EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2016214

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2016» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2016-11-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201604750
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/02an argitaratutako 2016/03/17ko EBAZPENA [201601809]

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2016» sarirako deialdia egin zuen 2016ko martxoaren 17ko ebazpenaren bidez ( maiatzaren 2ko EHAA, 81. zk.). Horrekin bat, epaimahaiak, bildu ondoren, ebazpen hau eman du:
EBAZTEN DUT:
«Jesús María Leizaola 2016» sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:
1.– «Jesús María Leizaola 2016» saria ex aequo ematea Amaia Urkiola Fernández andreak aurkeztutako « La redistribución entre Territorios Históricos dentro del sector público vasco» lanari eta César Gallastegi Aranzabal jaunak aurkeztutako « Euskera y régimen foral vasco: lengua, comunicación, poder y derecho en Bizkaia, Gipuzkoa y Álava (1500-1876)» lanari.
2.– Ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 3a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.