EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016213

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari emandako ingurumen-baimen integratua aldatzen eta berrikusten den. Altzairu bereziak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduera Basauriko udalerrian (Bizkaia) egiteko eman zen baimen hori.

Xedapenaren data: 2016-03-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201604736
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2010/12/27an argitaratutako 2008/04/30reko EBAZPENA [201006402]
  • Ikus 2015/12/14an argitaratutako 2015/11/27ko EBAZPENA [201505251]

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Sidenor Industrial, S.L.ri, Basauriko udalerrian (Bizkaia) altzairu bereziak fabrikatzeko.
2008ko ekainaren 19an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Sidenor Industrial, S.L.k, 2008ko apirilaren 30eko ebazpen horren aurka.
2011ko irailaren 12an ingurumen-organoak emandako agindu baten bidez, ebatzi zen Sidenor Industrial, S.L.k 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez, Sidenor Industrial, S.L.ri Basauriko udalerrian (Bizkaia) altzairu bereziak fabrikatzeko eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta eraginkor bihurtu zen, eta, horrenbestez, 16-I-01-0000000000081 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.
2011ko apirilaren 8an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitara eman zen 2011ko martxoaren 31ko Kontseiluaren 333/2011 Erregelamendua (EB), zeinaren bidez zenbait irizpide ezartzen baita txatar-mota batzuk hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraikiz.
2012ko martxoaren 8an, argitara eman zen Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia, Siderurgia-produkziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena.
2012ko uztailaren 4an, Sidenor Industrial, S.L.k enpresaren izen soziala aldatzeko egiaztagiriak bidali zituen, aurrerantzean Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika izango baitzen haren izena.
2012ko uztailaren 27an, 2014ko urriaren 3an, 2014ko azaroaren 12an eta 2015eko urtarrilaren 8an, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak dokumentazio gehigarria bidali zuen, eta, han, jakinarazi zuen 1, 6, 7 eta 8. fokuak bertan behera geratzen zirela eta 13, 22 eta 23. fokuak, berriz, ez-sistematiko bihurtzen zirela; dokumentazio horretan, halaber, instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen zerrenda eguneratzen zen. Horretaz gainera, honako aldaketa hauek egitea eskatzen dute: forjaketa-nabeko azidozko erasorako gela abian jartzea, altzairutegiko azidozko erasorako gelako ekipamendua berritzen den bitartean; hiru proiektu egitea altzairutegia eta totxoa biltegiratzeko parkea hobetzeko (upela azkar aldatzea, isurketa jarraitua berritzea eta totxoa biltegiratzeko parkea egokitzea). Azkenik, inpaktu akustiko handieneko eremuetan, zarataren modelizazioari buruzko azterlan bat eta urtero neurketak egitea proposatzen dute.
2013ko apirilaren 24an, 2014ko abenduaren 2an eta 2015eko uztailaren 14an, Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisitak egin zituzten Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko (Bizkaia) fabrikaren instalazioetara, hain zuzen ere egiaztatzeko indarreko legedia eta zehazki 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratuaren baldintzak betetzen direla. Bisitetan, halaber, hurrenez hurren, AAI00081/2S, AAI00081/3S eta AAI00081/4S zenbakidun aktak egin zituzten bisiten nondik norakoak jasotzeko.
2013ko ekainaren 12an, 5/2013 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (5/2013 Legea, ekainaren 11koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena).
2013ko urriaren 19an, argitara eman zen Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da teknologia erabilgarri onenei buruzko ondoriok argitaratzen diren kasurako.
Bestalde, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, 2013ko azaroaren 20an, aldaketa-formulario bat bidali zuen, zepak biltegiratzeko eremua egokituta zegoela jakinarazteko.
2013ko abenduaren 11n, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari idazki baten bidez jakinarazi zitzaion aldaketa hori ez dela hartzen instalazioaren funtsezko aldaketatzat.
2014ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitara eman zen abenduaren 23ko 468/2013 Dekretua, zeinaren bidez aldi baterako eten baitzen irailaren 25eko 183/2012 Dekretua Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, 2014ko irailaren 23an igorritako idazki baten bidez, eskatu zuen altzairugintzako zepa zuri eta beltzak balorizatzeko jarduera ingurumen-baimen integratuan sartzeko.
2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; egun horretan, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua onartu zen, Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.
2015eko urtarrilaren 15ean, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari errekerimendu bat bidali zitzaion, non jakinarazten baitzitzaion zein zen immisio-kabinarako kokaleku egokiena, eta eskatzen baitzitzaion hura instalatzeko eta konektatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera.
2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.
2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua onartu zen, Estatuko lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena.
Ingurumen-organoak, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari 2015eko urriaren 15ean bidalitako errekerimendu baten bidez, zabortegia zigilatzeko obrak sei hilabeteko epean hasteko eskatzen zion, bai eta obra horiek gehienez urtebetean bukatzeko ere.
2015eko ekainaren 25ean, ekainaren 25eko 4/2015 Legea onartu zen, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoa.
2015eko azaroaren 9an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igor zezala eskatu zion Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari: ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenak aplikatuz gero instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen dioen konparaketa, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostenari buruzko aurreikuspena.
2015eko azaroaren 26an, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2015eko azaroaren 27an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen, 30 egun balioduneko epean, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikaren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Berrikuspen hori, halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko abenduaren 14an.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Basauriko Udalari eta Osasun Sailari, 2016ko urtarrilaren 28an.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, 2016ko otsailaren 12an, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
Egokitzat eta nahikotzat jotzen da Sidenor Industrial, S.L.ri emandako ingurumen-baimen integratua Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari eskualdatzeko aurkeztu den dokumentazioa; hortaz, bidezkoa da aipatutako ingurumen-baimen integratua aldatzea.
Aztertu da, bestalde, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak aurkeztutako dokumentazioa, honako aldaketa hauei buruzkoa: altzairugintzako zepa zuri eta beltzen balorizazioa; forjaketa-nabeko azidozko erasorako gela abian jartzea, eta altzairutegia eta totxoak biltegiratzeko parkea hobetzea. Azterketa horretatik, ondorio hauek atera dira:
1.– Proiektatutako aldaketek ez dute eragin kaltegarririk edo garrantzitsurik izango segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz. Horregatik, ez dira jo funtsezko aldaketatzat, lege horretan xedatutakoaren ondorioetarako.
2.– Era berean, proiektatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean, ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, ez da ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurarik egingo hizpide ditugun aldaketen gainean.
Ingurumen-baimen integratua aldatzeari dagokionez Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2008ko apirilaren 30eko eta 2011ko irailaren 20ko Ebazpenen C.1.1, C.1.2, C.1.3 eta C.1.4 ataletan ezarritakoa kontuan hartuz, baimen hori egokitu behar da, hain zuzen ere airearen kalitatearen babesari, isurketarako baldintzei zein hondakinen sorrerari buruzko atalak eguneratzeko, instalazioan sortutako hondakinen zerrenda eguneratzeko, lurzoruaren babesari buruzko atala eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko atal berri bat txertatzeko ere.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokionez jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak altzairugintzaren sektoreko arku elektrikoko labeetarako isurpenaren muga-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena izapidetzeko aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez, 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bigarren atalaren C.2 eta D.1 azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.
Ikuskapen-bisitan, egiaztatu da jardueran altzairugintza-labearen kea xurgatzeko sistema hobetu dela, motohaizagailu berri bat jarrita, iragazte-sistema zabalduta eta karga-galerak murriztuta, betiere xurgatze-emariak hobetze aldera.
Aurkeztutako dokumentazioaren bidez, eta ikuskapen-bisitan, egiaztatu da, halaber, egiteko zeuden jarduketa guztiak egin direla zepa beltz eta zuriak hozteko prozesuetan ezarritako isuri lausoak minimizatzeko planari dagokionez. Horregatik guztiagatik, 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bigarren ataleko C.2 azpiatala aldatu behar da.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikaren jarduerak berekin dakar garrantzizko substantzia arriskutsuen isurtzea. Beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bigarren ataleko C.5 azpiatalean eskatu beharra dago sei hileko epean lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egiteko, hain zuzen ere jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Ingurumen-organo honek ezarri du immisio-kabina bat jarri beharra, jarduerak izan lezakeen eraginaren jarraipena egiteko. Hori dela-eta, 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bigarren ataleko D.1.2 azpiatala aldatu behar da, eta kabina hori abian jarri eta konektatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaintzeko eta Kontrolatzeko Sarearekin, hiru hilabeteko epean gehienez.
Ingurumen-organo honek egokitzat jo du Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak egindako proposamen hau: zarataren modelizazioari buruzko azterlan bat eta urtero neurketak egitea inpaktu akustiko handieneko eremuetan. Hori dela eta, 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bigarren ataleko D.4 azpiatala aldatu behar da.
