EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016204

AGINDUA, 2016ko urriaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpeko ikastetxeetan lanpostuak betetzeko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioen artean estatu mailako lekualdatze-lehiaketa deitzen duena.

Xedapenaren data: 2016-10-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201604540
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 6.3 xedapen gehigarrian ezarritako aurreikuspenen arabera, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko plazen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituenak, betebehar bat ezartzen die hezkuntza-administrazioei, bi urtez behin estatu mailako lekualdatze-lehiaketak deitzekoa. Lehiaketa horietan karrerako funtzionarioak diren irakasle guztiek hartu ahal izango dute parte, edozein dela ere menpekoak diren edo sartu diren hezkuntza-administrazioa, baldin eta horretarako betekizunak betetzen badituzte. Hala, interesdunek lehiaketa guztietan parte hartu ahal izango dute ekintza bakarraren bitartez, eta ebazpenaren ondotik kidego bakoitzean destino bakarra lortuko dute.
Irailaren 23ko ECD/1596/2016ko Aginduaren bidez, ezartzen dira zein prozedurazko arau izango diren aplikatzekoak 2016-2017 ikasturtean zehar deitu behar diren estatu mailako lekualdatze-lehiaketetan, hain zuzen ere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan –Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatua– bildutako irakasle kidegoetako funtzionarioen artekoetan.
Horrenbestez, aipatutako araudian xedatuaren babesean eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko ikastetxeetan postu hutsak badaudenez,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpeko ikastetxeetan lanpostuak betetzeko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioen artean estatu mailako lekualdatze-lehiaketa deialdia egitea.
2.– Deialdi hori arautuko duten oinarriak onartzea.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 24a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
OINARRIAK
I. KAPITULUA
OINARRI OROKORRAK
Lehenengoa.– Deialdia.
1.– Estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da, hamargarren eta hamaikagarren oinarrietako kasuetan dauden unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidego hauetako karrerako funtzionarioentzat:
a) Maisu-maistrak.
b) Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.
c) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak.
d) Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleak.
e) Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleak.
f) Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleak.
g) Bigarren Hezkuntzako Katedradunak.
h) Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunak.
i) Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunak.
j) Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunak.
2.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioko irakaskuntza-kidegoetan sartzeko aukeratze-prozesuetan selekzionatua izan den eta ikasturte honetan praktika-fasea egiten ari den pertsonalari egiten zaio lehiaketa honetan parte hartzeko deialdia.
3.– Lehiaketa honetan, honako xedapen hauek bete beharko dira: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatua; urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren Legearen testu bategina onartzen duena; Funtzio Publikoa Eraldatzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legea, aipatutako estatutuaren arau bidezko garapena eman arte indarrean jarraitzen duten artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legea; urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko postuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituena; martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua, irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigorrezkotasun-egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena; urriaren 6ko 263/1998 Dekretua, Euskararen Gaitasun Agirien baliokideak eta irakasleen hizkuntza-eskakizunak ezarri, eguneratu eta berresten dituena; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin baliokidetzekoa; maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza- gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena; irailaren 23ko ECD/1596/2016ko Agindua, 2016-2017 ikasturtean zehar deitu behar diren estatu mailako lekualdatze-lehiaketetan aplikatzekoak diren prozedurazko arauak ezartzen dituena. Oro har, aplikatu ahal diren gainontzeko xedapenak eta deialdi honetan ebatzitakoa.
Bigarrena.– Eskaintzen diren lanpostuak.
1.– Lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostuen behin-behineko eta behin betiko finkapena Langileen Kudeaketarako zuzendariaren ebazpenaren bidez egingo da, irailaren 23ko ECD/1596/2016ko Aginduaren bosgarren atalean ezarritako datetan. Behin-behinekoa 2017ko otsailaren 15a baino lehen egingo da, eta behin betikoa 2017ko apirilaren 6a baino lehen. Ebazpen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean argitaratuko dira:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus y htpp://www.irakasle.eus
2.– Eskaintzen diren lanpostuen artean, 2016ko abenduaren 31n dauden lanpostu hutsak eta lehiaketaren ebazpena ematean geratzen direnak sartuko dira. Gainera, nahitaezko erretiroen ondorioz 2016-2017 ikasturtearen amaierara arte sortzen diren lanpostu hutsak sartu ahalko dira. Batzuk zein besteak eskainiko dira hezkuntza plangintzan haien funtzionamenduaren jarraitutasuna aurreikusita dagoenean, eta ikastetxe berean irakasleen egonkortasunerako ezartzen diren irizpideen arabera.
3.– Hutsik geratzen diren lanpostuen definizioan akatsen bat gertatzen bada edo eskolako plangintzan aurreikusi gabeko jarraitutasuna duen lanposturen bat bada, dagokion akatsen zuzenketa argitaratuko da.
4.– Lanpostuen zerrendaren arabera, langileak destinoa lortzen duen zentroak berari atxikitako beste herri batzuetako zentroetan eskolak emateko aukera eskaintzen badu, eskatutako lanpostuari atxikitako edozein herritan eman beharko du zerbitzua. Lanpostuen zerrendan adierazi egiten da zein diren egoera horretan dauden lanpostuak, «ibiltari» izenarekin.
II. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK ETA IZAERA
1. ATALA
OROKORRAK
Hirugarrena.– Betekizunak.
1.– Deialdian parte hartu ahal izango dute lehen oinarrian aipatutako langileek, baldin eta urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte. Izan ere, dekretu horrek arautzen ditu, alde batetik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotzen diren irakasle kidegoetako funtzionarioen estatu mailako lekualdatze-lehiaketak, eta bestetik, funtzionario horiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk. Era berean, arautzen ditu hizkuntza-eskakizunak, bosgarren oinarrian aurreikusitakoak, eta kapitulu honetako zenbait ataletan eskatutakoak, lehiaketan parte hartzeko kidegoaren, lanpostuak duen berezitasunaren edo lanpostu motaren arabera.
Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek dagozkien mailetako irakasleen kidegoetako funtzionarioekin batera hartuko dute parte, lanpostu huts berak lortzeko, hargatik eragotzi gabe aipatutako katedradunen kidegokoak izateagatik aplikatu beharreko merezimendu espezifikoak aplikatzea.
2.– Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzerako bete beharko dira, eta lanpostua jabetzan hartu arte eutsi beharko zaie.
