EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016213

63/2016 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita Laudioko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea, Laudioko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxearen Titulartasuna Eskualdatzeko eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren ikastetxe sarean sartzeko helburuarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201600063
Xedapenaren data: 2016-11-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201604731
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen hori sinatu duenez gero, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Laudioko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, Laudioko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxearen Titulartasuna Eskualdatzeko eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren ikastetxe sarean sartzeko helburuarekin. Honen eranskinean dago jasota testu hori.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 7a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.
ERANSKINA, ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILBURUORDEAREN AZAROAREN 7KO 63/2016 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA LAUDIOKO UDALAREN ARTEKO HITZARMENA, LAUDIOKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEAREN TITULARTASUNA ESKUALDATZEKO ETA HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAREN IKASTETXE SAREAN SARTZEKO HELBURUAREKIN.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 8a.
BILDUTA:
Batetik, Cristina Uriarte Toledo andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuari jarraikiz esleitutako eskuduntzak gauzatuz, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezarri duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuan jasotako berezko eskuduntzak erabiliz, Gobernuari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluan ezarri direnekin eta indarreko legeriaren arabera bidezkoak direnekin bat etorrita.
2016ko maiatzaren 31ko Gobernu Kontseiluko Akordioak hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dio.
Bestetik, Jon Ander Altube Lazkano jauna, Laudioko Udaleko alkateordea, haren ordezkari moduan, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aplikatuta, eta Toki Araubidearen arloan indarrean diren Legezko Xedapenen testu bateginak, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoak, esleitutako eskuduntzak gauzatuz.
2016ko ekainaren 29ko Osoko Bilkurako Akordioak hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dio.
Bi alderdiek elkarri aintzatetsi diote Hitzarmen hau esleitzeko beharrezkoa den gaitasuna, eta bete egiten dituzte Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak baimendu beharreko hitzarmenak zehaztu zituen 1996ko urtarrilaren 9ko Gobernu Kontseiluko Akordioan ezarritako betekizunak. Horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE.
1.– Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, Hezkuntza Administrazioari baimena ematen zaiola Laudioko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, IES Municipal Llodio BHI zentro publikoen sarean sartze aldera.
2.– Baimen horretan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dutela, ikastetxe horren titulartasuna eskualdatzeko eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ikastetxe publikoen sarean sartzeko, ondoko klausulen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua.
Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian agindutakoari betetzeko, hitzarmen honen xedea da Autonomia Erkidegoko Administrazioari eskualdatzea «Municipal Llodio» izendapen zehatza eta 01000411 kodea dituen Bigarren Hizkuntzako Institutuaren titulartasuna, Laudioko Udalarena eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ematen dituena, ondoren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko zentro publikoen sarean sartze aldera.
Bigarrena.– Ikastetxearen titulartasuna eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko sare publikoan sartzea.
1.– Laudioko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari transferitu dio aurreko klausulan adierazitako ikastetxearen titulartasun juridiko-administratiboa, eta hark onartu egin du.
Ikastetxearen titulartasunaren eskualdatze horrek etete-baldintza gisa izango du ikastetxe hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko zentro publikoen sarean sartzea xedatuko duen Dekretuak eragina izatea.
2.– Ikastetxea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko zentro publikoen sarean sartzeko proiektuaren izapideak egingo dira behin Udaleko organo eskudunek I. eta II. eranskinetan zerrendatutako ikastetxeari atxikitako ondarearen, ondasun higiezinen eta higigarrien jabetza eskualdatzeko akordioak onartuta eta jakinarazita, zentroaren eraikinak kokaleku duen erregistro-finkaren udal jabari publikoaren desafektazio-akordioa eta ondasun higiezin hori dohainik eta kargarik gabe lagatzeko akordioa barne.
3.– Autonomia Erkidegoak Ikastetxearen titulartasun juridiko-administratiboa bere gain hartzearen ondorioz, ondore-data horretan bertan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ondasun higigarrien, langileen eta kontratuen titulartasuna bere gain hartuko du, ondoko klausuletan adierazitako baldintzekin. Eta bi aldeek konpromisoa hartzen dute behar diren jarduketak egiteko, ikastetxe hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxeen sarean sartzearekin batera ondasun higiezinen titulartasunaren eskualdatzea egin dadin.
