EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016207

IRAGARKIA, Eustatena, zerbitzarien eta SAN-en 2017ko mantentze-lanak egiteko kontratazioari buruzkoa (Espedientea: 04/2017).

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604628
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Kudeaketa Juridiko eta Administratiboko Arloa.
c) Espediente-zenbakia: 04/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: zerbitzarien eta SAN-en 2017ko mantentze-lanak.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Administrazio Klausula Berezien Pleguan aurreikusitakoa.
d) Gauzatzeko epea / entregatzeko epemuga: kontratua administrazio-agirian formalizatzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte. Dena den, kontratua 2016. urtean zehar formalizatzen bada, 2017ko urtarrilaren 1ean hasiko da gauzatzen.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko abantailatsuena.
4.– Lizitazioko oinarrizko aurrekontua.
Ehun eta hogeita hamasei mila (136.000,00) euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren %5, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritako moduan.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: (945) 01 75 00.
e) Telefaxa: (945) 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da ezartzen.
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
a) Sailkapena: ez.
b) Beste betebehar batzuk: Administrazio Klausula Berezien Pleguko 29.2 puntuan zehaztutakoak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezteko muga-eguna: 2016ko azaroaren 17a, 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 gutun-azal aurkeztu behar dira: «A», «B» eta «C», Administrazio Klausulen Pleguan zehaztu bezala.
c) Aurkezteko tokia: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan: Donostia-San Sebastián kalea 1. Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun-azalak irekitzen direnetik.
e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data:
– «C» gutun-azalak: 2016ko azaroaren 17a edo 2016ko azaroaren 21a, 12:00etan.
– «B» gutun-azalak: 2016ko azaroaren 24a, 10:00etan.
10.– Beste argibide batzuk.
a) Esleipen-irizpideak:
– Automatikoki ebalua daitezkeenak formulak aplikatuz:
1) Eskaintza ekonomikoa: 50 puntu.
Eskaintza ekonomikoa honako formula honen arabera hartuko da kontuan: ((GEH - ESK) / Marjina) * GARRANTZIA
Non:
GARRANTZIA = 50 puntu.
GEH = Urteko Gehieneko prezioa 136.000,00 euro (BEZa barne).
ESK = «Enpresak aurkeztu duen urteko prezio-eskaintza, BEZa barne».
Marjina = Bi balio hauetako handiena:
a. GEHren %30 (40.800,00) euro.
b.Kenketa honen emaitza = GEH – (gutxieneko ESK) (%30etik gorako murrizketa egon bada).
Horrenbestez, inork ez badu GEHren %30etik gora murrizten, puntu bat emango da GEH murriztutako 816,00 euroko.
2) Mantentze-lan proaktiboan emandako ordu-kopuru handiena: 10 puntu.
Gehien emango zaio 192 ordu edo gehiago eskaintzen dituenari, eta gainerakoei proportzioan, 150 eta 192 bitarteko hobekuntza eskaintzen dutenei.
3) SW-ren fabrikatzailearen datu-basera eta eztabaida-foroetara sartzeko urruneko sarbide elektronikoa: 4 puntu.4 puntu emango zaizkio hori eskaintzen duenari, eta 0 eskaintzarik egiten ez duenari.
Guztira: 64 puntu.
– Balio-iritzi bidez ebalua daitezkeenak:
4) Kontratuaren xede diren ekipoen firmware-etara eta fabrikatzailearen software-adabakien eguneratzeetara sarbidea, eta kontratuaren xede den softwarearekin zerikusia duten jakinarazpenetarako harpidetza: 30 puntu.
5) Fabrikatzailearekin lotura automatikoa, euskarri-kasuak automatikoki irekitzeko: 6 puntu.
Guztira: 36 puntu.
b) Kontsultak egiteko deitu Eustateko Informazio Sistemen Arlora, telefonoa (945) 017528.
11.– Iragarkien gastuak. Lehiaketa honen lizitazio eta esleipen iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da halakorik egingo.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 20a.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.