EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016212

IRAGARKIA, AGR-403 San Juan de Rompeolas eremuko 2 eta 3 lurzatiei dagokien hiri-antolamenduko plan berezia behin betiko onartzeari buruzkoa.

Organo emailea: SANTURTZIKO UDALA
Xedapenaren data: 2016-10-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201604727
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Udalbatzak 2016ko irailaren 29an egindako 2016/11 ohiko Osoko Bilkuran erabaki du AGR-403 San Juan de Rompeolas eremuko 2 eta 3 lurzatiei dagokien hiri-antolamenduko plan berezia behin betiko onartzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 89., 96. eta 97. artikuluetan xedatutakoa betez, honako iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, udaletxe honetako iragarki-taulan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan hedapen handienetakoa duten egunkarietako batean argitaratu da.
Zehatz-mehatz, Plan Berezian jasota dauden hirigintza-arauen edukia hauxe da:
GAUR EGUNGO FITXA
HIRIGINTZA-FITXA HAPB-REN ALDAKETAREN ARABERA (2015EKO IRAILA)
Emakida publikoan urbanizatzeko azalera jatorrizko lurzatiarekiko 1.241,81 m²-koa da.
4.1, 4.2 eta 4.3 lurzatietako hirigintza-parametroak (4. lurzatiaren HAPBn jasota dagoen moduan) hurrengo hauek dira:
– Etxebizitza kopurua (gutxi gorabehera): 32.
– Erabilera: BOE.
– Lurzatiaren azalera: 1.035 m².
– Profila: 2S+2B+4.
– Gehienezko okupazioa Regales kaleko beheko solairuan: 463,32 m²s.
– Etxebizitzak eraikitzeko gehienez: 3.044,21 m²s.
– Eranskinak eraikitzeko gehienez: 1.900 m²s.
– Erabilera publikoko zortasuna-portxea: 6,5m.
3. lurzatiaren hirigintza-parametroak hauek dira:
– Etxebizitza kopurua (gutxi gorabehera): 42.
– Erabilera: BOE.
– Lurzatiaren azalera: 1.450,26 m².
– Profila: 2S+2B+5.
– Gehienezko okupazioa Regales kaleko beheko solairuan: 600 m²s.
– Etxebizitzak eraikitzeko gehienez: 3.394,15 m²s.
– Eranskinak eraikitzeko gehienez: 1.900 m²s.
– Erabilera publikoko zortasuna-portxea: 200 m² (gutxienekoa).
HIRIGINTZA-PARAMETROEN LABURPEN-TAULA
Santurtzi, 2016ko urriaren 17a.
Alkatea,
AINTZANE URKIJO SAGREDO.