Hirugarrena.– Ondarea.
1.– Laudioko Udalak, lehenengo klausulan adierazitako ikastetxearen titularrak, egintza honen bidez konpromisoa hartzen du Autonomia Erkidegoko Administrazioari I. eta II. eranskinetan zerrendatutako ikastetxeari atxikitako ondasun higiezinen eta higigarrien jabetza dohainik eta kargarik gabe transmititzeko beharrezko izapideak egiteko, aurreko klausulan adierazitako baldintzekin.
2.– Autonomia Erkidegoko Administrazioak konpromisoa hartzen du aipatutako eskualdatzea onartzeko eta hura formalizatzeak dakartzan gastuak bere egiteko beharrezkoak diren izapideak egiteko.
Laugarrena.– Langileak.
1.– Ikastetxea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxeen sarean sartzeak ondorea duen une berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere gain hartuko ditu hitzarmen honetako III. eranskinean zerrendatutako langileak, irakasleak nahiz irakasleak ez direnak, integrazio-unean haien arteko lan-harremana mantentzen baldin bada.
2.– Hitzarmen honetako III. eranskinean langileak eta dagokien erlazio juridikoa zerrendatu da, eta horiek Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileen zati izatera pasako dira data horretan, erlazio juridiko berdinarekin, eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei aplikatzen zaien araudiaren mende egongo dira.
3.– Irakasleei dagokienez, langile horiek «Lan-legepeko irakasle eta hezitzaileentzako hitzarmen kolektiboan» sartuko dira, eta beren ordainsari-baldintzei eutsiko diete; izan ere, hitzarmen kolektibo horretako irakasleen berberak izango dira. III. eranskinean Lantegiko Maisu/Maistra gisa azaltzen diren langileak Lanbide Heziketako Irakasle Tekniko gisa sartuko dira, ondorio guztietarako, eta Lanbide Heziketako Irakasle gisa azaltzen direnak, berriz, Bigarren Hezkuntzako Irakasle gisa, baldin eta titulazio arloko baldintzak betetzen badituzte.
Behin prozesua formalizatuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ekin egingo dio, progresiboki, lanpostuen zerrenda egiteari eta langileak atxikitzeari, indarrean den araudiari jarraikiz. Etorkizuneko balizko egoeretan jokatzeko moduari dagokionez, hala badagokio, nahasitako negoziazio-foroetan aurreikusitako ohiko araudiaren eta funtzionamendu-arauen ildoei jarraituko zaie.
4.– Irakasle ez diren langileei dagokienez, «EAEko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboentzako hitzarmen kolektiboan» sartuko dira, eta bakoitzak bere ordainsari-baldintzei eta bere erlazio juridikoarekin bateragarriak diren horiei eutsiko die.
Bosgarrena.– Kontratuak.
1.– Ikastetxea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxeen sarean sartzeak ondorea duen une berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuko da Gobernu Kontseiluak hitzarmen hau baimendu aurretik Laudioko Udalak ikastetxearen funtzionamenduari dagokionez egindako kontratuetan, IV. eranskinean adierazitakoak, integrazio-unean indarrean jarraitzen baldin badute.
2.– Ikastetxea sarean sartzeak ondorea izan baino lehen, Laudioko Udalak entzunaldiak eskainiko dizkie ordezkapenaren eragina jasan duten enpresa kontratistei, harekiko adostasuna adierazte aldera. Entzunaldi-eskaintzak adostasunaren berariazko adierazpena zer eperen barruan eta zer organoren aurrean egin beharko den adieraziko du, eta jakinaraziko du epe hori igaro eta idatzizko erantzunik jaso ezean isilbidezko adostasuna gauzatutzat joko dela. Halaber, eskaintza horretan adieraziko da enpresa kontratistek ikastetxea sareak ondorea duen unetik aurrera zer organorengana zuzendu beharko duten kontratuekin lotutako edozer arazo dela eta.
Seigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bestelako betebeharrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, ekipamenduari eta altzariei dagokienez, konpromisoa hartzen du ikastetxe publikoen sareko gainerako ikastetxeen maila berean egon dadin, hezkuntza-sistemaren beharrizan eta ahalmen orokorrak kontuan hartuta.
Zazpigarrena.– Eraginkortasuna.
Kontuan hartuta, goiko bigarren klausulari jarraikiz, ikastetxearen titulartasun juridiko-administratiboaren transmisioaren ondore-data hura Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko zentro publikoen sarean sartuko dela xedatuko duen dekretuaren ondore data berbera izango dela eta dekretu hori onartzeko aurretik edo aldi berean hirugarren klausulan adierazitako eskualdatzea gauzatzea beharrezkoa dela, hitzarmen hau izenpetzeak berekin ekarriko du eskualdatze horren eskakizuna eta aipatutako dekretua onartzea, gehienez ere data horretatik urtebeteko epera. Gehienezko epe horretan ez bada erabakitakoa bete, hitzarmena iraungitzat joko da.
Ikastetxea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ikastetxe sarean sartuko dela xedatzen duen dekretuak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bertatik izango ditu ondorioak.
Azaldutako guztiarekin adostasuna adieraziz, alderdiek hitzarmen hau izenpetu dute goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Laudioko alkateordea,
JON ANDER ALTUBE LAZKANO,
I. ERANSKINA
ONDASUN HIGIEZINEN ZERRENDA
IES Municipal Llodio BHI ikastetxea (Karmengo Ama Birjina kalea, 17, 01400 Laudio).
Egoera juridikoa: Jabetza
Azalera: 3.296,22m2
Oharrak: Amurrioko Jabetza Erregistroko 784. Finka
II. ERANSKINA
ONDASUN HIGIGARRIEN ZERRENDA
– Soldadura eta galdaragintza:
Profila konformatzeko makina bat
Tutuak kurbatzeko makina bat
1,5 mm-ko xafla tolesteko eskuzko makina bat
Mozketa-makina unibertsal bat
400 Tn-ko indarrez tolesteko makina hidrauliko bat
5 mm-ko xafla mozteko zizaila hidrauliko bat
Zilindroak kurbatzeko makina motordun bat
Eskuzko zilindroak kurbatzeko makina bat
Gairu zizaila bat
Mikroplasma soldatzeko makina bat
125 mm-ko 3 disko-makina, 176 mm-ko bat eta 230 m-ko bat
400-800 kg-rako polipasto dibideta bat (irakasle batek utzita)
700 kg-raino altxatzeko mahai tolesgarri jasotzaile bat
Elektroesmerilagailu bat
Puntuka soldatzeko makina arrunt bat eta ZKK duen puntuka soldatzeko makina bat
Elektrodoak soldatzeko 4 Carburos Metálicos CMR 260 makina (urdinak)
Elektrodoak soldatzeko 2 GAR T makina (gorriak)
Elektrodoak soldatzeko +TIG AC/DC makina bat (Magic wave, gorria)
Elektrodoak soldatzeko 2 +TIG AC/DC makina (Thermadyne, beltzak)
Elektrodoak soldatzeko 6 +TIG makina (horiak, 200w)
Elektrodoak soldatzeko +TIG AC/DC makina bat (Miller, urdina)
Soldatzeko 3 MIG/MAG makina (CM4R karburoak, urdinak)
Soldatzeko 2 MIG/MAG makina (Esab, urdinak)
Soldatzeko 11 Erdi+Elektrodo+TIG makina (Praxair Phoenix 301, berdeak)
Soldatzeko 5 Erdi+Elektrodo makina sinergiko (Kempi, gorriak)
