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. eta 27. artikuluen arabera jokatuko du.
Akordio guztiak botoen gehiengoaren bidez onartuko dira.
Batzordekide guztiek hitza eta botoa izango dute.
Batzordearen sesioetan akta egingo da. Bertan jasoko dira: izangaien izenak, baremazio irizpideak, merezimenduen atal bakoitzean emandako puntuazioa eta guztira emandako puntuazioa.
Seigarrena.– Lehiaketaren atalak.
Lehiaketak hiru atal izango ditu. Hiru atal hauetan baloratuko da memoria-proiektua eta defentsa, bestelako merezimenduak eta euskararen ezagutza.
1.– Kudeaketako memoria-proiektua eta defentsa.
Izangaiei banaka deituko zaie, gutxienez, hamar egun lehenago, eta adieraziko zaie probaren data, lekua eta ordua.
Era berean, deialdia Osakidetzako webgunean argitaratuko da jakinarazteko.
Izangaiek prestatutako proiektua azalduko dute, eta batzordeko kideek egindako galderei erantzungo diete. Prozesu horrek izaera publikoa izango du.
Batzordekide bakoitzak bakarka baloratuko du proiektua eta honen azalpen publikoa, 1 atal baremoaren 1 atalean jasotakoaren arabera. Beharrezkoa izango da gutxienez 15 puntu lortzea fasea honetan.
2.– Bestelako merezimenduen balorazioa.
Behar den epean, eta behar den moduan aurkezturiko merezimenduak baloratuko dituzte batzordekideek; hauei buruz azalpenak eskatzerik izango dute.
Ez dira baloratuko, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen, behar den moduan aurkeztu eta egiaztatu ez diren merezimenduak.
Balorazioa, merezimenduen baremoaren 2. atalean jasotakoaren arabera egingo da.
3.– Euskararen ezagutza.
Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen dute arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.
4.– Akta eta izendapen proposamena.
Aktak jasoko du zehaztasunez hautagai bakoitzari baremazioaren atal bakoitzean emandako puntuazioa, eta lortutako azken puntuazio orokorra.
Era berean, jasoko dira azalpen labur baten bidez, balorazioa egiteko aintzat hartu diren irizpideak memoria-proiektuaren azalpenaren balorazioan, eta nola atal bakoitzari eman zaion puntuazio zehatzean.
Hautagaien artean berdinketarik badago, lehentasuna emango zaie emakumeei, otsailaren 18ko, 4/05 Legeak (EHAA 42 zk, martxoaren 2koa), Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari dagokionak, 20.4 artikuluan jasotakoa aintzat hartuta.
Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, puntuazio altuena (atal guztietan eta dagokion hurrenkeran) lortu duen hautagaiaren alde ebatziko da:
1.– Kudeaketako memoria-proiektua eta haren azalpen publikoa.
2.– Bestelako merezimendu batzuk.
3.– Euskara.
Horrela ere argitzen ez bada, dagokion lanbide kidegoan lan-egun gehien egin duen hautagaiaren alde ebatziko da.
Azkenik, bestelako irizpideren bat behar izango balitz, lehenagoko jaiotze data duenaren alde jokatuko litzateke.
Lanpostua lortzeko puntuazio minimoa 33koa izango da, prozesuan lortu litekeen puntuazioaren erdia, hain zuzen ere. Eta 15, nahitaez, memoria-proiektua eta honen defentsatik lortutakoak izan beharko dute (atal honetan lortu litekeenaren erdia).
Aktak jasoko du balorazio-batzordearen puntuazio altuena lortu duen hautagaiaren aldeko proposamena.
Zazpigarrena.– Prozeduraren ebazpena.
Batzordeak Donostialdea ESIko zuzendari gerenteari helaraziko dio izangaiaren izendapenaren proposamena; hain zuzen ere, puntuaziorik altuena jaso duen izangaia proposatuz. Halaber, zuzendari gerenteari helaraziko zaion proposamenak, batzordekide guztien sinadura eta izangaiak atal bakoitzean lortutako puntuazioa zehaztuta jasoko du.
Aipaturiko proposamena Osakidetzako webgunean argitaratuko da.
Donostialdea ESIko Zuzendaritza Gerentziak ebazpena egingo du izangaia izendatzeko; hautagaiak ukoa egingo balu, zerrendan puntuaziorik altuena duen hurrengo izangaia izendatu ahal izango litzateke; betiere, eskatutako gutxieneko puntu kopurua berdindu edo gainditu badu.
Donostialdea ESIak, dagokion prozedura fasean, egoera hauetan deialdia bete gabe utz dezake:
– Izangairik aurkeztu ez bada.
– Izangaiek ez badute baldintzarik betetzen.
– Izangaiek ez badute gutxiengo puntuazioa lortu.
Zuzendaritza Gerentziako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; bai izangairen bat izendatuz, bai bete gabe dagoela, hau da, deialdia hutsik geratzen dela adieraziz. Eta dagokionean interesdunari jakinaraziko zaio.
Honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Osakidetzako zuzendari nagusiari zuzenduta, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek jasotakoaren arabera, Euskal Herriko aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Zortzigarrena.– Esleipenaren ondorioak.
Zerbitzuburu lanpostuak aldi baterako lau urteko iraupena izango du. Izendapen honek luzapena izango du, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen (Euskadiko Antolamendu Sanitarioa) 28. artikuluak (Hirugarren Araua) jasotakoaren arabera (uztailaren 21eko EHAA, 138. zk.).