Ingurumen-baimen integratua izapidetzeko prozesuan, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak hondakin ez-arriskutsuak (altzairugintzako zepa zuri eta beltzak) kudeatzeko jarduerari alta emateko behar den informazioa aurkeztu du. Beraz, beste atal bat sartu behar da, aipatu hondakinak jasotzeko, ikuskatzeko eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak barne hartuko dituena.
2008ko apirilaren 30eko eta 2011ko irailaren 20ko Ebazpenetan, zabortegia zigilatzeko proiektua jasotzen zen, baina lan hori oraindik gauzatu gabe dago. Hori dela eta, beste atal bat sartu beharra dago, zigilatze-lan horretan bete beharreko baldintza zehatzak eta zabortegia itxi ondorengo baldintzak jasoko dituena.
Ingurumen-organo honek uste du, halaber, egiaztatu behar dela zabortegia zigilatzeko lanak gehienez ere hiru hilabeteko epean hasi direla, eta gehienez bederatzi hilabetean bukatu direla; beraz, betekizun hori jaso behar da baimenean.
Halaber, aurretik aipatutako aldaketen ostean, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari epe nahikoa eman behar zaio ingurumen-baimen integratuaren eremuan jasotako ingurumena zaintzeko programa egunera dezan, aldaketa horiei egokiturik.
Ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 19. artikuluak uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikulua ezabatzen du (ingurumen-baimen integratua berritzeari buruzkoa); hori dela eta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren laugarren atala ezabatu behar da.
Aipatutako ekainaren 11ko 5/2013 Legearen lehen artikuluaren 20. zenbakia kontuan hartuta, 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bosgarren atala aldatu behar da (ingurumen-baimen integratua aldatzeko kasuei buruzkoa da atal hori).
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 13. artikuluan xedatzen du uztailaren 1eko 16/2002 Legearen eraginpeko enpresek jarduera aldi baterako uzteko aukera dutela; hori aintzat hartuta, berariazko atal bat erantsi behar da utzialdiak dirauen denboran ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.
Aipatutako abenduaren 23ko 468/2013 Dekretuak aldi baterako eteten du I. eranskinean jasotako prozedurak IKS-eeM tresnaren bitartez bakarrik izapidetzea. Prozedura horien artean, ingurumena zaintzeko programaren igorpena dago. Hori dela eta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bigarren ataleko D.5 azpiatala aldatu behar da.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari emandako ingurumen-baimen integratua aldatu behar da, aipatutako aldaketak txertatzeko.
Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) aurreikusitakoari jarraikiz.
Honako arau hauek guztiak aztertu dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari eskualdatzea Sidenor Industrial, S.L.ri emandako ingurumen-baimen integratua, Basauriko (Bizkaia) udalerrian altzairu bereziak fabrikatzeko eta zepak birrintzeko, sailkatzeko eta bahetzeko jarduerarako. Baimen hori 2008ko apirilaren 30eko, 2011ko irailaren 20ko eta 2011ko irailaren 12ko Ebazpenen bidez eman zen, eta enpresaren izen sozialari dagokionez eskualdatzen da, aurrerantzean izen hori Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika izango baita.
Bigarrena.– Ez dira funtsezkotzat jotzen Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak bere instalazioetan sustatutako aldaketak (altzairugintzako zepa zuri eta beltzak balorizatzea, forjaketa-nabeko azidozko erasorako gela abian jartzea eta altzairutegia eta totxoa biltegiratzeko parkea hobetzea), betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoari jarraituz. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplikatu beharreko araubide juridikoari buruz adierazitakoari dagokionez, eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari dagokionez, ez zaie ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik egin behar aldaketoi.
Hirugarrena.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Betearazpen Erabakiari egokitzeko (erabaki horrek ekoizpen siderurgikoan eskura dauden teknologia onenak zehazten ditu).
Laugarrena.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea (Bizkaiko Basauriko udalerrian altzairu bereziak fabrikatzeko jarduerarako eman zen baimen hori, 2008ko apirilaren 30eko eta 2011ko irailaren 20ko Ebazpenen bidez). Horrela, bada, aldatu egiten dira 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren, 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren eta 2011ko irailaren 12ko Aginduaren lehen, bigarren, laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren atalak, eta honela idatzita gelditzen dira:
«Lehenengoa.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari ingurumen-baimen integratua ematea, Basauriko udalerrian (Bizkaia) altzairu bereziak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerarako, betiere ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzen arabera. Enpresaren egoitza soziala Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) Gamarrako Ateko 22an dago, eta B - 01292903 du IFK.
Jarduera 2.2 kategorian sartuta dago («Galdaragintza edo altzairu gordinen instalazioa –lehen edo bigarren mailako galdaketa–, orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituzten etengabeko galdaketa-instalazioak barne»), eta 2.3 a) kategorian («Metal burdintsuak eraldatzeko instalazioak, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak»), betiere Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinari jarraituz.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasota dago zepak balorizatzeko jarduera, 5.4.c kategorian zehazki, «Hondakin ez-arriskutsuak balioztatzeko edo balioztatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin – Zepen eta errautsen tratamendua» (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika Ugarte kalean dago, Bizkaiko Basauriko udalerrian. Lur-sailaren azalera, guztira, 428.663 m
Jardueraren ardatza altzairu bereziko produktu luzeak egitea da, barra itxurakoak, arku elektrikoko labean eta totxoak egiteko isurketa jarraitu bidez, automobilgintzaren sektorerako eta haren industria osagarrirako. Instalazioaren ekoizpen-ahalmena urtean 832.000 tona altzairu urtu ingurukoa da.
Lehengaiak (txatarra, koke eta antrazita) 150 tonako arku elektrikoko labean galdatzen dira, eta, behin galdaketa-prozesua amaituta, salda koilaran isurtzen da.
Fintze-prozesu baten ondoren, salda azpilera isurtzen da, eta, hartara, isurketa jarraituaren sei lerroak elikatzen dira. Era berean, «bloom»eko isurketa jarraitu berrian isuriko da.
Lerro horietan ur-dutxa bidezko molde hoztu bat dago. Han, altzairua solidotu egiten da, eta oxiebaketan mozten da; horrela, «totxo» azpiproduktua lortzen da.
Beste prozesu batzuk ere egiten dira, hala nola: totxoa berotzea, haga mugikorduneko Stein labean (731 Kw-ko potentziakoan); presiopeko ur-zorrotada bidezko desugerketa; beroko ijezketa, ijezketa-trenean; tratamendu termikoak, eta tenplaketa-, iraoketa- eta suberaketa-prozesuak.
Azkenik, akabera ematen zaie produktuei (zuzenketa, granailaketa, desugerketa, leunketa, kontrola...), bidali baino lehen.
Galdaketa- eta -finketa-labeek isurketak xurgatzeko sistema bat dute, eta mahuka-iragazkien bidez arazten dira isurketok.
Kontrol-probak egiteko prozesuetan, isurtzeak biltzeko xurgatze- eta arazte-sistema bat dago scrubber eta garbiketa-dorre bodez. Tratamendu termikoen isurketei dagokienez, sistema bat dago isuritakoa xurgatzeko.
Instalazioan sortutako hondakin-uren artean, ur sanitarioak, prozesu-urak eta euri-urak daude.
Botikineko ur sanitarioak oxidazio biologiko bidez tratatzen dira, ADR aireztatze luzeko planta batean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera isuri aurretik. Bestalde, akabera-sailaren ur sanitarioak zuzenean isurtzen dira, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektorera.
Prozesu-urak hozte-urak dira, A nahiz B zirkuituetatik datozenak. A zirkuitua itxia da, eta haren edukia B zirkuitura purgatzen da. B zirkuituko ura, prozesu-eremuan erabili ondoren, herdoil-azala bereizteko bi gailutan tratatzen da eta, kolektore baten bidez, biltegi batera bideratzen, instalazioan sortutako euri-urekin batera. Ondoren, ura olio-bereizgailu batera bideratzen da, arbastatzeko burdin-sare batetik igaro ondoren (hau da, solidoei eusteko burdin-sare batetik). Geroago, ura bi dekantagailutara bideratzen da (olio-banagailu bana dutenak), Nerbioi ibaira isuri aurretik.
Ura ez da zuzenean isurtzen, ezpada purga-sistema automatiko baten bidez: sistema horrek purga-balbula irekitzeko denbora ezartzen du, biltegian aztertutako gogortasun-mailaren arabera.
