EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016212

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, oinarri magnetikoak, faxerako suntsigarriak eta PVCzko txartelen hornidura helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201604720
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/008.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: oinarri magnetikoak, faxerako suntsigarriak eta PVCzko txartelen hornidura.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:
1 lotea: oinarri magnetikoak, inguru informatikoak eta elementu ergonomikoak.
2 lotea: faxerako suntsigarriak.
3 lotea: PVCzko txartelak.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 24.166,54 euro, BEZik gabe (29.241,51 euro BEZa barne).
5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea. www. contratación.euskadi edo www. euskadi.eus/ contratación
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 24ko 13:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua) M eraikina – 3. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: talde honen puntuazio osoa: 100 puntu.
b) Proposamen ekonomikoa: 100 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Ponderazio automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko azaroaren 29ko 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http:// www.contratacion.euskadi.eus
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 26a.
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.