ZKK plasma bidezko mozketa makina bat
Sable-zerra bat
Zinta-zerra bat
Zulagailu zutabedun bat
Aluminia fresatzeko Optimum zulagailu bat
Ibarmia AX325 zulagailu zutabedun bat
Hilti zulagailu eramangarri kolpekari bat
Bateria bidezko Bosch zulagailu eramangarri bat
HP 720 W modeloko Makita eskuzko zulagailu bat
Ø115-eko 4 disko-makina (2 Makita, 2 Bosch)
Ø230-eko Makita GA9030R disko-makina bat
Makita disko-makina zuzen bat
400 V-ko, 12-20A irteera-korronteko eta eskuzko zuziko 2 Praxair smartcut 60 makina trifasiko
Soldadura-keetarako Naderman erauzgailu bat
Novair airezko lehorgailu bat
FSB T-2EXP bihurgailu bat
Soldadura-keetarako Kemper erauzgailu eramangarri bat
Letag elektroesmerilagailu bat
Geka zizaila zulakatzaile bat
MG K260M zinta-zerra bat
Makita 4327 450W zerra pikatzaile bat
Pinacho SP 200 tornu bat
Elektrodoak lehortzeko Praxair EQ450DT4 labe bat
Tolesteko eta trontzatzeko eskuzko MG makina bat, H92A modeloa, 1.000 mm-ko zabalera eta 3 mm-rainoko lodiera
Elektrodoak soldatzeko 10 Praxair D252 makina
Soldatzeko 4 MIG-MAG makina (3 Praxair compact400, Carburos metálicos CH4R bat)
Erresistentzia bidez soldatzeko CEA NKLT26 makina bat
Elektrodoak soldatzeko 8 +TIG makina
– Fabrikazio mekanikoa eta mantentze-lanak
8 Pinacho tornu
5 Jashone tornu
Fresatzeko 7 Kondia makina
Fresatzeko 2 Lagun makina
Giltza pneumatiko dinamometriko bat
Ø115 disko-makina bat
TAG esmeril bat
Rotalin bat
Leonard 300 zinta-zerra bat
Samur S400 zinta-zerra bertikal bat
Ibarmia AX/32 zulagailu zutabedun bat
Erlo TC32 zulagailu bat
Zulagailu elektriko eramangarri bat
Bateria bidezko zulagailu eramangarri bat
Fagor 8055 kontroleko B640 KONDIA mekanizazio-zentro bat
Fagor 8055 kontroleko KONDIA FV1 fresatzeko makina bat
Fagor 8025 kontroleko KONDIA FV1 fresatzeko makina bat
Fagor 800MG kontroleko KONDIA FV1 fresatzeko makina bat
Fagor 8070 ZKK-ko Lealde tornu bat
Fagor 8055 ZKK-ko Lealde tornu bat
Fagor 800T kontroleko Pinacho S94 C200 tornu bat
Erresistentzia bidezko Ona UE250 elektrohigadurako makina bat
Sarpen bidezko Ona Datic 2030 elektrohigadurako makina bat
Toolmaster 250 erreminta-neurgailu bat
GER CNC Fagor zuzentzaile bat
Kair T650 zuzentzaile bat
2 Letag esmeril
CAD/CAM erabiltzeko softwarea duten 12 ordenagailu-postu (Unigraphics NX 8.5)
CAD/CAM erabiltzeko softwarea duen irakaslearentzako ordenagailu-postu bat (Unigraphics NX 8.5)
Heindainhein ZKKrako 10 programazio-maleta
Hoyton trakzio-saiakuntzetarako makina bat
Bideo-proiektagailu bat
Mantentze-lanetarako Lagun prototipo bat
Keak xurgatzeko Kemper makina bat
Elektrodo bidez soldatzeko 2 makina
3 Pinacho tornu
4 Jashone tornu
Fresatzeko 7 Kondia FV1 makina
FESAC fresatzeko makina unibertsal bat
Ibarmia BX 32 zulagailu bat
2 Letag esmeril
2 eskuzko transpalet
Mega NC30 garabi bat
Mega eskuzko prentsa bat
Hariztatzeko makina bat
Leonar 300 zinta-zerra bat
Puska 3000 konpresore pneumatiko bat
– Elektrizitatea eta elektronika
2 lineako 2 IP telefono (GXP1405) Grandstream (IP telefonia)
