EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016205

EBAZPENA, 2016ko urriaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez irekitzen baita eskabideak aurkezteko epea 2017-2018 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko.

Xedapenaren data: 2016-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604572
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/27an argitaratutako 2016/04/27ko AGINDUA [201601765]

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2016-2017ko ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazteko.
Agindu beraren II. kapituluan dago ezarrita zein diren betekizunak eta prozedura itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko indarraldian zehar.
Hori dela eta, agindu horren 4.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Jakitera ematea ireki egin dela eskabideak aurkezteko epea 2017-2018 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko; epe horrek 2016ko azaroaren 1etik 2016ko azaroaren 30era iraungo du, biak barne.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 20a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.