Proiektuak teknika erabilgarri egokienak izan daitezkeen honako neurri hauek barneratzen ditu, besteak beste: gasak biltzeko sistema eraginkorra, 4. zuloaren eta Canopy sistemaren bitartez gasak biltzeko % 98ko eraginkortasuna duena; partikulak mahuka-iragazki bidez arazteko sistema; errekuntza ondoko eta gasak diluitzeko kamara, konposatu organokloratuak (batez ere, PCDD/F eta PKBak) minimizatzeko, eta hozte-sistema itxia, uretara egiten diren isurketak minimizatzeko.
Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez produkzio siderurgikoko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.
Gainera, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ere baditu instalazioak, Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabaki horren 1.7 atalean adierazitako kutsatzaileen isuriak murrizteko.»
«Bigarrena.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L. enpresaren Basauriko fabrikak Basauriko udalerrian (Bizkaia) altzairu bereziak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduera ustiatzeko honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea:
A) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak «Basauriko altzairutegia handitzeko proiektuaren» Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena izeneko ebazpenean ezarritako baldintzen multzoa bete beharko du, alde batera utzita ebazpen honetan eguneratu diren alderdiak.
B) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000 €) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo haien ondasunei sor dakizkiekeen kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak erantzukizun zibileko asegurua eguneratu izanaren ziurtagiria igorri behar dio urtero ingurumen-organoari, eta polizan edozein aldaketa gertatu bada, ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio. Era berean, kontratatutako aseguru berri horren baldintza orokor, berezi eta espezifikoen kopia ere igorri beharko dio organo horri.
C) Fidantza bat jarri beharko da, milioi bat eta zortziehun (1.800.000) eurokoa, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Fidantza horren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartu dira zabortegia zigilatzeko eta hura itxi ondoren 30 urtean mantentze-lanak egiteko kostuak. Fidantzaren funtzioa da jarduera uzteagatik sor litezkeen betebehar guztiengatik Administrazioaren aurrean erantzutea.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, ingurumen-organo honek eskatuta; alde horretatik, zenbatekoa areagotu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera, edo murriztu, egindako gastuen arabera.
D) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean emandako datuetan aldaketarik balego, aldaketa horien berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.
E) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
E.1.– Metalezko hondakinak hartu, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak bere instalazioetan hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko gauzatzen duen jarduera honako honetan datza:
● Metalezko hondakin ferrosoak bildu, hartu, sailkatu, hautatu eta biltegiratzea (R4 kudeaketa-eragiketa).
Metalezko hondakin ferrosoak biltegiratzeko instalazioak «txatarra-parkean» egingo dira, eta, han, hormigoizko zoru estankoa beharko da, izan daitezkeen arrasteei eusteko modukoa. Parke hori erabat estalita egongo da, euri-urak hondakinekin nahastu ez daitezen.
Gehienez, 50.000 tona metalezko hondakin ferroso biltegira daitezke.
Halaber, honako hau bete beharko dute:
a) Hondakin ez-arriskutsuak baino ezingo dituzte kudeatu, betiere Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendan jasota eta taula honetan zehaztuta badaude:
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzetan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
Partida bakoitza jaso aurretik baldintza horiek bete direla egiaztatu beharko da.
c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.
Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
d) Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea bi urtekoa izango da.
e) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanei buruzko egiaztagirietan bildutako informazioa sartu behar da.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte, eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
f) Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketaren jarduera, baimen honen xede dena, zabaltzea edo eraldatzea ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.
E.2.– Altzairugintzako zepak balorizatzeko prozesurako baldintzak eta kontrolak.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak bere instalazioetan hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko gauzatzen duen jarduera honako honetan datza:
● Zepa beltz eta zuriak biltegiratu, haien metalak bereizi, birrindu, sailkatu eta bahetzea kanpoan erabil ditzaten otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan araututako erabileraren batean (R4 eta R5 kudeaketa-eragiketak).
Zepa beltz eta zuriak biltegiratu, haien metalak bereizi, birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduera Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikaren instalazioen barruan dago kokaturik.
Zepa beltz eta zuriak tratatzeko eremua hormigoiz estalita egina dago erabat, partzelaren ipar-ekialdean dago, jabetzaren mugaren ondoan, eta 2.500 m
Zepak hozteko eremuan, malda egokiak daude, sarrera-aldean dauden bi dekantazio-putzutara bideratuta daudenak. Putzu horietatik, azaleko ur klarifikatua fabrikaren barruko saneamendu-sarera bideratzen da, ura tratatzeko eta arazteko instalazioen aldera, mailakako sistema automatiko baten bidez bideratu ere.
Euri-urak –hormigoizko gainazalaren maldak drainatuz bildutakoak– eta zepak hoztearen ondoriozko soberakinak dekantazio-putzuetara bideratzen dira. Hormigoi armatuz eginak daude putzu horiek, eta hozte-eremuaren ipar-ekialdean dute kokalekua.
Materiala manipulatzearen ondorioz, isuri barreiatuak sortzen dira. Hori dela eta, zepa beltz eta zuriak hoztu eta manipulatzeko prozesuetan, honako hobekuntza hauek ezarri dira: zepa zuriak hozteko eremua urruntzea instalazioaren ondoko oinezkoen pasealekutik; zepa zuriak hozteko prozesua teilatupeko eremu batean egitea; zepa zuri eta beltzen isurketa teilatupeko eremu batean egitea; zepa zuriaren baoan, ura langarreztatzeko hiru lerro ezartzea; manitobox makina kentzea, eta konoen gaitasuna areagotzea.
Konoak eramateko kamioi espezifikoak erabiltzen dira zepak garraiatzeko, eta hormigoizko plataforma baten gainean deskargatzen dira, hozteko ureztatze-sistema egokia duena.
Zepa zuriak konoen barruan hozten dira beti.
Zepa beltzak balorizatzeko prozesuak fase hauek ditu betiere:
● Zepak hoztea.
● Zepak tratamendu-eremuetara eramatea.
● Zepa eta metala bereiztea.
● Zepak birrindu, bahetu eta sailkatzea.
● Bigarren mailako metalak bereiztea.
● Zepak zahartzeko prozesua.
● Balorizatutako zepak amaieran biltegiratzea.
Aurreko atalean zehaztutako faseen arabera –bereziki, birrintze-, sailkatze- eta zahartze-faseen arabera– balorizatu ez diren zepa beltzak hondakintzat hartuko b beharko dira aurrerantzean ere, eta hala kudeatu beharko dira; hortaz, ezingo dira erabili 34/2003 Dekretuan araututako eran.
Balorizatutako zepa beltza granulometria desberdinetan sailkatu eta instalazioetan biltegiratzen da, multzo bereizietan, harik eta amaieran emango zaien erabileretara bideratu arte; multzoak lixibiatzearen emaitzek legerian eskatutako mugak bete behar dituzte.
Zepa zuria balorizatzeko prozesua honako hau da: zepak konotan bildutakoan, solidotzeko eta hozteko eremura garraiatzen dituzte. Solidotu eta egonkortutakoan, metalezko alderdia bereizten da. Zepa, egonkortu eta burdina kendu ondoren, balorizatutzat hartzen da, eta bahetzeko eremura eramaten da granulometria desberdinetan sailkatu dezaten.
Sortutako hondakin bakarrak dira, batetik, tratamendu-prozesuaren errefusa eta, bestetik, zepak bereizi ondorengo metalezko hondar ez-arriskutsuak, prozesuan berriro erabiliko direnak labean berriz ere sartuta.
Tratamendu-gaitasuna aldakorra da, eta altzairu-ekoizpenaren araberakoa; gutxi gorabehera 70.000 tona zepa beltz eta 10.000 tona zepa zuri tratatzen dira urtean.
Instalazioan baliotzea egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.
Halaber, honako hau bete beharko dute:
a) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikatik datozen hondakin ez-arriskutsuak baino ezingo dira kudeatu, betiere Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota eta honako taula honetan zehaztuta badaude:
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo, hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzetan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
Partida bakoitza jaso aurretik baldintza horiek bete direla egiaztatu beharko da.
c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.
Kontrol hori gauzatzeko, hondakinak egiaztatuko dira, Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritakoari jarraituz. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
d) Zamalanetarako ibilgailuak geratzeko guneak atondutako lurzoruetan egingo dira, eta beharrezkoak diren maldak nahiz industria-uren lerrora gerta daitezkeen isurketak biltzeko sareak izango dituzte, ondoren saneamendu-sarera bideratzeko.
Plantan hondakinen zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egiteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
e) Hondakinak hormigonatutako zolan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea bi urtekoa izango da.
f) 34/2003 Dekretuan jasotako erabileraren batean zepak erabili aurretik, balorizatutako zepen erabiltzaileak eta balorizatzaileak erabilera-agiri bat egin beharko dute, aipatutako dekretu horren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiarekin bat etorriz (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena). Erabilera-agiri horren kopia Ingurumen Sailburuordetzari bidali beharko diote dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.
g) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanei buruzko egiaztagirietan bildutako informazioa sartu behar da.