Telefono-kontroleko 2 postu (GXP2120) Grandstream (IP telefonia)
4 FXO erako 2 telefono-gateway (GXW4104) Grandstream (IP telefonia)
2 PoE 5v korronte-injektore (IP telefonia)
Telebistako 2 Alcad barne-antena (IPTV sistema)
2 FA-310 Alcad elikatze-iturri (IPTV sistema)
2 IPTV COFDM-IP (ST-100) Alcad modulu (IPTV sistema)
2 STREAMER 2AV-IP (SV-200) Alcad modulu (IPTV sistema)
STREAMER DVB-S-2 IP (SS-201) Alcad modulu bat (IPTV sistema)
2 IPTV-AV (STB-020) ALCAD hartzaile agintearekin (IPTV sistema)
IPTV kudeaketarako (SRG-120) Rack 19" zerbitzari bat (IPTV sistema)
NETGEAR Switch Ethernet M4100-26G bat (burua) (Ethernet sareko elementuak)
2 Netgear Switch Ethernet GSM7224P (oina) (Ethernet sareko elementuak)
Netgear Router ProSafe Gigabit VPN FVS318G bat (Ethernet sareko elementuak)
WRT 610N Linksys WiFi Router bat (Ethernet sareko elementuak)
2 DAP 1353 DLINK sarbide (Ethernet sareko elementuak)
DELL Power EdgeT310 zerbitzari bat (NT Sever 2008) (Ethernet sareko elementuak)
IPTV kudeaketarako (Linux) Rack 19" zerbitzari bat (Ethernet sareko elementuak)
1.000 Wko Dell SAI Dell 450-14225 bat (Ethernet sareko elementuak)
Thomson Thomson Modem kable bat (Ethernet sareko elementuak)
Arduino Domotikako 5 kit
Formatu handiko koloreko laser inprimagailu bat
Laser inprimagailu monokromo bat
Sony bideo-proiektore bat, MIMIO arbelarekin
2 inprimagailu
Hainbat tentsio eta abiadurako 10 motor
2 esmeril
2 mahaiko zulagailu
Tailerreko 2 erreminta-joko
Neurri elektrikoko elementu-joko bat
Praktiketarako 8 motor trifasiko
Neurri elektrikoko elementu-joko bat
4 solairuko igogailu-simulagailu baten 3 Alecop maketa
Botilatzeko makina baten 3 Alecop maketa
FA duen bastidore baten 3 maketa Alecop maketak
12 PCM1A 12E / 8S Rele OMRON automata
220/380V kaiolako 3 motor III
Dahalander 220 V ELWE motor bat
22/38V Alecop kaiolako 2 motor III
2 22/38V Alecop motor monofasiko
4 transf. III 220 V / 22-38 V Alecop
3 hariko 20 indukzio-sentsore (PNP-NPN)
3 harikok 2 Reflex sentsore
Siemens erraiko 12 24V – 1,5 A elikatze-iturri bat
Carlo Gavazi 14 biraketa-inbertsore III
Lurreko eta sateliteko telebistako 3 buru
Mahai gaineko 56 PC
2 panel fotovoltaiko
Etxebizitza soinuztatzeko simulazio-ekipo bat
Atezain eta bideoatezainentzako 4 simulazio-ekipo (2 eta 2)
5 domotika-ekipo
Zulagailu zutabedun bat
Eremua neurtzeko 3 Promax neurgailu
Zuntz optikoko ziurtatzaile bat
Kable bihurrituko ziurtatzaile bat
Zuntz optikoko fusionatzaile bat
Arduino Robotikako 5 kit
SMC-IPC 200 SMC maketa bat
Christiani zinta-maketa bat
Christiani hautagailu-maketa bat
Alecop tenperatura-maketa bat
Alecop posizio-maketa bat
Alecop maila-maketa bat
Abiadura/posizioa kontrolatzeko Omron 363FV maketa bat
Omron prozesu-kontrolagailu digital bat
Omron 363JV compact low-noise inverter bat
2 Omron sentsore kapazitibo
2 frekuentzia-aldagailu
2 Siemens s7-313C automata
7 Omron cj2 automata
14 National Instruments labview usb 6008 txartel
National Instruments labview usb 6343 txartel bat
