EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016215

EDIKTUA, 291/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-10-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201604790
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 291/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Seguros Plus Ultra.
Abokatua: Carlos Javier Sainz de Aja Muro.
Prokuradorea: Concepción Imaz Nuere.
Demandatua: Aquasound.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-14an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Concepción Imaz Nuerek Seguros Plus Ultraren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut Aquasound honako hau ordaintzera: 501,96 euro, gehi 2015eko martxoaren 23tik gaur egunera arte sortutako legezko interesak, ondoriozko diru-kopuruari bi puntu ezarriz auzi-jartzaileri guztia ordaindu arte; eta, azkenik, kostuak.
Aquasound demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.
Jakinarazten den ebazpena ren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.