Halaber, balorizatutako zepa beltzen eta zurien erregistroa ere edukiko dute (haien kantitatea eta helmuga zehaztuta, eta azken erabiltzailea berariaz adierazita), bai eta zehaztapenetik kanpoko produktuaren kantitatea eta helmuga ere.
Bi agiri horiek (fitxategi kronologikoa eta erregistroa) gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko dizkiote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
h) Baimen honen xede den hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera zabaldu edo eraldatu nahi izanez gero, ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.
E.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
E.3.1.− Baldintza orokorrak.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika ustiatzean, atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.
Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren hala behar denean.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.»
Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dituzte neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-pilak ureztatzea eta bideak garbitzea.
Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dira honako elementu hauei dagokienez: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Ingurumen-organoak foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IEL txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
E.3.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikaren instalazioak –altzairu bereziak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzekoak– urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan bildutako 03 03 02 01 eta 04 02 07 01 jarduerei lotutako honako foku konfinatu hauek ditu (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzekoa eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzekoa):
Foku ez sistematiko horietako bat urtean bataz beste hamabi aldiz baino gehiagotan funtzionatzera pasatzen bada, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala duela, edo maiztasuna edozein dela ere, isurketen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino gehiagokoa bada, isurketa sistematikoko foku gisa araupetu beharko da.
Urte jakin batean foku sistematiko baterako funtzionamendu-baldintzarik ez dagoenean, ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea urte horretan. Hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Inguruabar hori ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da.
Isurketa lausoei dagokienez, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak zenbait hobekuntza ezarri ditu altzairugintzako labe-keak xurgatzeko sisteman, xurgatze-emaria hobetze aldera: motohaizagailu berri bat instalatzea; iragazte-sistema handitzea, eta karga-galerak murriztea.
E.3.3.– Isurtzeko muga-balioak.
a) Atmosferara egiten diren isurketek muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da fabrika:
Isurketen muga-balioak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
● Isurketa-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.
● Modu jarraituan neurtutako parametroen neurketen kasuan (2., 3. eta 24. fokuak) (partikula guztiak), aurreko isurketen muga-balioak errespetatzen direla ulertuko da baldin eta eguneko batez besteko balio baliozkotu batek ere ez badu gainditzen isurketen muga-balioa. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak ustiaketa eraginkorraren epean zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliodunak oinarritzat hartuta, eta, betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ostean:
Isurtzeko gehienezko balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu ondorengo isurtzeko muga-balioen ehunekoak gaindituko: guztizko partikulen % 30.
● Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.
Mugako isurketa-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.
E.3.4.− Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondar-gasak husteko tximiniak ez dira egongo E.3.2 atalean ezarritako kotatik behera. Laginketa-puntuen sekzioek eta kokapenak argitaratutako jarraibide teknikoetan zehaztutakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokiez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
E.4.– Isurketak egiteko baldintzak.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: altzairu-galdaketa.
Jarduera-taldea: metala.
Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.52.
E.4.1.− Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
E.4.2.– Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.
● Isurketa: industria-urak.
E.4.3.– Isurketen muga-balioak.
Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak honako hauek izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
a) 1. isurketa: industria-urak.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako kalitate-helburuak isurketaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek ez du onartzen baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantziak isurtzea, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duena.
Ez dira baimentzen terrazek, deposituek eta abarrek gainezka egiteagatiko isurketak, ezkutuko purgak bailirateke. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta isurketarako baimena eskatu.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Hozte-zirkuituak husteko protokoloa, zeina arauketa egoki baten bitartez zehaztu eta bermatu behar baita, hauxe izango da:
1.– Husteko gutxieneko denbora: 72 ordu.
2.– Hondar-kloro askea ezabatzea, erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab., eta zuzeneko
3.– Putzuen hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.».
E.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Hondakin-uren zuzenketa-neurriek edo arazte-instalazioek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:
● Bi azal-dekantagailu, altzairugintza eta ijezketa-departamenduetan kokatuta. Hondakin-urak, horietatik igaro ondoren, ur beroen B biltegira bideratuko dira, eta, han, instalazioan sortutako euri-urak gehituko zaizkie.
● Bi dekantagailu, 36 eta 27 m-ko diametrokoak, itzulerako uren biltegiaren atzean kokatuta: haietan, koagulazioa-malutapena eta dekantazioa gauzatzen dira. Dekantagailu horiek gainazaleko garbigailuak dituzte, flotatzaileak kentzeko. Ahalik eta olio eta koipe kantitate handiena ezabatzeko eta koagulazio eta malutapeneko prozesua ez eragozteko, dekantagailuek olio-bereizgailu bana dute.
● Arbastatze-sareta, 30 mm-tik gorako tamainako hondakinetarako; solidoei eusteko burdin-sarea, eskuz garbitzekoa, 10 mm-ko solidoak bahetzekoa, eta olio-bereizgailua, 9 m luze, ur zikinen biltegian kokatua.
Ura, tratatu ondoren, partez hozte-dorreetara bideratzen da, hoztu dadin. Dekantagailuetatik eta hozte-dorreetatik datorren ura ur hotzeko B biltegira itzultzen da, eta, hartara, zikloa ixten da.
Instalazioan, bi hozte-zirkuitu daude. A zirkuitua itxia da, eta haren purga B zirkuituan gauzatzen da. B zirkuituko ura, prozesu-eremutik eta herdoil-azalaren bereizgailuetatik igaro ondoren, biltegi batera bideratzen da kolektore baten bidez, eta hara doaz, halaber, euri urak. Ondoren, ura olio-bereizgailu batera bideratzen da, arbastatzeko burdin-saretik eta solidoei eusteko burdin-saretik igaro ondoren. Geroago, ura bi dekantagailuetara bideratzen da (olio-bereizgailu bana dutenak).
Ura ez da zuzenean isurtzen, ezpada purga-sistema automatiko baten bidez: sistema horrek purga-balbula irekitzeko denbora ezartzen du, biltegian aztertutako gogortasun-mailaren arabera.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoa ez direla egiaztatuz gero, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzetara egokitu daitezen. Aldaketak administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta baimena aldatzeko ere eskatuko du, hala behar izanez gero.
Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala behar denean.
Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko honako elementu hauek izan beharra dago ezinbestez:
● Emari-neurgailu totalizatzailea, industria-uren irteeran.
Zerbitzuko aire-konpresoreek ekipamendu espezifikoa izan behar dute nahitaez, galdaratxoak purgatu ondoren sortutako olioak ezabatzeko.
Ingurumen-organoari 2011ko ekainaren 17an aurkeztutako garbiketa- eta mantentze-protokoloa bete beharko da, eta protokolo hori bete dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio aurkeztu, urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera.
E.4.5.– Isurketen Kontrol-kanona.
Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 22/2013 Legearen 80. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, honako hau da isurketen kontrol-kanonaren zenbatekoa:
(IK): Isurketen kontrol-kanona = V x Pu.
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 x C4.
Non:
V = Baimendutako isurketaren bolumena (m
Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.
Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
1. isurketa: industria-urak:
Cm = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,8.
Pu = 0,04207 x 0,8 = 0,033656 euro/ m
Isurien Kontrol-kanona = 338.370 x 0,033656 = 11.388,18 euro/urtea.
Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurketen baldintzak edo isurketen kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurketen kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.
Isurketen Kontrol Kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (ULTB, 113.7 artikulua).
E.5.− Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioa emateko beste modu material edo energetikoen aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik; izan ere, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 5/2013 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihes egiten badute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Basauriko Udalean.
Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, Hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
E.5.1. Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: «Altzairugintza».
Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak («olio erabiliak») beste prozesu batzuetatik datozen antzeko beste hondakin batzuekin batera kudeatuko dira; hondakinok batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.
Galdaketa- eta finketa-labeetako keak Altzairugintzako Iragazkia prozesuan ezarriko dira; han, tratatu ondoren, sortutako hondakin arriskutsuak kudeatuko dira.
2. prozesua: «Ijezketa».
Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak («olio erabiliak») beste prozesu batzuetatik datozen antzeko beste hondakin batzuekin batera kudeatuko dira; hondakinok batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.
3. prozesua: «Tratamendu termikoa».
1. hondakina: «Solido inorganikoak (olioz bustitako hauts urratzaileak)»
Identifikazioa: B01292903/4800021334/3/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 160708.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 40 tona.
Tenplaketa-olioaren biltegiak garbitzeko eragiketetan sortzen dira; hondakin metaliko oretsu bat da, hidrokarburoak dituena. Edukiontzietan biltegiratzen dira, sortzen diren tokiaren ondoko eremu batean, eta, handik, eraman egiten dira kudeatzailearen esku uzteko.