Micromaster frekuentzia-aldagailu bat
Yaskawa v1000 frekuentzia-aldagailu bat
Siemens J.A 0,2 Kw motor bat
Alecop AL406 motor bat
Alecop AL506 motor bat
Alecop AL606 motor bat
Alecop AL806 motor bat
Etengabeko iturri doigarri monofasiko bat
Etengabeko iturri doigarri trifasiko bat
Alecop dinamotakometrika bat
3 pt100 zunda
3 Adam pt100 seinale-egokigailu
4 Thermometrics J termopare
3 Adam J termopare-egokigailu
7 Omron zunda termiko
5 Omron kapazitibo
5 Omron induktibo
5 Omron fotoelektriko
4 Omron encoder inkremental
2 Omron encoder oso
2 bideo-proiektagailu
Faston arbel digital bat
Sony bideo-proiektagailu bat
Kamera termografiko bat
Neurri elektrikoko instrumentaziorako laborategi bat
2 sare-analizagailu
Eskuzko zulagailu bat
Industria-automatismo elektrikoak
– Automata programagarriak:
10 S7 300 ekipo
S7 400 ekipo bat
S7 200 ekipo bat
S7 1200 ekipo bat
7 S5 AG 100 ekipo
2 AG 95 ekipo
AG 115 ekipo bat
2 AG 135 ekipo
– Eragingailuak
4 Micromaster aldagailu
4 Sinamics G120
2 Masterdrive ekipo
– Ikuskapen- eta kontrol-sistemak
WinCC 5.1-erako 12 lizentzia, Scada hau
5 HMI WinCC pantaila malgu
– Industria-komunikazioak:
3 CP343-1 txartel
Ethernet-erako CP443-1 txartel bat
2 CP342 txartel
Profibús-erako CP443-5 txartel bat
Profibús-erako 2 CP 343-5 txartel
Ethernet-erako 2 CP343-1 Lean txartel
Hari gabeko komunikazioetarako 2 Scalance 788 ekipo
Bus ASI CP 343-2-rako maisu-txartel bat, elikatze-iturriarekin eta ASI-ko 3 morroirekin
IRB 120 robot bat eta bere kontrolagailua, ABB-koa, RobotStudio 5.15 maneiatzeko
– Domotika:
8 Simón Vit@
6 KNX KNX sistemak konfiguratzeko ekipamenduak
6 X10 Garraiatzaile-sistemen ekipamenduak
Arduino Domotikako 5 kit
– Prozesu-simulaziorako ekipamendua:
3 Festo maketa iragazketa, nahasketa-, beroketa- eta betetze-sistema sekuentzialak simulatzeko,
Festo maketa bat bola-plater batekin sekuentzialak simulatzeko,
Maila-simulaketako Festo maketa bat,
– Informatika-gelak
Mahai gaineko 78 PC, pantaila lauarekin
Zuri-beltzean inprimatzeko 5 laser inprimagailu
A3 eskaner bat
3 arbel digital
3 proiektore
3 router
24 ahoko 5 switch
8 kanaleko audioko nahaste-mahai bat
Audio-efektuen sorgailu bat
2 audio ekualizadore
Bideo-sinkronismoen sorgailu bat
Audio-anplifikadore bat
3 S-VHS magnetoskopio profesional
Bideo-ediziorako mahai profesional bat
Bideo-nahasterako mahai profesional bat
Etxeko 4 S-VHS magnetoskopio
MiniDisk erreproduzigailu bat
MiniDV erreproduzigailu profesional bat
5 bideo-monitore profesional
2 bideo-analizagailu
4 kanaleko audioko nahaste-mahai
Bideo-nahasterako 2 mahai erdi-profesional
2 ENG/studio telebista-kamera profesional
2 telebista-kamera konpaktu
Telebista-kamerako 2 tripode profesional
Telebista-kamerako 2 tripode amateur
5 Dazzle bideo-kapturagailu
Kanpo-argiztapen bat
3 proiektatze-pantaila eramangarri
LTD-ko eta FI-ko 4 zentral anplifikadore
LTD-ko eta FI-ko kanal bakarreko 3 buru
Telebista-eremua neurtzeko 2 neurgailu