Laugarrena.– Parte-hartzearen izaera.
1.– Parte-hartzea nahitaezkoa izango da hamaikagarren oinarrian jasotako kasuetan.
2.– Parte-hartzea borondatezkoa izango da hamargarren oinarrian jasotako kasuetan.
Bosgarrena.– Hizkuntza-eskakizuna.
1.– Hurrengo atalean jasotako salbuespenarekin, derrigortasun-eguna beteta daukaten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak eskatzeko, ezinbestekoa izango da dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izatea edo, bestela, martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak eta urriaren 6ko 263/1998 Dekretuak aldatutako martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian (apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin baliokidetzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan aipatutako titulu edo hizkuntza-egiaztapenen jabe izatea.
2.– Ez da eskatzen baliokideak diren eskakizun, titulu edo egiaztagiriak egiaztatzeko, baldin eta egiaztatzen bada euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen dituen apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko 2. eta 3. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak gertatzen direla, dekretu horretan ezarritako eran.
2. ATALA
MAISU-MAISTREN KIDEGOA
Seigarrena.– Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioentzako lanpostuak eta parte-hartzeko betekizunak.
1.– Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lanpostuak, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Atzerriko Hizkuntza: Ingelesako, Atzerriko Hizkuntza: Frantsesako, Euskerazko, Gorputz Hezkuntzako, Musikako, Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumena eta Hizkuntzako espezialitateetan.
Lanpostu horiek eskatu ahalko dituzte espezialitateko titulartasuna egiaztatzen duten maisu-maistrek, kidegoan sartzeko kasuko hautapen-prozedura gainditu ondoren edo azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitako bideen bitartez. Eskatu ahal izango dituzte, halaber, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera horietarako gaituak izan direnek aipatu Errege Dekretua indarrean jarri aurreko araudiaren arabera, edo gaitasun hori azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorraren arabera aitortua dutenek.
2.– Lehen Hezkuntzako aholkulari lanpostuak.
Lanpostu horiek eskatu ahal izango dituzte jarraian adierazten diren baldintzetako bat betetzen duten maisu-maistrek:
a) Urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean jarri aurretik zegoen araudiaren arabera aholkulari lanpostua betetzeko gaituta egotea.
b) Hezkuntza Bereziko Arloa, Pedagogia Terapeutikoan gaikuntza dakarten titulazioetako baten jabe izatea edo, era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko urriaren 14ko Aginduaren arabera, aipatutako arloan gaikuntza dakarten egoeretako batean egotea (1993-11-23ko EHAA).
c) Honako lizentziatura, gradu edo titulu baliokide hauetako baten jabe izatea: Psikologia; Pedagogia; Psikopedagogia; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, psikologiaren alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, pedagogiaren alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, hezkuntza-zientzien alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Letrak, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien alorrean, psikologiako espezialitatean; Filosofia eta Letrak, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien alorrean, hezkuntza-zientzien espezialitatean; Filosofia eta Letrak, psikologiaren alorrean; Filosofia eta Letrak, pedagogiaren alorrean; Filosofia eta Letrak, hezkuntza-zientzien alorrean.
d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatu edo homologatutako aholkulari ikastaroren bat gainditu izana. Ikastaro horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko urriaren 14ko Aginduaren IV. eranskinean zerrendatutakoak dira (1993-11-23ko EHAA).
3.– Helduen Hezkuntzako lanpostuak (HHE).
Helduen Hezkuntza - Hasierako Ikasketak, Helduen Hezkuntza - Ingelesa eta Helduen Hezkuntza - Frantsesa lanpostuak eskatu ahalko dituzte Lehen Hezkuntza, Ingelesa edo Frantsesa espezialitateak hurrenez hurren dauzkaten maisu-maistrek. Eskatu ahal izango dituzte, halaber, 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera lanpostu horietarako gaituak izan direnek, aipatu Errege Dekretua indarrean jarri aurreko araudiaren arabera, edo gaitasun hori azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorraren arabera aitortua dutenek.
4.– Pedagogia Terapeutikoko lanpostuak HHEn eta Zereginen Ikaskuntzarako Geletan.
Postu horiek Pedagogia Terapeutikoko espezialitateko titulartasuna egiaztatzen duten maisu-maistrek eskatu ahalko dituzte. Eskatu ahal izango dituzte, halaber, 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera lanpostu horietarako gaituak izan direnek, aipatu Errege Dekretua indarrean jarri aurreko araudiaren arabera, edo gaitasun hori azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorraren arabera aitortua dutenek.
5.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetarako lanpostuak.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko Lehen Xedapen Iragankorrean xedatuta dagoenaren arabera, lanpostu horiek eskatu ahalko dituzte aipatu legea indarrean jartzean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetako lanpostuetara behin betiko atxikitako maisu-maistren Kidegoko funtzionarioek, baldin eta maila horietara atxikita jarraitzen badute.
Behin betiko atxikitako lanpostua ezabatuko balitz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, aipatu mailetan destino berri bat lortzeko lekualdatze-lehiaketetan parte hartzeko aukera izaten jarraituko lukete, kasuko destinoa ezabatu ondoren ez baldin badute behin betiko destinoa lortu beste etapa batean.
Aipatutako atxikipen horretaz gainera, honako hau eskatuko da:
a) Erantsitako zerrendako eskuineko zutabean jasotako espezialitateetako lanpostuak eskatzeko, ezkerreko zutabean aipatutako gaikuntza egiaztatu beharko dute:
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetarako Teknologia arloko lanpostuak eskatu ahalko dituzte ondoren aipatzen diren betekizunak betetzen dituzten maisu-maistrek:
– Honako titulazio hauetakoren bat edukitzea: Goi-mailako Ingeniaritza, Arkitektura, Fisika, Kimika edo Zientzietako Lizentziatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa, Itsasgintza Zibileko diplomatura, edo haiei dagozkien graduak, edo bigarren graduko lanbide heziketa edozein arlotan, administraziokoa, osasunekoa edo etxekoa izan ezik, edo edo goi-mailako teknikari baliokidea edo.
– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak antolatutako edo homologatutako Oinarrizko Teknologia Ikastaroetan, 250 ordu edo gehiagokoetan, parte hartu izana.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetarako Plastika- eta Ikus-hezkuntza arloko lanpostuak eskatu ahalko dituzte ondoren aipatzen diren betekizunak betetzen dituzten maisu-maistrek:
– Honako titulazio hauetakoren bat edukitzea: Goi-mailako Ingeniaritza, Arkitektura, Arte Ederrak, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo haiei dagozkien graduak, edo Bigarren graduko Lanbide Heziketa, Delineazio arloa edo edo goi-mailako teknikari baliokidea.
6.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoko lehen bi mailetarako lanpostuak.
Lanpostu horiek eskatu ahal izango dituzte Pedagogia Terapeutikoko espezialitateko titulartasuna egiaztatzen dutenek eta 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera horretarako gaituak izan direnek, aipatu errege dekretua indarrean jarri aurreko araudiari jarraituz, bosgarren ataleko lehen lerrokadan adierazitako mugapena eduki gabe, hau da, DBHko lehen bi mailetako lanpostuetara behin betiko atxikita egoteko baldintza bete behar izan gabe.
3. ATALA
BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLE ETA KATEDRADUNEN KIDEGOAK
Zazpigarrena.– Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako lanpostuak eta parte-hartzerako betekizunak.
1.– II.2 eranskineko zentroetan eskaintzen diren irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak. IV.4 eranskinean adierazten dira espezialitateak.
Dagokion espezialitateetan titularra denak eskatu ahal izango ditu lanpostu horiek.
2.– Curriculum aniztasuna: Hizkuntza eta Gizarte arloko lanpostuak (IV.5 eranskina).
Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte honako espezialitate hauetako batean titularrak diren irakasleek: Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Frantsesa, Grekoa, Ingelesa, Latina, Euskara eta Euskal Literatura.
3.– Curriculum aniztasuna: Zientzia eta matematika arloko lanpostuak (IV.5 eranskina).
Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte honako espezialitate hauetako batean titularrak diren irakasleek: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Matematika eta Teknologia.
4.– Helduen Hezkuntzako lanpostuak (IV.5 eranskina).
a) Komunikazio arloa. Ingelesa. Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte Ingelesa espezialitateko titularrak diren irakasleek.
b) Komunikazio arloa. Frantsesa. Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte Frantsesa espezialitateko titularrak diren irakasleek.
c) Komunikazio arloa. Gaztelania eta Literatura. Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte Gaztelania eta Literatura espezialitateko titularrak diren irakasleek.
d) Komunikazio arloa. Euskara. Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte Euskara eta Euskal Literatura espezialitateko titularrak diren irakasleek.
e) Gizarte Ezagutzaren arloa. Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte Geografia eta Historia espezialitateko titularrak diren irakasleek.
f) Zientzia eta teknologiaren arloa. Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte honako espezialitate hauetako batean titularrak diren irakasleek: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Matematika, Teknologia eta Informatika.
5.– Kultura Klasikoko lanpostuak (IV.5 eranskina)
Lanpostu horien titularrek Latina eta Grekoaren espezialitateak irakatsi ahal izango dituzte, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak hamargarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.
Lanpostu horiek behar bezala bereizita agertuko dira ikastetxeko lanpostu-zerrendan, eta, era berean, aipatutako bi espezialitateetako batean titularrak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta katedradunek eskatu ahal izango dituzte. Lanpostuak eskuratzen dituztenek, Latinaren zein Grekoaren espezialitateari atxikitako irakasgaiak eman beharko dituzte derrigorrean.
6.– Hizkuntza indartzeko lanpostuak (IV.5 eranskina)
Lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte honako espezialitate hauetako batean titularrak diren irakasleek: Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Frantsesa, Grekoa, Ingelesa, Latina, Euskara eta Euskal Literatura, Filosofia eta Alemana.
7.– Ingelesez eta/edo frantsesezko irakaskuntzako lanpostuak.
Ingelesez edo frantsesez irakasteko lanpostuak aukeratzeko, IV. eranskinean jasotako espezialitateren bateko irakasle titularra izan behar da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituen maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuko 2. artikuluan jasotzen diren honako titulu, gaitze edo ziurtagiri hauetakoren bat eduki behar da:
– Filologiako, Filosofia eta Letretako (Filologia atala) edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatura, eskatutako hizkuntzan; edo antzeko gradua.
– Itzulpengintza eta Interpretazioko diplomatura, eskatutako hizkuntzan.
– Eskatutako hizkuntzan atzerriko hizkuntzako gaikuntza edo espezialitatea duen maisu-maistra.
– Eskatutako atzerriko hizkuntzan Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo hori baino maila handiagoa duela egiaztatzea, aipatutako 73/2012 Dekretuko eranskinean jasotako titulu edo ziurtagiriren baten bidez.
Ingelesezko edo frantsesezko irakaskuntzan lanpostuak eskatzeko interesa duenak eskabidean ELEBITASUNA ataleko 1. FRANTSESA eta/edo 2. INGELESA aukera hautatu beharko du, hamazortzigarren oinarriko 5. atalean adierazten den bezala.
4. ATALA
LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA
Zortzigarrena.– Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko funtzionarioentzako lanpostuak eta parte-hartzeko betekizunak.
1.– II.3 eranskineko zentroetan eskaintzen diren irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak. IV.6 eranskinean adierazten dira espezialitateak.
Dagokion espezialitateetan titularra denak eskatu ahal izango ditu lanpostu horiek.
2.– Zereginen Ikaskuntzarako Gelako lanpostuak. Kodea: 250 (IV-7 eranskina)
Edozein espezialitate izanda eskatu ahal izango dira lanpostu horiek.
5. ATALA
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO, MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO KATEDRADUNEN ETA IRAKASLEEN KIDEGOAK
Bederatzigarrena.– Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleen Kidegoetako funtzionarioentzako lanpostuak eta parte-hartzeko betekizunak.
1.– Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedratikoen eta irakasleen kidegoko funtzionarioak.
II.4 eranskineko zentroetan eskaintzen diren IV.8 eranskineko irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak eskatu ahal izango ditu dagokion espezialitateko titularra denak.
2.– Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko funtzionarioak.
II.5 eranskineko zentroetan eskaintzen diren IV.9 eranskineko irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak eskatu ahal izango ditu dagokion espezialitateko titularra denak.
3.– Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedratikoen eta irakasleen kidegoko funtzionarioak
II.6 eranskineko zentroetan eskaintzen diren IV.10 eranskineko irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak eskatu ahal izango ditu dagokion espezialitateko titularra denak.