2. hondakina: «Tenplaketa-olio erabilia».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/3/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHK: 130307.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 12 tona.
Tratamendu termikoko labeetan olio-kontsumoaren hondakin gisa sortzen da. Erabilera-puntuetatik (tenplaketa-, suberaketa- eta iraoketa-labeetatik) zuzenean eramaten zaio kudeatzaile-baimenduari.
4. prozesua: «Akabera».
1. hondakina: «Erabilitako ebaketa-likidoa».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 120109.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 120 tona.
Barren gainazaleko akaberan ebaketa-likidoaren kontsumoaren hondakin gisa sortzen da. Kubetadun edukiontzi batean biltegiratzen da, harik eta kudeatzaileak jaso arte.
2. hondakina: «Olioa duen ura».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/2.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 120109.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 50 tona.
Barren gainazaleko akaberan kontsumitutako ur/olio emultsioen hondakin gisa sortzen da. Bidoi itxietan biltegiratzen da, harik eta kudeatzaileak jaso arte.
3. hondakina: «Ebaketa-likidoaren lokatzak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/3.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 120109.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 70 tona.
Ebaketa-likidoen biltegien hondoak garbitzeko eragiketetan sortzen dira; hidrokarburodun lokatzak dira. Sortze-puntutik zuzenean erretiratzen dira, kudeatzaile baimenduaren esku uzteko.
4. hondakina: «Ur-disoluzio alkalino organikoa (likido sarkorrak)»
Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/4.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 110107.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 1,2 tona.
Likido sarkorrak dituzten piezen akaberen kontrolean sortzen dira; ur-disoluzio alkalino bat da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan biltzen dira, eta bidoiak kubetadun eremu espezifiko batean biltegiratzen dira.
5. prozesua: «Altzairugintzako iragazkia».
1. hondakina: «Altzairugintzako hautsak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/5/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C7/11/18.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHK: 100207.
Urtean sortutako kantitatea: 15.500 tona.
Galdaketa- eta finketa-labeen keak iragaztean sortzen da. Zati handiena mekanikoki atera eta siloetara garraiatzen da; gainerakoa, berriz, bilketa- eta arazketa-sistema garbitzean sortzen da eta big-bag-etan biltzen da.
2. hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/5/2.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C7/11/18.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHK: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 1.890 mahuka.
Galdaketa- eta finketa-labeetako ke-iragazkien mahukak aldatzean sortzen dira; big-bag-etan biltzen dira, eta Burdiñolalo biltegian gordetzen, aldi baterako.
7. prozesua: «Garbiketa».
1. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua (White Spirit)».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/7/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b.
EHK: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 4 tona.
Piezak White Spirit garbiketa-instalazioan garbitzean sortzen da, makinen mantentze-lanetan eta garbiketan; disolbatzailea erabilia da, olio- eta koipe-hondarrekin nahastua.
Erabilera-puntutik zuzenean erretiratzen da, kudeatzaile baimenduaren esku uzteko.
2. hondakina: «Disolbatzailea duten pinturak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/7/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/43.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.
EHK: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 4 tona.
Pintura-erremintak garbitzean sortzen da; pintura-hondarrak dituen disolbatzaile halogenatua da.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan biltzen da, eta bidoiak kubetadun eremu espezifiko batean biltegiratzen dira.
8. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Olio erabiliak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHK: 130208.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 66 tona.
Honela sortzen dira: ijezketa-prozesuan kontsumitutako olioaren hondakin gisa, akabera-prozesuko gainazaleko akaberan erabilitako olioaren eta mantentze-lanen birjartze-olioaren hondakin gisa; oro har, olio hidraulikoak, mekanikoak, ijezketakoak eta abar izango dira. Bidoi edo zisterna itxietan gordetzen da, kubetadun olio-biltegian, harik eta kudeatzaileak jaso arte.
2. hondakina: «Koipe sendoa».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/2.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 120112.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2,5 tona.
Mantentze-lanen hondakin gisa sortzen da. Bidoietan gordetzen da koipeak biltegiratzeko eremuan.
3. hondakina: «200 litroko metalezko bidoi hutsak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 7,5 tona.
Ijezketa- eta akabera-prozesuetan eta mantentzeko azpiprozesuetan lubrikazioko olioak, olio hidraulikoak eta elektrikoak kontsumitzearen hondakin gisa sortzen dira, bai eta tratamendu termikoko prozesuan tenplaketa-olioaren kontsumoaren hondakin gisa eta akabera-prozesuko gainazaleko akaberan ebaketa-likidoaren kontsumoaren hondakin gisa ere. Paletetan biltzen dira, bidoi hutsen biltegian zedarritutako eta identifikatutako eremu batean.
4. hondakina: «Olio-hondakinekin bustitako materiala».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/4.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 150202.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 36 tona.
Instalazioak garbitu eta mantentzeko lanetan sortutako hondakinak dira; zatar eta material xurgatzaileak dira, kutsatzaileetan bustiak, oliotan nagusiki. Big-bag-etan biltzen dira, Burdiñolako nabean zedarritutako eta identifikatutako eremu batean.
5. hondakina: «Pila prismatikoak eta Ni-Cd pilak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/5.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C5/7/11.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHK: 160602.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 120 kilogramo.
Zerbitzu Orokorren mantentze-hondakin gisa sortzen dira, eta Burdiñolako nabean dagoen edukiontzi batean gordetzen dira.
6. hondakina: «Berunezko bateriak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/6.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C18/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHK: 160601.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 4,5 tona.
Zerbitzu Orokorren mantentze-hondakin gisa sortzen dira, eta Burdiñolako nabean dagoen edukiontzi batean gordetzen dira.
7. hondakina: «PCB/PCT duten transformadoreak eta kondentsadoreak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/7.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C32.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/7.
EHK: 160209.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 10,3 tona.
Mantentze-lanen hondakin gisa sortzen dira; zuzenean erretiratzen dira, kudeatzaile baimendu baten esku uzteko.
8. hondakina: «Lanpara Fluoreszenteak eta Merkurio Lurrunekoak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/8.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHK: 200121.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2 m
Mantentze-lanen hondakin gisa sortzen dira, eta Burdiñolako nabean dagoen edukiontzi batean gordetzen dira.
9. hondakina: «HAk gorde dituzten ontzi metalikoak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/9.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/43.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2,5 tona.
Pintaketa-eragiketen mantentze-lanetan sortutako hondakinak dira; pintura-hondarrak dituzten metalezko poteak dira. Big-bag-etan biltzen dira, Burdiñolako nabean zedarritutako eta identifikatutako eremu batean.
10. hondakina: «Pintura iraungiak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/10.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C41/43.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b.
EHK: 080111.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 0,5 tona.
Pintaketa-eragiketen mantentze-lanetan sortutako hondakinak dira; pintura-hondarrak dituzten metalezko poteak dira. Edukiontzietan biltzen dira, kubeta duen eremu zedarritu eta identifikatu batean.
11. hondakina: «HAk gorde dituzten plastikozko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/11.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 4 m
Piezen akaberaren kontrolean sortzen dira, zehazki likido sarkorraren kontsumoan; disoluzio alkalinoa izan duten metalezko poteak dira. Big-bag-etan biltzen dira, Burdiñolako nabean zedarritutako eta identifikatutako eremu batean.
12. hondakina: «Gasolioa duen ura».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/12.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 160708.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 3 tona.
Biltegian gasolioarekin egindako zamalanetan sortzen diren hondakinak dira, eta han bertan dagoen kubetan biltzen dira
13. hondakina: «Likido Inorganiko Azidoak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/13.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHK: 060106.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 1,2 tona.
Kimika-laborategian sortzen diren hondakinak dira, eta haren ondoko eremu batean biltzen dira aldi baterako.
15. hondakina: «II. taldeko hondakin sanitarioak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/15.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C35.
Arrisku-ezaugarria(k): H9.
EHK: 180103.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 30 kilogramo.
Zerbitzu medikoan sortutako hondakinak dira, eta botikineko edukiontzi hermetiko batean biltzen dira aldi baterako.
18. hondakina: «Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/18.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C18.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHK: 160213.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2.540 kg.
Bulegoko eragiketa osagarrietan sortzen dira. Burdiñola nabeko biltegian gordetzen dira, kudeatzaile baimenduak eraman arte.
19. hondakina: «Plastikozko zisterna hutsak, 1.000 l-koak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/19.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHK: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 1 tona.
Ijezketa- eta akabera-eragiketetan sortzen dira, bai eta beste mantentze-lan batzuetan ere (olio hidraulikoak, mekanikoak, ijezketakoak eta abar).
20. hondakina: «Medikamentu iraungiak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/20.
Destinoko eragiketaren kodea: D10/15.
Osagai arriskutsuak: C33.
Arrisku-ezaugarria(k): H0.