Lanpostua betetzen duen langileak berau utziko du izendapenaren epea betetzen denean; luzapen egoeraren bat gertatuko balitz, izan ezik. Lehen aipaturiko, 8/1997 Legeak jasotzen duenaren arabera ezarritako kide anitzeko organoaren ebaluazio prozeduraren arabera egingo da luzapena.
Halaber, izendatutakoa lekuz aldatu ahal izango da epea amaitu baino lehen, aurrez kontraesaneko espedientea eginda, eta 8/1997 Legearen 28. artikuluak, 6. atalean (hirugarren araua) leku aldatzeak egiteko aurreikusitakoa kontuan hartuta.
Kargu uzte arruntak edo lanpostutik mugiarazteak beste lanpostu baterako lekualdatzea eragingo du. Egoera honetan interesatuak jatorrizko kategorian zeuzkan baldintza mantenduko dira.
Bederatzigarrena.– Publizitatea.
Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Osakidetzaren webgunean, eta zerbitzu erakundeetako intranetetan.
Hornikuntza prozeduran onartzen diren ebazpenak Osakidetzako webgunean argitaratuko dira.
Aukeratutako izangaiaren izendapenaren ebazpena, edo lanpostua hutsik geratzen dela dioena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko da.
Hamargarrena.– Errekurtsoak.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan jasotakoaren arabera, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da, Osakidetzako zuzendari nagusiari zuzendua. Izapide hau egiteko hilabeteko epea egongo da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edo Estatuko Aldizkari ofizialean argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.
Donostia, 2016ko urriaren 19a.
Donostialdea Esiko zuzendari gerentea.
E: (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
JUAN RAMÓN DE LA PUENTE PAGOLA.
ERANSKINA
BAREMOAK ETA MEREZIMENDUAK
Merezimenduak hiru faseren arabera baloratuko dira:
1.– Proiektua eta proiektuaren defentsa (gehienez, 30 puntu).
Oftalmologia Pediatriakoa eta Begi Higikortasunaren atalaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko azalpen memoria-proiektua azaltzea publikoki epaimahai kalifikatzailearen aurrean, eta hautagaiari egindako elkarrizketa.
Puntuazioa fase honetan bi ataletan banatzen da:
a) Aurkeztutako kudeaketa memoria-proiektuaren edukien balorazioa (gehienez, 15 puntu).
Kudeaketarako memoria-proiektuak hiru atal hauek behintzat garatu beharko ditu:
a.1.– Antolakuntza eta kudeaketa atala (Gehienez 6 puntu):
Zerbitzuaren organigrama eta funtzioak zehaztuta: burutza lanpostua eta atxikitako gainerako lanpostuak.
Erakunde bereko beste unitate batzuekin duen harremana.
Burutzaren kudeaketa plana: antolakuntza helburuak zehaztu, hobekuntza behar duten arloak detektatu eta beharrezko neurriak zehaztu, hobekuntzak lortzeko. Honekin batera, baliabide materialak ekonomikoak eta atxikitako giza baliabideak kudeatzeko plan edo konpromiso efizientea.
a.2.– Atal asistentziala (Gehienez 6 puntu):
Eskainiko diren zerbitzu asistentzialen deskribapena.
Halaber, helburu eta adierazleak ezarriko dira, eta jarraipen eta ebaluazio jarraitua egiteko sistema bat.
a.3.– Irakaskuntzaren atala (Gehienez 3 Puntu):
Irakaskuntzaren planifikazioa egitea atalean.
b) Balorazio-batzordearen aurrean azalpen publikoa (gehienez 15 puntu).
Memoria-proiektuaren azalpen publikoa ebaluatzeko, kontuan hartuko da, argitasuna eta laburtzeko gaitasuna; halaber, atalik garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna.
Aktan jasota geratuko da batzordekide bakoitzak hautagai bakoitzari esleitutako baremazioaren arrazoia.
2.– Bestelakoak (gehienez 30 puntu):
Puntuazioa honela banatuko da:
● Lan esperientzia (gehienez, 13 puntu).
● Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzu eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.
● Dagokion espezialitatean atalburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
● Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
● Administrazio publiko sanitarioetan zuzendaritzako kide gisa, edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondarrak. Kontaketarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
● Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, kredituko 0,1 puntuazioa emango da.
● Kudeaketaren arloko trebakuntza (gehienez, 3 puntu).
Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta ziurtatutako ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere; betiere, titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
● Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu.
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta ziurtatutako ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere; betiere, titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
● Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Doktorea: 3 puntu.
Cum laude doktorea: 4 puntu
Graduondoko masterra: 2 puntu.
Unibertsitate-aditua edo- espezialista: 1 puntu.
Ikertzeko nahikotasuna edo diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.
Doktorego-ikastaroak: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.
Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktore titulua, cum laude doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma.
● Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).
Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500 puntu.
Estatuko txosten bakoitzeko: 1,000 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,500 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.
Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.
Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Tesina egiteagatik: 1,5000 puntu.
● Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 3 puntu).
Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1,0000 puntu.
Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.
Egoiliarren irakaskuntzarako tutore egiaztatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
3.– Euskararen ezagutza (gehienez 6 puntu).
Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen dute arauen arabera baloratuko da.