III. KAPITULUA
BORONDATEZKO PARTE-HARTZEA
Hamargarrena.– Borondatezko parte-hartzerako baldintzak eta prozedura.
1.– Lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostuetan borondatez parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden eta jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden karrerako funtzionarioek:
a) Jarduneko egoeran daudenek, sail honen menpeko ikastetxeetan behin betiko destinoa dutela, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik - lehiaketa biatrtez lortukakoa- aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez bi urte iragan badira.
Ondorio horietarako, katedratikoen kidegoetako karrerako funtzionarioei kontuan hartuko zaie dagokion irakasle-kidegoko karrerako funtzionario gisa lanpostu berean aurretik egin duten denbora.
b) Sail honen menpeko ikastetxeetan aitortutako zerbitzu berezietako egoeran daudenek, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik – lehiaketa biatrtez lortukakoa- aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez bi urte iragan badira.
c) Sail honen menpeko ikastetxeetan aitortutako borondatezko eszedentzia-egoeraren edozein motatan eta senitartekoak zaintzeko eszedentzian daudenek.
Norberaren interesengatik edo familia elkartzeagatik borondatezko eszedentzian daudenen kasuan, funtzionarioak soilik parte hartu ahalko du baldin eta ikasturte hau amaitzean egoera horretara pasa zenetik bi urte iragan badira.
Senitartekoak zaintzeko eszedentzian daudenen kasuan, funtzionarioak soilik parte hartu ahalko du baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik - lehiaketa biatrtez lortukakoa - aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez bi urte iragan badira.
d) Sail honen menpeko ikastetxeetan aitortutako etendura-egoeran daudenek, betiere aurtengo ikasturtea amaitzen denean etendurako diziplina zigorraren iraunaldia bukatu bada eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik- lehiaketa biatrtez lortukakoa - gutxienez bi urte iragan badira.
e) Beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan daudenek, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik - lehiaketa biatrtez lortukakoa - aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez bi urte iragan badira.
2.– Lehiaketa honetan norberaren borondatez parte hartzeko, 1. atalean aipatutako langileek parte-hartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute, VII. kapituluan aipatutako moduan eta epean.
3.– Beste hezkuntza-administrazio batzuen menpe dauden irakasle funtzionarioak:
Deialdi honi dagozkion postuak eskatu ahalko dituzte beste hezkuntza-administrazio batzuen menpeko karrerako irakasle funtzionarioek, baldin eta agindu honetan ezartzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte eta beren lehenengo behin betiko destinoa lortu bazuten hautatua izan zireneko deialdiari zegokion hezkuntza administrazioaren esparruan, salbu eta deialdi horretan betekizun hori eskatzen ez zen kasuetan.
Langile horiek eskabide-ereduaren arabera, eta destinoko zentroari dagokion hezkuntza administrazioak egiten duen deialdian zehazten den organoaren aurrean egin beharko dute parte hartzeko eskabidea.
IV. KAPITULUA
NAHITAEZKO PARTE-HARTZEA
Hamaikagarrena.– Parte hartzeko kasuak.
Lehiaketa horretan parte hartzera derrigortuta daude jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden langileak:
a) Behin-behineko destinoa izan eta sail honen menpe dauden ikastetxeetan 2016-2017 ikasturtean zehar zerbitzuak betetzen dihardutenak.
Langile horiek honako baldintza hauen arabera eskatu behar dituzte lanpostuak: titular diren espezialitateen eta egiaztatzen duten hizkuntza-eskakizunaren arabera, edo, Maisu-maistren Kidegoko langile funtzionarioen kasuan, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik zegoen araudiko gaikuntzaren arabera.
Aitzitik, oraindik bere behin betiko lehen destinoa lortu ez duten langile funtzionarioek eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren babespean deitutako sarrerarako hautapen-prozedurak gainditu dituztenek, hautatu zuten espezialitatearen lanpostua dagoen tokian lortu beharko dute beren betiko lehen destinoa. Horretarako, espezialitate horri dagozkion lanpostuak eskatu beharko dituzte, Latineko eta Grekoko espezialitatekoak diren langile funtzionarioen kasuan izan ezik. Horiek Latineko eta Grekoko espezialitatekoak ez ezik, Kultura Klasikoko lanpostuak ere eskatu eta lortu ahalko dituzte.
Lehen behin betiko destinoa oraindik lortu ez dutenek, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko postuen artean soilik hautatu ahal izango dute.
b) Eszedentzia-egoeratik edo eginkizun-gabetzetik etorri eta behin betiko destinoa galdu dutenak, zerbitzu aktibora itzuli badira eta behin-behineko destino bat lortu badute sail honen menpeko zentro batean, deialdi hau argitaratu zen eguna baino lehen.
c) Nahitaezko eszedentziaren egoeratik edo eginkizun-gabetze irmo batetik etorri edo behin betiko destinoa galdu duenaren egoeratik lanpostu batera berriz sartzekotan daudenak, baldin eta egoera horiek sail honen menpeko ikastetxe batek aitortu baditu.
d) Atzerriko lanpostuetara atxikita egon ondoren, 2017-2018 ikasturtean sail honen kudeaketa eremura itzuli behar dutenak edo, aurreko ikasturteetan itzulitakoak izanik, oraindik behin betiko destinorik lortu ez dutenak.
e) Epai edo errekurtso bati emandako ebazpena betetzeagatik edo behin betiko izaeraz betetzen zuten lanpostua espresuki ezabatu zaielako, behin betiko destinoa galdu dutenak.
f) Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle kidegoetan sartzeko hautaketa prozesuetan aukeratua izanik, ikasturte honetan praktikak egiten ari direnak.
g) Ezintasun iraunkorraren ondorioz erretiro-egoera aitortu ostean, zerbitzu aktiborako birgaituak izan direnak.
Hamabigarrena.– Praktikak egiten ari diren funtzionarioak.
Praktikak egiten ari diren funtzionario langileek beren behin betiko lehen destinoa Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden postuetan eta aukeratuak izan diren espezialitatean soilik eskatu eta lor dezakete.
Destinoak esleituko dira aintzat hartuz aukeratuak izan diren deialdiaren urtea (zaharrenak lehenetsiz berrienen aurrean), eta deialdi bakoitzaren barnean, honako lehentasunezko txanda hauek ezarriko dira, aipatzen diren hurrenkera beraren arabera:
1.a Talde bereko kidegoetara sartzea.