EHK: 180103.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 15 kilogramo.
Botikinean sortutako hondakinak dira, eta Burdiñola nabeko biltegiaren edukiontzi batean gordetzen dira aldi baterako.
21. hondakina: «Oliorako eta gasoliorako iragazkiak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/21.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 160107.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 1 tona.
Makinak eta piezak aldatu eta konpontzerakoan sortzen dira. Big-bag-etan biltzen dira, Burdiñola biltegiko eremu zedarritu batean, harik eta kudeatzaile baimenduak eraman arte.
22. hondakina: «HAk gorde dituzten beirazko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/22.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C23/41.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 1 tona.
Kimika- eta metalurgia-laborategien eremuetan sortzen dira, han azido organiko eta inorganiko mota desberdinak erabiltzen baitira.
23. hondakina: «Garbitzeko ur-disoluzioak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/23.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 120301.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2 tona.
Piezak eta makinak garbitzean sortzen dira. Erabilera-puntutik zuzenean erretiratzen da, kudeatzaile baimenduaren esku uzteko.
24. hondakina: «Likido organiko azidoak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/24.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHK: 060106.
Urtean ekoitzitako kantitatea: tona 1.
Kimika-laborategian sortzen dira hondakin hauek. Laborategiaren ondoko eremu batean biltzen dira aldi baterako.
9. prozesua «Mahuka-iragazkien autokudeaketa».
Hondakinak: «Mahuka-iragazkiak».
Identifikazioa: B01292903/4800021334/9/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C7/11/18.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHZ: 150202.
Mahuka horiek autokudeatzen dira, galdaketa-labean sartuta, p) puntuan ezarritakoari jarraikiz.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (xehe-xehe jasota ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira zenbait hondakin tipologiatan, baldin eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zailtzen badute.
c) Sortzen diren instalazioaren biltegietatik bertatik bildu beharko dira «Tenplaketako olio erabiliak» «Ebaketa-likidoen lokatzak» eta «Disolbatzailea organiko ez-halogenatua (White Spirit)» erako hondakinak, baimendutako kudeatzailearen esku uzteko, aurrez ontziratu edo biltegiratu gabe.
d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Hondakin arriskutsuen biltegiratze-denbora ezingo da 6 hiletik gorakoa izan.
g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, erregelamenduan zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta hark zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak artxibo batean erregistratu eta gorde beharko ditu, gutxienez hiru urtez, onarpen-agiriak eta kontrol- eta segimendu-agiriak edo haien baliokidea den agiri ofiziala.
i) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizun hauek betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.
j) Instalazioan, bertan sortutako hondakin hauek kudeatu ahal izango dira:
a) Mahuka-iragazkiak.
Ez da inoiz gaindituko instalazioak urtean duen gehieneko tratamendu-ahalmena (galdaketa-labean sartuta autokudeatzen dira). Gehieneko kargak ez du inoiz gaindituko karga guztiaren pisuaren % 0,5. Kasu guztietan, organo honek isurketetarako ezarritako kontrolak egin beharko dira derrigorrez.
k) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak 679/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia (ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua, Industria-olio erabilien kudeaketa arautzen duena).
l) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute (106/2008 Errege Dekretua, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa). Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
m) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
n) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan zehazturiko substantzia erabiliak bere esku dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira, aparailuak aztertu eta mantentze-lanak egin bitartean edo desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
o) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.
p) Instalazioan mahuka-iragazkien dosifikazio- eta tratamendu-eragiketak jasoko dituen erregistroa eguneratua edukiko dute, eta gutxienez datu hauek agertuko dira bertan:
i. Kudeatutako hondakinen kantitateak, izaera, jatorria, osaera eta identifikazio-kodea.
ii. Hondakin horien aldizkakotasuna eta dosifikatze-maila.
iii. Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.
iv. Tratamenduaren ondoriozko hondakinen kantitateak, izaera, osaera eta identifikazio-kodea.
v. Hondakin horiekin jarraitutako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.
Erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dituzte Ingurumen Sailburuordetzara.
q) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren funtsezko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
r) Baldin eta Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika merkataritzarako edo industriarako ontzi batzuen azken jabea bada, eta ontzi horien hornitzailea Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikita badago, fabrikaren ardura izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horien ingurumen-kudeaketa zuzena egitea. Hortaz, ontzi horiek kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dizkio.
s) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta p) eta q) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
t) Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura prebenitu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako betekizunen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez, amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak ezarri ziren.
E.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
a) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
b) Oro har, hondakinak atera aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak fitxategi batean erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak, nahitaezkoak direnean, hiru urtez gutxienez.
c) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da.
d) Baldin eta Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika merkataritzarako edo industriarako ontzi batzuen azken jabea bada, eta ontzi horien hornitzailea Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikita badago, fabrikaren ardura izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horien ingurumen-kudeaketa zuzena egitea. Hortaz, ontzi horiek kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dizkio.
e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
j) Aurreko b) eta c) (kudeatzaileak EAEn daudenean) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
g) Altzairugintzako zepa-konoak lekualdatu eta desmoldekatzeko, «altzairugintzako zepa-konoak biltzeko, lekualdatzeko eta isurtzeko» prozedurari jarraituko zaio. Prozedura horretan, kono mota desberdinak identifikatzeko eta manipulatzeko jarraibideak ematen dira, altzairugintzaren ekoizpen-prozesuan duten jatorria aintzat hartuta.
E.5.3.– Ontziak merkaturatzea.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
Era berean, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, urte natural batean, ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu jarraian zehazten diren kantitateak gainditzen dituzten hondakinak sortzeko moduan:
● 250 tona, beira soilik bada.
● 50 tona, altzairua soilik bada.
● 30 tona, aluminioa soilik bada.
● 21 tona, plastikoa soilik bada.
● 16 tona, egurra soilik bada.
● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.
bada, enpresaren prebentzio-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txosten bat egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.
E.6.– Lurzoruari buruzko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:
– Hauts-itxurako substantziak ez sakabanatzeko prebentzio-neurriak handitu.
– Laborategiko hondakin-biltegian, estalki bat instalatzea.
– Ziurtatu biltegietako bidoi eta big-bagen itxitura hermetikoa.
– Bidoiak bertikalean biltegiratu.
– Egiaztatu biltegiratze-tangetako kubetetan ur-sarera husteko balbula beti itxita dagoela.
– Hamabost egunean behin aztertzea azido klorhidriko agortuaren instalazioko kubeta, isuriren bat gertatu ote den egiaztatzeko.
– Ustekabeko isurketen kasuan, saihestu beharra dago produktuak ibilgu publikoetara edo estoldetara iristea, harea edo kaltzio karbonatoa erabiliz.
Halaber, lurzorua babesteko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dira, aintzat hartuz zein diren manipulatutako materialak eta identifikatutako arrisku-eremuak.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Txosten hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.
Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lurrak mugitzea dakarten obrak egin behar baditu –are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere–, sustatzaileak hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu, egiaztatu ahal izateko lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz benetan kutsatu ote diren, eta zehaztu ahal izateko, karakterizazioaren emaitzak ikusita, zein den material horiek kudeatzeko biderik egokiena.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi:
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, laginketa eta azterketa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHko 50 mg/kg-ko balioa baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.
Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den partzelak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
E.7.– Zabortegiari buruzko baldintzak.
E.7.1.– Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatzeko obrak gauzatzeko baldintzak.
Gehienez hiru hilabeteko epean eman beharko zaie hasiera zabortegia zigilatzeko obrei, eta gehienez bederatzi hilabeteko epean bukatu beharko dira.
E.7.1.1.– Zigilatze-obrak hasi aurretiko baldintzak.
Eraikitzailearekin eta sustatzailearekin loturarik ez duen obra-zuzendaritza bat izendatu behar du Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak. Zabortegiak eraiki eta zigilatzeko lanetan espezializatutako zuzendaritza izan behar du.
Horrez gainera, enpresa bat izendatu behar du, loturarik ez duena sustatzailearekin eta eraikitzailearekin, zabortegia zigilatzeko geosintetikoen instalazioari dagokion kalitate-bermea kontrola dezan. Enpresa hori izango da ebazpen honen E.7.1.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko arduraduna.
Obrak hasi aurretik, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak ingurumen-organoari jakinarazi behar dio zer enpresa izendatu den zuzendaritza teknikoa gauzatzeko eta zer enpresak egingo duen zigilatze-lanetarako geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrola.
Zabortegia zigilatzeko obrak egiten hasi aurretik, ingurumen-organo honi aurkeztu beharko zaio zein den obra horiek gauzatzeko epea (inola ere ezingo da izan 9 hilabetetik gorakoa).
Gainera, zigilatze-obrak egiteko irizpideei buruzko argibide teknikoetan, ingurumen-organoak zehaztutakoetan, ezarritakoa bete beharko da. Argibide horiek argitara emango dira.
