EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2016206

IRAGARKIA, IVAPeko publizitate-guneak planifikatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzea (A-024-DAPJ-2016).

Xedapenaren data: 2016-10-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201604599
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: IVAP – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta informazioa lortzea:
1) Bulegoa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP). Erregistro orokorra. Lakua I.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 76 04 – 945 01 76 07.
5) Helbide elektronikoa: jon-salazar@ivap.eus
6) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
7) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-11-14.
d) Espedientearen zenbakia: A-024-DAPJ-2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskripzioa: IVAPeko publizitate-guneak planifikatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzea.
c) Sortak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskadiko Autonomia Erkidegoan.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 24 hilabete, kontratua sinatu eta hurrengo egun naturaletik aurrera zenbatzen hasita.
f) Luzapenik: bai, bakarra; ezin da hasierako kontratuari ezarritako epea baino luzeagoa izan (24 hilabete).
g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.
i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 79341200-8.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak (segidan, labur bada ere, adierazten dira, baina Administrazio Klausula Zehatzen Agiriaren karatularen 30.2 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti):
– Deskontua (%) eguneroko prentsa idatzian aplikagarriak diren tarifen gainean: 86,00 puntu.
– Deskontua (%) on-line prentsan aplikagarriak diren tarifen gainean: 10,00 puntu.
– Bideratzeagatiko komisioa (%) aipatutako hedabideetan zenbateko garbiaren gainean (bai eguneroko prentsa idatzian, bai on-line): 4,00 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 132.231,40 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 66.115,70 euro + 13.884,30 euroko BEZa (% 21), guztira: 80.000,00 euro.
– 2017. urtea: 29.752,07 euro + 6.247,93 euroko BEZa. Guztira: 36.000,00 euro.
– 2018. urtea: 33.057,85 euro + 6.942,15 euroko BEZa. Guztira: 40.000,00 euro.
– 2019. urtea: 3.305,79 euro + 694,21 euroko BEZa. Guztira: 4.000,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: bai. 3.305,79 euro.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:
a) Sailkapena: Bai, aukerakoa, karatularen 29.2.3 klausulan eskatutako kaudimenaren ordez: Taldea: T Azpitaldea: 1 Kategoria: 1/A.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: segidan, labur bada ere, adierazten dira, baina Administrazio Klausula Zehatzen Agiriaren karatularen 29.2.3 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-zifra, amaitu diren azken hiru urteetatik negozio-zifra handiena izan duen urtearena (aipatutako 29. puntuan sorta bakoitzerako ezarritako kopuruetan).
Gaitasun teknikoa eta profesionala: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien zerrenda (aipatutako aldiko bolumen handieneko urtean, aipatutako 29. puntuan sorta bakoitzerako ezarritako kopurua).
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016-11-15, 12:00ak arte.
b) Aurkezteko era: elektronikoki eta paperean.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP). Erregistro orokorra. Lakua I.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus
d) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak («B» gutun-azalak) irekitzea.
b) Helbidea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, 1. aretoa, Lakua II. Ogasun eta Finantza Saila.
c) Herria eta posta-kodea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data eta ordua: «B» gutun-azalak: 2016-11-22, 11:30ean.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 21a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.