2.a Goi-mailako talde bateko kidegoetara sartzea.
3.a Txanda librea eta desgaitasuna dutenentzako txanda.
Txanda bakoitzaren barruan, kontuan hartuko da funtzionarioaren edo praktiketako funtzionarioaren izendapenean zein ordenatan ageri den.
Dagokien destinoa, praktika-aldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu izanak baldintzatuko du.
Hamahirugarrena.– Esleipenaren eraginak parte hartzea derrigorrezkoa den kasuetan.
1.– Hamaikagarren oinarriko a), b), c), f) eta g) letren kasuetan parte hartzera derrigortuta daudenek parte hartzen ez badute edo behar bezainbeste lanpostu eskatzen ez badute, ondorio hauek izango dituzte:
a) Hamaikagarren oinarriko a), b) eta g) letretan aipatzen diren nahitaezko parte-hartze kasuetan, behartutako pertsonari behin betiko destinoa eman ahalko zaio ofizioz titular den espezialitateen eta egiaztatzen duen hizkuntza-eskakizunaren arabera bete ditzakeen lanpostuetan edo, maisu-maistren Kidegoko langile funtzionarioen kasuan, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik zegoen araudiko gaikuntzaren arabera emango bete ditzakeen lanpostuetan, oraindik beren behin betiko lehen destinoa lortu ez duten langile funtzionarioen kasuan izan ezik eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren babespean deitutako sarrerarako hautapen-prozedurak gainditu dituztenen kasuan izan ezik, horientzat hautatu zuten espezialitatearen araberako lanpostua soilik eman ahal izango baita, ofizioz.
b) Hamaikagarren oinarriko c) letran aipatzen diren nahitaez parte hartzeko kasuetan, behartutako pertsona, lehiaketa horretan behin betiko destinoa lortzen ez badu urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren Legearen testu bateginaren 89. artikuluko 1.a) letran adierazitako borondatezko eszedentziako egoeran geratuko da.
c) Hamaikagarren oinarriko f) letran aipatzen den nahitaezko parte-hartzearen kasuetan, behartutako pertsonari ofizioz eman ahal izango zaio behin betiko lanpostua, hautatua izan den espezialitateko lanpostuen artetik.
2.– Hamaikagarren oinarriko d) eta e) letren kasuen arabera parte hartzera derrigortutako pertsonek parte hartzen ez badute, ondorio hauek izango dituzte:
Hamaikagarren oinarriko d) eta e) letretan aipatzen den nahitaezko parte-hartzearen kasuan dagoen pertsonak lehiaketa horretan parte hartzen ez badu, ofizioz eman ahal izango zaio behin betiko destinoa, titularra den espezialitateen eta ziurtatua duen hizkuntza-eskakizunaren arabera bete ditzakeen lanpostuen artetik; edo, maisu-maistren kidegoko funtzionarioen kasuan, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean sartu aurreko araudiaren arabera gaituta dagoen lanpostuen artetik. Behar bezainbeste lanpostu eskatu gabe parte hartzen duenari, berriz, ez zaio behin betiko destinorik ofizioz esleituko.
3.– Hamaikagarren oinarriko a), b) eta g) letretako kasuetan dagoen pertsonak eskatutako lanpostuetako bakar bat ere lortzen ez badu eta, beraz, behin betiko destinoa ofizioz esleituko behar bazaio, eskabidearen «Derrigorrean parte hartzen bada soilik bete beharrekoa» izeneko idazpuruan, gogokoenen hurrenkeran, plaza moten (espezialitateak) eta hizkuntzen (hizkuntza-eskakizunak) kodeak adieraziko ditu, deialdi honetan ezarritakoaren arabera, destinoa ofizioz esleitzen zaionean datu horiek kontuan har daitezen.
II. eranskinean argitaratutako zentroen hurrenkerari jarraituz egingo da ofiziozko esleipena.
Halaber, hamaikagarren oinarriko a), b), f) eta g) letretako kasuetan dagoen parte-hartzaileak «Derrigorrean parte hartzen bada soilik bete beharrekoa» izeneko idazpuruan hautatu ahalko du ofiziozko esleipenean kontuan hartu beharreko lurralde historikoa edo lurralde historikoak –lurralde bat baino gehiago adieraztekotan, lehentasun ordenan–.
Parte hartzen ez badu edo Lurralde historikoen kodeei erreferentzia egiten dien atala betetzen ez badu, 2016-2017 ikasturtean behin-behinean zerbitzuak bete dituen lurralde historikoan soilik esleitu ahal izango zaizkio lanpostuak ofizioz. Behin-behineko destinoa eduki ezean, azken destinoa izan zuen lurralde historikoan egingo zaio esleipena.
Aipatutako idazpuruan 2016-2017 ikasturtean behin-behinean zerbitzua ematen ari den edo praktika-aldian dagoen lurraldez bestelako lurralde historiko bakarra aukeratzen den kasuan, adierazitako lurralde historiko horretako lanpostuak soilik esleitu ahal izango zaizkio ofizioz.
Aurreko hiru lerrokadetan xedatutakoa ez da aplikatuko Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko funtzionarioen kasuan; izan ere, ofizioz eta behin betiko esleitu ahal izango zaizkie honako lanpostu hauek: dituzten espezialitate eta hizkuntza-eskakizunen arabera euren aukerakoen artekoak direnak; betiere II-5 eranskinean argitaratutako ikastetxe guztien ordenari jarraituz.
4.– Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioei ofizioz ez zaizkie inolaz ere esleituko honako hauei dagozkien lanpostuak:
Helduen Hezkuntza.
Zereginen Ikaskuntzarako Gelak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetako lanpostuak.
Lanpostu ibiltariak.
5.– Inolaz ere ez zaizkie ofizioz esleituko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Katedradunen Kidegoetako eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako langile funtzionarioei honako hauei dagozkien lanpostuak:
Helduen Hezkuntza.
Zereginen Ikaskuntzarako Gelak.
Curriculum aniztasuna.
Hizkuntza indartzea.
Ingelesezko edo frantseseko irakaskuntza (elebiduna).
V. KAPITULUA
LEHENTASUN-ESKUBIDEAK
Hamalaugarrena.– Lehentasun-eskubideaz baliatzeko moduak, kasuak eta baldintzak.
Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituen parte-hartzailea ikastetxe baterako lehentasun-eskubideaz eta/edo herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideaz baliatu ahalko da, eta hala jasoko du parte-hartzeko eskabide-orrian.
Ikastetxerako lehentasun-eskubidea erabiltzeak destinoa lortzeko lehentasuna dakar herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea erabiltzen dutenen aurrean.
Hamabosgarrena.– Ikastetxe baterako lehentasun-eskubidea.
• Behin betiko destinoa duen edo izan duen ikastetxe berean lanpostu berri bat lortzeko lehentasun-eskubidea izango du, adierazitako kasuren batean dagoen eta ezartzen diren baldintzak betetzen dituen parte-hartzaileak, kasuak zerrendatzen diren lehentasun-ordenari jarraituz:
a) Ikastetxean behin betiko moduan betetzen zuen lanpostua ezabatzeagatik, harik eta behin betiko beste destino bat lortzen duen arte.
b) Ikastetxean behin betiko moduan betetzen zuen lanpostua aldatzeagatik, harik eta behin betiko beste destino bat lortzen duen arte.
c) Behar adina irakastordu izan ez eta, bere ikastetxetik lekualdatua izateagatik.
d) Espezialitate berri bat eskuratzeagatik, lehentasun-eskubidea izango du eskuratutako espezialitate berri horretan lanpostu bat lortzeko, behin betiko destinoa duen ikastetxean. Eskubide horretaz baliatu ahal izango dira Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen kidegoetako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak. Lanpostu berria lortu ostean, eskubide hori beste espezialitate berri bat eskuratzerakoan soilik erabili ahal izango da.
• Aurreko atal bakoitzean adierazitako egoeran karrerako bi funtzionario edo gehiago daudenean lanpostu bererako, lanpostua merezimenduen baremoa aplikatzean puntuazio altuena lortzen duenari esleituko zaio. Puntuazioetan berdinketak gertatuko balira, berdinketa horiek hausteko lehen irizpide gisa ikastetxean karrerako funtzionario gisa jarduneko egoerako benetako zerbitzuetan denbora gehien daramana lehenetsiko da, eta, beharrezkoa balitz, merezimenduen baremoan (I. eranskina) aurreikusitako gainerako irizpideak erabiliko dira bertan agertzen diren ordenan.
• Eskabidea nola bete
Ikastetxe baterako lehentasun-eskubide hori erabili nahi duen irakasleak parte hartzeko eskabidean («Ikastetxe baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan), eskubide hori erabiltzeko hautatu den ikastetxearen kodea eta eskubideaz baliatzeko arrazoia adierazi beharko ditu. Halaber, adierazi beharko du eskubide hori zein lanpostu-motatan (espezialitatea) eta hizkuntzatan (hizkuntza-eskakizuna) baliatu nahi duen, lehentasun-ordenan. Gainera, maisu-maistren kidegoko langile funtzionarioek ibiltaritza-atala aukeratuko dute ibiltari izaera duten lanpostuak nahi badituzte.
Halaber, jarraian, «Eskatzen diren plazak» atalean, beste ikastetxe batzuetako lanpostuei dagozkien beste eskaera batzuk gehitu ahal izango ditu, titular den espezialitateen eta hizkuntzaren/hizkuntza-eskakizunaren arabera eska ditzakeenak edo, maisu-maistren kidegoko langile funtzionarioen kasuan, 1364/2010 Errege Dekretua indarrean jarri aurreko araudiaren arabera gaituta egonik eska ditzakeenak, horietan lehentasun-eskubiderik gabe lehiatu nahi badu.
Hamaseigarrena.– Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea.
• Herri edo barruti bateko ikastetxeetan behin betiko destinoa lortzeko lehentasun-eskubidea izango du, jarraian adierazten diren egoeraren batean dauden eta ezartzen diren baldintzak betetzen dituen parte-hartzaileak, zerrendatzen diren lehentasun ordenan:
a) Ikastetxe batean behin betiko izaeraz betetzen zuen lanpostua ezabatu edo aldatzen denean, beste behin betiko destino bat lortu arte, lehentasun-eskubidea izango du plaza edo lanpostua ezabatu den herri bereko beste ikastetxe bateko edo, hala badagokio, lanpostua ezabatu den ikastetxea dagoen barrutiko beste ikastetxe bateko lanpostu bat lortzeko.
b) Behar adina irakastordu ez izateagatik bere ikastetxetik lekualdatu dituztenen kasuan, ezabatutako lanpostuetako titularren baldintza beretan, behin betiko destinoa duten herrian edo, hala badagokio, barrutian dauden lanpostu hutsekiko lehentasun-eskubideaz baliatu ahal izango dute.
c) Behin betiko betetzen zuten irakasle-lanpostua galduta Herri Administrazioan beste lanpostu bat betetzera pasa direnak, betiere lanpostu hura eten badute.
d) Behin betiko betetzen zuten lanpostua galdu dutenek urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 89.1.c) artikuluan aurreikusitako familiarteko edo seme-alabak zaintzeko borondatezko eszedentzia-egoeran egoteagatik eta zehaztutako lanpostu-erreserbaren denbora-tartea amaitzeagatik, betiere zerbitzu aktibora itzuli nahi badute edo behin-behinean itzuli badira.
e) Kanpoan irakasle-lanpostuetara atxikita egon ondoren, 2017-2018 ikasturtean sail honen kudeaketa eremura itzuli behar duten funtzionarioek edo, aurreko ikasturteetan itzulitakoak izanik, oraindik behin betiko destinorik lortu ez dutenek.
f) Azken behin betiko destinoa galdu dutenek, epaia dela eta edo administrazioarekiko errekurtsoaren ebazpena dela eta.
g) Ezintasun iraunkorraren ondorioz erretiro-egoera aitortu ostean, zerbitzu aktiborako birgaituak izan direnek.
• Lanpostu berera karrerako bi funtzionario edo gehiago aurkezten badira eta lehentasunezko kasu berean badaude, merituen baremoa aplikatzean puntuazio handiena lortzen duenari esleituko zaio lanpostua. Puntuazioaren guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da, hurrenez hurren: baremoaren atal bakoitzeko puntuazio altuenari begiratuz eta atalak baremoan duten hurrenkera kontuan hartuz. Hala ere, berdinketak bere horretan jarraitzen badu, azpi-ataletan lortutako puntuak hartuko dira aintzat, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz. Bi kasuotan, arlo bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan atal bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan, ezta, azpiatalen kasuan, azpiatalak sartuta dauden arloak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiatal bat edo gehiago sartuta dagoen atalaren puntuaziorik altuenera iristen bada, ez dira kontuan izango gainerako azpiataletan izandako puntuazioak. Beharrezkoa balitz, berdinketa apurtzeko irizpide gisa erabiliko dira kidegoan sartzeko erabili zen hautazko prozeduraren urtea eta aukeratua izateko lortu zen puntuazioa.