E.7.1.2.– Zigilatzeko obrak egiteko baldintzak eta eskakizunak.
a) Geruza-sekuentzia hau izango du, behetik gora, zabortegiaren akaberako zigilatzeak:
● 0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95era trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.
● Hesi geologiko artifiziala. 0,60 m-ko lodiera eta ≤10
● 1,5 edo 2 mm-ko lodiera duen dentsitate handiko polietilenozko (HDPE) geomintza.
● Iragazketako ur garbien geruza drainatzailea. Ale-formako material natural baten geruzaz osatuta egon daiteke (legarrak edo hareak), azpitik sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez. Nolanahi ere, geruza drainatzaile horren igorgarritasuna drainatze-luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta gaineko lurzoruaren estaldura-geruzaren eroankortasun hidrauliko asearen arabera kalkulatuko da. Horrela, ezarritako geruzaren igorgarritasunak kalkulatutako igorgarritasunarekiko ≥6ko segurtasun-faktorea (FS) izan dezan eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m gainditu ez ditzan; txikiena den neurria, hain zuzen ere.
● 0,60 m-ko gutxieneko lodiera duen estaldura-lurzoruaren geruza.
● 0,15 m-ko gutxieneko lodiera duen landare-lurzoruaren geruza.
● Gainazala belarkien bidez estaltzea. Zabortegiaren zigilatzearen gainean zuhaixkak edo zuhaitzak landatzea, helduak direla haien tamaina eta sustraiak, sakontasuna, mota, kokapena edo ezarritako babesak direla-eta, drainatze-geruzaren, geomintzaren edo zigilatzearen hesi geologiko artifizialaren segurtasunari edo funtzionaltasunari ez eragiteko baldintzapean egongo da; eta irristaduraren aurrean, landaketak ez du segurtasun-faktorea 1,5etik behera murriztu beharko.
Bestelako zigilatze-segidak proposa daitezke, modu egokian justifikatuz instalazioaren gorabehera zehatzei emandako soluzioa.
Ezpondaren eremuetan instalatu aurretik, zigilatzea osatzen duten geruzen egonkortasunaren azterketa egin beharko da, irristaduraren aurrean geruzek 1,5-ko segurtasun-faktorea dutela bermatu ahal izateko.
b) Zabortegiaren azaleraren birmoldaketa amaitu ondoren, zabortegiaren azaleraren plano takimetriko bat altxatuko da, malda egokiak egiteko; plano horrek definituko du zabortegiak okupatuko duen azalera eta zigilatu beharreko azalera. Gutxienez metro bateko zabalerako banda gehigarria okupatuko du, birmoldaketaren ostean zabortegiak okupatutako azalerarekiko. Plano takimetriko horren gainean, zigilatzeko lanetan zehar ager daitezkeen lixibiatuen iturburuak kokatuko dira, horietako bakoitzean hauek zehaztuz: emaria, pH-a, tenperatura, eroankortasun elektrikoa eta neurketaren eguna.
c) Zigilatze-lanetan zehar sortzen den eta proiektuan aldaketa nabarmenak eragiten dituen aldaketa oro Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi behar zaio, balora dezan, eta behar bada, burutu aurretik onar dezan.
d) Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatu ondoren, zigilatze-lanen zuzendariak lanak ebazpen honetan ezarritako baldintza eta betebeharren eta ebazpenaren oinarri den agiri teknikoen arabera bete direla egiaztatu beharko du. Egiaztapena egiteko, obra-zuzendariak sinatutako zabortegia zigilatzeko obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko du, honako agiri hauekin batera:
● Eraikitzeko proiektua («as built»), dagokion elkargo ofizial profesionalak oniritzia emanda duela; plano-jokoa, eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasun-murrizketarik ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatutakoan ikusi ezin diren elementuen eta horien ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasunen ikuspegiak eta planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.
● Plano topografiko bat, zigilatze-sekuentziaren landare-lurraren geruzaren gainazalarena, UTM ETRS 89 koordenatuetan eta kota absolutuetan emana.
● Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria eta emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak; horrez gainera, zenbait eranskin bilduko ditu, landa-laneko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasoko dituztenak (azken horiei buruz txosten osoak jasoko dira), bai eta laginketa-puntuek kokapena plano takimetrikoan duten kokapena ere.
e) Aurreko atalean adierazitako obra-amaierako ziurtagiria eta horri erantsitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztu beharko zaizkio, onar ditzan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ikusi eta egiaztapen-bisita egin ondoren, ingurumen-organoak zigilatzea bukatzea eta itxi ondorengo aldia abiatzea onartuko du.
E.7.2. Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo baldintzak.
a) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrika, zabortegia ustiatzen duen erakundea den heinean, zabortegia itxi ondorengo mantentze-lanen eta kontrolaren arduraduna izango da, eta funtzio horietaz arduratuko den pertsonaren izena jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari.
b) Zabortegiaren titularrak jakinarazi beharko du honako hauen inguruan izandako edozein aldaketa: posta-helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, eta zabortegia itxi ondorengo kontrolaz arduratuko den pertsona.
c) Itxi ondorengo kontrola eta zaintza-aldia 30 urtekoa izango da, zabortegiaren jarduera eten eta zigilatzea bukatu dela onartzen den egunetik hasita. Ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi ondorengo kontroletan barrena lortutako emaitzen arabera. Itxi ondorengo aldiari dagokionez, sustatzaileak horrela eskatuta, ingurumen-organoak emandako ebazpen bidez ezarriko dira itxi ondorengo aldiaren bukaera eta horren inguruan ezarritako betebeharren epearen bukaera. Aldez aurretik, atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu behar da.
d) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak itxi ondorengo zainketak betetzeaz arduratuko den enpresa arduraduna izendatuko du. Enpresa hori zabortegiaren titularra ez baldin bada, titularrak enpresa hori gutxienez urtebeterako izendatuko du. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi ondorengo zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua barne izango ditu. Zerrendak aipatu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatzean eta ordura arteko itxi ondorengo zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu.
e) Itxi ondorengo aldian zehar kokapenean obrak eta/edo jarduerak egin nahi izanez gero, aldez aurretik ingurumen-organoaren baimena izan beharko da. Nolanahi ere, ingurumen-organoaren aurrean egiaztatu beharko da jarduera horiek ez dutela eraginik zigilatzearen osotasunean, perimetro-kanalen funtzionamenduan, egonkortasunean edo itxi ondorengo kontrol-sistemaren elementuetan; organo horren aurrean egiaztatu beharko da, halaber, jarduera horiek ez dutela arrisku onartezinik eragingo garatu nahi den erabilerarako edo jarduerarako, edo, hala eraginez gero, horiek birjartzeko nahikoa neurri zuzentzaile aurreikusi direla ziurtatu beharko da.
Horretarako, zigilatzearen gainean sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia ezabatu egingo da.
Ereiteen mantentze-lanak egin beharko dira, hala nola ebakitzeak, ongarritzeak eta ureztatzeak.
Zigilatzearen gainean landare-espezie inbaditzaileak jartzea zaindu beharko da; hala badagokio, horiek ugaltzea kontrolatu eta errotik kentzeko neurriak hartu beharko dira.
Berritu egingo dira zigilatutako eremu guztiak, bai zabortegiko partzelakoak, bai instalazio lagungarriek hartzen dituztenak, bai haietara joateko bideak. Horixe bera egingo da zerbitzu-sareak egiteko eta lixibiatuak ebakuatzeko eremuekin, bai eta, berritze-planean ageri ez arren, zigilatze-lanak amaitu ondoren kaltetuak suertatzen diren eremuekin ere.
Zigilatzearen azaleran izandako jalkitzeak, irristatzeak eta higadurak konponduko dira.
Inola ere ez da baimenduko zigilatutako zabortegian bizitzea hura itxi ondoren. Halaber, ez da baimenduko inolako jarduketarik hurbil dadin zigilatze-sekuentziako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora.
E.7.3.– Zabortegiaren balantze hidrikoa.
Kanpoko erakunde batek zabortegiaren balantze hidrikoa egin beharko du urtero eta, horretarako, lixibiatuen emariaren datu erregistratuak eta datu meteorologiko erregistratuak erabiliko ditu.
Itxi ondorengo aldiko lehen balantzeak barne hartuko du zabortegiaren portaera hidrodinamikoaren analisia, abiapuntu hartuta erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuak eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketa.
Aipatutako balantzea dagokion urteko ingurumena zaintzeko programari atxikiko zaio.
Gainera, balantze hidrikoa egiteko, ingurumen-organoak ezarritako jarraibide teknikoak jarraitu beharko dira.