Faston arbel elektroniko bat, sabaiko bideo-proiektagailuarekin
Zuri-beltzezko laser funtzio-anitza
Koloretako 2 laser-inprimagailu
4 A4 eskaner
Kolorezko tinta-injekzio bidezko 2 inprimagailu
Sareko 2 disko gogor
4 kanaleko audio switch bat
– Beste gela batzuetako ekipamenduak
Mitutoyo Geoboy 500 koordenatu bidezko neurketa-makina bat, mahai gaineko PC-arekin
Mitutoyo PJ300 profil-proiektagailu bat
QM Data 200 Mitutoyo profil-proiektagailurako datu-prozesagailu bat
Mitutoyo Roundtest RA 10 biribiltasun-egiaztagailu bat
4 gogortasun-neurgailu
Kala patroiko 2 joko (zeramika eta altzairua)
2 zimurtasun-neurgailu
0-25 mm-ko 4 ordulari digital konparatzaile
4 lan-mahai higigarri, pneumatikako praktiketarako bina panelekin
Festo Didactic lan-mahai higigarri bat, pneumatikako praktiketarako bi panelekin
3 HRE Hidraulic Trainer Systems lan-mahai higigarri, hidraulikako praktiketarako
Festo Didactic lan-mahai higigarri bat, hidraulikako praktiketarako
Kontrol proportzionaleko balbula hidraulikoko joko bat, txartel anplifikatzaileekin eta aldapa sortzeko txartelekin
Bentosa, huts-eiektore eta bakuometro joko bat, huts-praktiketarako
Sony bideo-proiektagailu bat
Mahai gaineko 36 PC, pantaila lauarekin
Mahai gaineko 3 PC, hodi-pantailarekin
2 arbel digital
2 proiektore
Router bat
24 ahoko switch bat
2 DVD
2 Faston arbel digital
Proiektagailu bat + pantaila normala
Audio-anplifikadore bat + bozgorailuak
5 IP kamera
2 A4 inprimagailu
Mitshubishi bideo-proiektagailu bat
Sare lokalen entrenatzaile bat
2 Netcom 4/8 telefonogune
5 Promax osziloskopio
Panasonic NCP500 telefonogune bat
4 Panasonic IP telefono
2 Netcom telefonogune (haietako bat entrenatzailearekin)
2 Promax OD581 osziloskopio
4 Promax Digital comunication training system irrati-entrenatzaile
4 Gateway SPA400-EU
4 SPA 942 EU IP telefonoko terminal
4 SPA 9000/E Gateway
8 SPA 30102... ahotsezko Gateway
Ekoizpen automatizatuko 2 lerro malgu, garraio- eta manipulatze-prozesuak simulatzeko,
Yamaha manipulatze-robot bat, CO motorduna (txikia eta 2 ardatzekoa)
Yamaha manipulatze-robot bat, CO motorduna, SCARA mota
10 Yamaha manipulatze-robot, CO motordunak (3 ardatz) Mahai gaineko 10 ordenagailu, hodi-pantailarekin
Irakaslearentzako mahai gaineko ordenagailu bat, LG pantaila lauarekin
HP laserjet 1020 inprimagailu bat
IV. ERANSKINA
ORDEZKA DAITEZKEEN KONTRATUEN INBENTARIOA
– Telefonia finkoko eta mugikorreko eta datu-transmisioko zerbitzua: Euskaltel SA 2013/04/01-2017/07/31. Udaleko arlo guztiak hartzen dituen kontratua izanik, ordezkapena IES Municipal Llodio BHI ikastetxeari dagokionez egingo da soilik,
– Udalaren mendeko eraikinetako alarma-zerbitzua eta sarkinen aurkako eta suteen aurkako sistemen mantentze-zerbitzua: Sercoin Sistemas de Seguridad SA 2013/04/01-2017/03/31. Udaleko arlo guztiak hartzen dituen kontratua izanik, ordezkapena IES Municipal Llodio BHI ikastetxeari dagokionez egingo da soilik,
– IES Municipal Llodio BHI ikastetxeko garbiketa-zerbitzua: Garbizer SL 2012/05/01-2016/04/30.