EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016205

EBAZPENA, 2016ko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2016-2017 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2016-09-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201604571
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/09an argitaratutako 2016/06/01eko AGINDUA [201602488]
  • Ikus 2016/08/19an argitaratutako 2016/07/15eko EBAZPENA [201603633]

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. zenbakian: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.
Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduak (EHAA, 2016ko ekainaren 9koa) 2016ko udarako eta 2016-2017 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.Horren ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2016-2017 ikasturtean irakastorduz kanpora eskainiko diren klase-emankizunetarako behin betiko indarrez onestea, Lurralde Historiko hauetan:
ARABA/ÁLAVA:
Aixkiria AEK euskaltegia
Amurrioko AEK euskaltegia
Arana AEK euskaltegia
Aratz-Pinto euskaltegia
Errioxa Kultur Elkartea
Gasteiz-Adur euskaltegia
Hegoalde euskaltegia
Laudioko AEK euskaltegia
Laudioko udal euskaltegia
Lautadako AEK euskaltegia
Udaberria euskaltegia
Zadorra AEK euskaltegia
Zaldiaran euskaltegia
BIZKAIA:
Aita Villasante udal euskaltegia
Arrigorriagako udal euskaltegia
Aurten Bai Fundazioa
Barakaldoko euskara udal erakundea
Basauriko udal euskaltegia
Bilbo Zaharra euskaltegia
Bizkaiko AEK
Durangoko udal euskaltegia
Enkarterriko udal euskaltegia
Erandioko udal euskaltegia
Ermuko udal euskaltegia
Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea
Galdakaoko udal euskaltegia
Getxoko udal euskaltegia
Gotzon Garitaonaindia euskaltegia
J. A. Agirre euskaltegia
Juan Mateo Zabala euskaltegia
Labayru Ikastegia
Mikelats euskaltegia (Orixe E., S.A.L.)
Mungiako udal euskaltegia
Muskizko udal euskaltegia
Portugaleteko udal euskaltegia
Sestaoko udal euskaltegia
Sopelako udal euskaltegia
Trapagarango udal euskaltegia
Txinta kooperatiba
Txorierriko udal euskaltegia
Ulibarri euskaltegia
Urtzintza Eskola
GIPUZKOA:
Amara Berri AEK euskaltegia
Andoaingo AEK euskaltegia
Antiguako AEK euskaltegia
Arrasateko udal euskaltegia
Azpeitiko Euskara Patronatua-Udal euskaltegia
Bedita Larrakoetxea udal euskaltegia
Bergarako udal euskaltegia
Beasaingo udal euskaltegia
EBETE Hizkuntza-Zerbitzuak Ikasketa Elkartea Koop. txikia
Eibarko AEK euskaltegia
Eibarko Udala-Udal euskaltegia
Elgoibarko AEK euskaltegia
Emun, Koop. E.
Erdu AEK euskaltegia
Euskal Herriko Ikastolak Sociedad Cooperativa Europea
Gernika XXI, S.L.
Goiztiri AEK euskaltegia
Hernaniko AEK euskaltegia
Herri Jakintza euskaltegia
Hitzez euskaltegia E.M.
Ilaz Konstituzioko Ikastetxea S. Koop.
Irrintzi AEK euskaltegia
Irungo AEK euskaltegia
Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegia
Leintz udal euskaltegia mankomunitatea
Maizpide, S.C.L.
Mikelats AEK euskaltegia
Soziolinguistika Klusterra Elkartea
Urrats euskaltegia Kooperatiba Elkartea
Urtxintxa Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskola – Gipuzkoa
Xenpelar AEK euskaltegia
Zarautzko AEK euskaltegia
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emankizunerako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiagora joan behar duenean, Hezkuntza Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu, kilometroko ohiko prezio estandarrak aplikatuz.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka interesatuak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 8a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.