Hamaseigarren oinarrian adierazitako kasuren batean egonda herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea erabili nahi duenak herrian ala barrutian erabiltzearen artean aukeratu beharko du.
Baldin eta herri edo barruti batean destinoa lortzeko lehentasun-eskubidea erabili nahi bada, parte hartu beharko da, eskubide hori erabiliz, deitzen diren lekualdatze-lehiaketa guztietan, harik eta destino hori lortu arte. Hala egin ezean, lehentasun-eskubidea indargabetu egingo zaio.
• Eskabidea nola bete
Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideaz baliatzen diren irakasleek honako hau adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean:
– «Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan, eskubidea erabili nahi den herri edo barrutiaren kodea adierazi behar da, bai eta lehentasun-eskubidearekin parte hartzeko arrazoia zein den ere.
Jarraian, eskubide horretaz baliatzeko plaza-mota + hizkuntza eskakizuna (bertako hizkuntza) adierazten duen lehentasun-ordena adierazi beharko du. Gainera, maisu-maistren kidegoko funtzionarioek ibiltaritza-atala aukeratuko dute, ibiltari izaera duten lanpostuak nahi badituzte. Lehentasun hori kontuan hartuko da herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna/derrigortasun-data erreserbatzeko.
Lehentasun-eskubideaz baliatuta herri, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunaren erreserba lortu ostean, lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten gainerakoekin batera merezimenduen baremoan lortutako puntuazioaren arabera lortuko dute ikastetxe jakin bateko destinoa.
Beraz, eskubide hau erabiliz hautatzen den herrian eskaera egiten duten lehiakide guztientzako nahiko plaza huts ez baleude, bakoitzaren puntuazioa alde batera utzita, lehentasunezko eskubidea duen parte-hartzaileari plaza huts horietako bat bermatuko zaio. Hortaz, partaide horrek lehentasunezko destino bat lortu ahal izango du puntu gehiago dituen beste partaide baten aurretik. Behar adina lanpostu huts badago, herria eta plaza mota ziurtatuta (espezialitatea/lanpostua eta hizkuntza-eskakizuna/hizkuntza), zentro zehatz bat esleitzeko, eskubide hori duen parte-hartzailea kidego, espezialitate eta hizkuntza-eskakizun berberak betetzen dituzten gainerako partaideekin batera lehiatuko da, merezimenduen baremoan lortutako puntuak kontuan hartuta.
– Ikastetxe jakin bat lortzeko, lehentasun-ordenaren arabera, «Eskatzen diren plazak» idazpuruan, eskubidea egikaritzea dagokion herriko ikastetxe guztiak adierazi behar dira, eta, barrutiko lehentasun-eskubidea izanez gero, aukeraz eskatutako herrietako ikastetxe guztiak; herriko kodea bakarrik –edo herri batzuetakoa, barrutirako lehentasun-eskubidearen kasuan– adieraziz gero, lanpostuak hutsik dituzten hautatutako herriko edo herrietako edozein ikastetxetako destinoa emango zaio; ikastetxe jakin batzuk adieraziz gero, horiek herrien araberako bloke homogeneotan multzokatu behar dira. Eskubidea izanda herriko ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, edo, gune baterako lehentasun-eskubidea izanda, aukeraz eskatu diren herrietako ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, horietako batean lanposturen bat hutsik badago, Administrazioak, libreki, aipatu herriko gainerako edozein ikastetxetako lanpostu batean eman ahal izango dio destinoa, dagozkion eranskinetan kidego bakoitzari lotuta agertzen diren ordenan.
Lehen adierazitako egoera guztietan, lehentasun-eskubide hori baliatuta lehiaketara aurkezten denak «HLE» –lehentasun-eskubidea– siglak adierazi beharko ditu eskatutako ikastetxeko «plaza-mota» izeneko kodeari dagozkion laukitxoetan. Hala eginez gero, «Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan adierazitako parte hartzeko eskatutako espezialitate guztiak hartuko dira kontuan.
– Gainera, lehentasun-eskubidetik kanpo lehiatu nahi badu, bere espezialitate eta hizkuntza-eskakizunen arabera eta deialdi honetako seigarren, zazpigarren eta zortzigarren oinarri-arauetan xedatutako baldintzak beteta lortu nahi dituen beste lanpostu batzuetako eskaerak gehitu ditzake jarraian.
VI. KAPITULUA
KONKURRENTZIA-ESKUBIDEA
Hamazazpigarrena.– Konkurrentzia-eskubidea.
1.– Konkurrentzia-eskubide gisa hartzen da behin betiko destinoa duten irakaskuntza-kidego bereko karrerako hainbat funtzionariok lehiaketan parte hartzeko baldintza gisa Lurralde Historiko jakin bateko ikastetxe batean edo batzuetan destinoa lortzea jartzen dutenean.
2.– Eskubide horrek berezitasun hauek izango ditu:
a) Parte-hartzaileek, beren eskabideetan, lurralde-historiko bakarreko ikastetxeak adieraziko dituzte, berdina multzo-kide talde bakoitzerako.
b) Talde bakoitzean, gehienez ere, lau pertsonak hartuko dute parte, eta derrigorrezkoa izango da eskatzaile bakoitzak eskabidea bereizita aurkeztea. Eskabide bakoitzean beteko da eskubide horri dagokion atala, eta aipatuko da zein diren eskaltzailearekin batera doazen pertsonak.
c) Betetzeko dauden lanpostu hutsen artean egingo da destinoaren esleipena, betiere agindu honetako I. eranskin gisa jasotzen den merezimendu-baremoa aplikatuz.
d) Parte hartzeko modu horren helburua da talde bereko parte-hartzaileek lurralde-historiko bereko ikastetxe batean edo batzuetan destinoa aldi berean lortzea. Horietako baten batek ezin izango balu plaza edo lanpostu bat lortu, bide horren bidez taldeak eginiko eskabide guztiak ezetsiko lirateke.