E.8.– Zaratari buruzko baldintzak:
a) Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira, honako indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:
a.1.– Jarduera honako maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00etatik 23:00etara bitartean, leiho eta ateak itxita, ez eta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00etatik 7:00etara bitartean, leiho eta ateak itxita, ez eta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula: Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
E.9.– Txatarra produktu gisa onartzeko baldintzak.
Produktu gisa jasotako burdin eta altzairuzko txatarrei dagokienez, adostasun-deklarazio egokiak eduki beharko dituzte Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horrek irizpideak ezartzen ditu txatar mota jakin batzuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera noiz uzten dioten hondakin izateari zehazteko.
F) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:
F.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
F.1.1- Kanpoko kontrolak.
a) Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak isurketak kontrolatu beharko ditu, honako informazio hau aintzat hartuta:
b) Kontrol hauek Administrazioaren Erakunde Laguntzaile batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki honako alderdi hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.
d) Neurketa jarraitua.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak partikulen neurketa jarraitua egin beharko du honako foku hauetan: 2. fokuan («Finketa-labea Sidernaval 1»), 3. fokuan («Finketa-labea Sidernaval 2») eta 24. fokuan («Galdaketa-labea Aafsa 2»).
Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu isuriak neurtzeko sistema jarraituak.
Emisioak modu jarraituan neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.
Neurtzeko sistema jarraituaren instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.
Instalazioen titularrek izango dute neurtzeko sistema jarraituaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta neurtzeko kontrol jarraituaren bidez erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.
Neurgailu jarraituak dituzten emisio-fokuentzat, neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren 100eko 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.
Segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraitua konektatu gabe badago edo gaizki badabil, Ingurumen Erakunde Laguntzailearen bidez modu jarraituan neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten den egunetik hasita, eta neurtzeko sistema jarraituak zuzen jardun arte.
Neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Sailburuordetza honetara igorri beharko da urtero, ingurumenaren arloko eskumenak esleitu dituen sailak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.
e) Txostenak.
Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera, Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak bidali beharko dira.
F.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroak.
F.1.1. puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan, jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Emisio atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
F.1.3.– Immisio atmosferikoak kontrolatzea.
Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, hondoko mailak eta airearen kalitatea partikulen parametroari dagokionez aztertze aldera, immisio-kabina bat du, Basauriko (Bizkaia) Pinceles parkean, Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatuta.
Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako prozedurei jarraitu beharko die immisio-kabinak, neurtzeko tresnen zehaztasuna etengabe bermatzearren.
F.2.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:
b) Kanpo-kontrol bakoitza, dela laginak hartzea, dela ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta aurreko puntuetan aipatutako parametroen gainean egingo da. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
c) Isurketen kontrolen emaitzak Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira, laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta E.4.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.
e) Titularrak urtero adierazpen bat aurkeztu beharko du, non jasoko baitu isurketan badauden ala ez dauden maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazitako gai arriskutsuak. Adierazpen horretan, produkzio-prozesuan manipulatu diren gai guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez hauteman.
Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean adierazpen bat erantsiko da, honako gorabehera hauek bilduko dituena: efluentearen ezaugarriak desbideratu diren baimendutakoetatik, zergatik gertatu den eta nolako neurriak hartu diren hori zuzentzeko.
F.3.− Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Urtero, sustatzaileak jardueraren gaineko honako parametro-adierazle hauen segimendua egingo du, ingurumenean duten eragina aztertzeko.
Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.
F.4.– Zarata kontrolatzea.
a) Ebaluazioa honako indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da: L
b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, L
c) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak –aurreko atalean adierazitakoak– administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak zaindu beharko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.
d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
F.5.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorriko dira, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/es/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dira berehala jakinarazi beharko, eta, horrelakoetan, ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dira. Kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira igorriko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.
Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
F.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Han, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
G) Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.
G.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurtzeen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko E.5 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
G.2.– Jarduera bertan behera uztea.
Jarduera honako xedapen hauen esparrukoa da: Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legea (27.100 epigrafea «Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak fabrikatzea») eta Lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen duen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Horrenbestez, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedurari ekin beharko dio, jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, hala ezartzen baita ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan.
Jarduera utzi baino lehen, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren atalaren E.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
G.3.− Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industria Isurpenen urriaren 18ko Erregelamendua onartzen duen 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abian hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.
G.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, zehaztu egiten dira ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesen ondoriozko kutsadurari aurre egiteko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.
c) Lehen aipatutako prebentzioko mantentze-lanetarako eskuliburuan atmosferaren kutsadura saihesteko eta zuzentzeko sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak sartuko dira (arazketa, minimizazioa eta abar).
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta, han, jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.
e) Besteak beste olioak, efluente-arazketako hondakinak eta zepak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten zulo itxiak erabiliko dira. Era berean, galdatze- eta arazte-eremuan, gehigarriak xurgatzeko sistema zentralizatu bat erabilgarri egongo dela bermatuko da.
h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
i) Isuriak eta ihesak gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
j) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.
k) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
l) Depositu edo putzuen hondoetan pilatutako solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko garbiketa egiten den bitartean; aitzitik, zabortegi egoki batera eramango dira, han kudeatu edo uzteko.
m) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan biltegiratuko dira.
n) Ez dira inola ere ez jarriko jariatze-uraren ondorioz ibilgu publikoko urak kutsatu ditzaketen guneetan.
o) Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
p) Urtean behin, instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.
q) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak konplitu.
r) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor izateko.
Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isurketei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak; hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
Berme-neurri gisa, pH eta erredoxaren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.
Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta, han, ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatzeko eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa- eta mantentze-lanak finkatuko dira.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta, han, jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.
Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesen ondoriozko kutsadurari aurre egiteko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez.
Prozesua ustiatzeko eta zuzen funtzionatzen duela zaintzeko eskuliburu bat izango da; han, aldizka egindako mantentze- eta kontrol-eragiketak jasoko dira, bai eta ikusitako gertakariak ere; alde horretatik, gomendatzekoa da enpresa espezializaturen baten laguntza izatea.
Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimenduaren eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.
Enpresa espezializatu batek egindako araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da nahitaez, eta, han, hauek finkatuko dira: ekipo elektromekanikoen mantentze-lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solido eta lokatzen purgatzeak eta abar.
w) Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko gaitasuna izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea debekatuta dago, edozein dela ere haien izaera eta utzita dauden lekua.
Horregatik, titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar gordeta dauden andeletan ustekabean sortutako isurketak, bai eta horiek ontziz aldatzerakoan sortutakoak, ibilgu publikoetara irits ez daitezen.
s) Gorabeherarik izanez gero, haien berri agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Basauriko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, isuritako emaria eta gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
t) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egite aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari gertaera hauetakoren bat jazo dela:
1.– Etengabeko neurketa-ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akats gertatzea. Gorabehera gertatu eta, gehienez, 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, eta, lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.
2.– Instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.
3.– 2., 3. eta 24. fokuetan, analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa gainditzen badu, jakinarazpena hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute gehienez, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.
Edozelan ere, enpresak berehala bidaliko dio jakinarazpena, fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean), Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:
● Gertakari mota.
● Jatorria eta arrazoiak.
● Izandako ondorioak.
● Hartutako euste-neurriak.
● Epeak.
H) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
I) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuak bidaliko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta ingurumena zaintzeko programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
J) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc, horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea.
b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du Ingurumen Baimen Integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan edo bestelako behaketetan jasotako emaitzek egiaztatzen badute ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketatik ondorioztatzen bada baimena aldatu beharra dagoela.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango,Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»
«Bosgarrena.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak edozein titulartasun-aldaketa jakinarazi beharko du, betiere ebazpen honen xede den altzairu bereziak fabrikatzeko eta zepak birrintzeko, sailkatzeko eta bahetzeko instalazioari dagokionez, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.»
«Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:
–. Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikaren nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian aurreikusitako kasuetan.
Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduko 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.»
Bosgarrena.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak hiru hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:
● Egiaztatzea zabortegia egokitzeko eta zigilatzeko lanak hasita daudela.
● Egiaztatzea immisio-kabina abian dela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatuta dagoela.
● Jakinaraztea zein diren bbraren zuzendaritza teknikoaz arduratzen den enpresa eta geosintetikoen instalazioaren kalitatearen berme-kontrolaz arduratzen dena.
Seigarrena.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikak sei hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:
● Baimendutako kudeatzaileari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.
● Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
● Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen E.6 atalean adierazten den moduan.
Zazpigarrena.– Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari eskatzea Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharreko ingurumena zaintzeko datorren urteko programan gehitu ditzala ingurumen-baimen integratuan egindako aldaketak, ebazpen honetan jasotakoak.
Zortzigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.ren Basauriko fabrikari, Basauriko (Bizkaia) Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.