EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016207

171/2016 EBAZPENA, urriaren 11koa, Arabako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendari gerentearena, zeinaren bidez lau urterako izendatu baita, luzatzeko aukerarekin, Eduardo Jose Elizagarate Zabala jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun mentaleko sareko psikiatriako zerbitzuburu sanitario.

Xedapenaren zenbakia: 201600171
Xedapenaren data: 2016-10-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201604606
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/12an argitaratutako 2016/03/15eko 201600061 EBAZPENA

Martxoaren 15eko 61/2016 Ebazpenaren bitartez egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako zerbitzuburu sanitarioaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Eduardo Jose Elizagarate Zabala jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako zerbitzuburu sanitario.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eduardo Jose Elizagarate Zabala jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako zerbitzuburu sanitario izendatzea, aldi baterako.
Bigarrena–- Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta 2016ko urriaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari, eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 11.
Arabako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendari gerentea,
EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.