VII. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK, DOKUMENTAZIOA ETA BAREMATZEKO AUKERAK
Hamazortzigarrena.– Eskabidea betetzeko modua.
1.– Lekualdatze-lehiaketan borondatez (hamargarren oinarria, 1. atala) zein nahitaez (hamaikagarren oinarria) parte hartzeko, irakasle-gunean eskuragarri dagoen eskabide elektronikoa bete beharko da. Hara sartzeko, http://www.irakasle.eus helbidea erabiliko da, eta, ondoren, erabiltzailea eta irakasleen posta elektronikoaren (irakasle.eus) pasahitza idatziko dira, edo, hori eduki ezean, NAN zenbakia eta aipatu gunera sartzeko pasahitza. Sartzeko pasahitza ahaztuz gero, aipatu helbidean hori berreskuratzeko bidea aurki daiteke, «Pasahitza eskuratu (edo berreskuratu)» atalean.
Pasahitza sartu ostean, Lekualdatze-lehiaketak - Onarpen-eskabidea gunera jo behar da.
2.– Lehiatzaile bakoitzak eskabide bakarra egingo du irakaskuntza-kidego bakoitzeko, eta eskabide horretan sartuko dira lanpostu-eskaera guztiak.
3.– Eskabidea osorik bete ostean, ontzat emanez itxiko da, behar bezala baliozkotua eta erregistratua gera dadin. Ondoren, eskabidea egin izanaren egiaztagiria eta «Merezimenduak alegatzeko orria» izeneko inprimakia inprimatu beharko dira. Aplikazio informatikoaren bidez lortuko dira horiek.
Eskabidea ontzat emanez ixten ez bada, eskabide hori egin gabe geratuko dela ulertuko da, pertsona hori parte hartzera behartuta egon eta behar bezala itxitako beste eskabiderik aurkeztu ez duen kasuan izan ezik. Kasu horretan, egindako baina itxi gabeko eskabidea eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan itxiko da automatikoki, eta ordura arte gordetakoa hartuko da kontuan esleipena egiteko.
4.– Lanpostuen eskaerak «Eskatzen diren lanpostuak» idazpuruan adieraziko dira; ikastetxe eta/edo herri jakin baterako egin daitezke, eta bi modalitateak bateragarriak dira. Azken kasu horretan, lanpostu bat hutsik duen herriko lehen ikastetxea edo oinarri-arauen II. eranskinean adierazitako hurrenkera berean azaltzen dena esleituko da. Lanpostu eskaera bakoitza zentroaren eta/edo herriaren, espezialitatearen, hizkuntzaren (hizkuntza-eskakizuna), elebitasunaren eta ibiltaritzaren (Maisu-maistren kidegorako) gehiketa/konbinazioaren emaitza da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden irakasle funtzionarioek beste hezkuntza administrazio batzuek egindako deialdietako postuak eskatu ahal izango dituzte deialdi horiek ezartzen dituzten irizpideei jarraiki, betiere haien lehengo behin betiko destinoa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren kudeaketa-eremuaren baitan lortu badute, sartu zireneko deialdiak baldintza hori betetzea eskatzen ez zien kasuetan izan ezik.
Langile horiek lehentasunaren arabera eskatuko dituzte postuak, eskuratu nahi dituzten herrien edo ikastetxeen kodeak eta lanpostu motarenak (espezialitatea) nahiz hizkuntzarenak (hizkuntza-eskakizuna) ezarriz, agindu honen eranskinetan agertzen diren moduan, eta, beharrezkoa izatekotan, deialdia egiten duten beste hezkuntza administrazio batzuen leku-aldatze lehiaketen deialdien eranskinetan ageri diren bezala.
5.– Lanpostu bakoitzaren eskaera zentroaren eta/edo herriaren, espezialitatearen, hizkuntzaren (hizkuntza-eskakizuna), elebitasunaren eta ibiltaritzaren gehiketa/konbinazioa dela kontuan izanik, lanpostuen eskaerak ondoren adierazitakoa kontuan izanik egin beharko dira:
– Zentro edo herri berean lanpostua espezialitate batengatik edo gehiagorengatik eskatzen bada, beharrezkoa da zentroa edo herria errepikatzea eskatzen den espezialitate bakoitzeko, espezialitate bakoitzeko lanpostuaren kodifikazioa ezberdina baita.
– Zentro edo herri eta espezialitate bereko lanpostua eskatzen bada hizkuntza-eskakizunean aukera ezberdinak erabiliz, zentroa edo herria eta espezialitatea behar adina aldiz errepikatu beharko dira, jarraian hizkuntza-eskakizunari dagokion aukera diferente bakoitza adieraziz (V. eranskina).
– Postu elebidunak eskatuz gero, eskabidearen ELEBITASUNA atalean, 1. eta/edo 2. aukera adierazi beharko da,«FRANTSESA» eta/edo «INGELESA», hurrenez hurren. Beste hezkuntza-administrazio batzuetako postu elebidunak (ingelesez, frantsesez edo alemanez) eskatzekotan, dagokion elebitasun-kodea gehitu beharko zaio, postua eskaintzen duen hezkuntza-administrazioaren oinarrien araberakoa.
Zentro edo herri berean lanpostu jakin bat eskatzen bada elebidun modalitatean nahiz modalitate ez elebidunean, zentroa edo herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna errepikatu beharko dira eta ELEBITASUNA atalean adierazi, lehen kasuan «1. FRANTSESA eta/edo 2. INGELESA» aukeratuz eta bigarren kasuan «0. ELEBITASUNIK EZ» aukeratuz.
Frantses, Ingeles edo Aleman hizkuntzetarako espezialitateei dagozkien eskaerek ez dute inoiz eramango elebitasun-koderik: «0. ELEBITASUNIK EZ» izango dira.
– Ibiltaritza duten lanpostuak eskatzen dituzten maisu-maistren kasuan, «BAI» adierazi beharko da «ibiltaritza» atalean.
Ikastetxe edo herri berean lanpostu jakin bat eskatzen bada «ibiltaritza» modalitatean nahiz «ibiltaritzarik ez» modalitatean, zentroa edo herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna errepikatu beharko dira eta «ibiltaritza» atalean adierazi «BAI» «ibiltaritza» modalitaterako eta «EZ» «ibiltaritzarik ez» modalitaterako.
6.– Ikastetxea aukeratzeko lehentasun-eskubidea erabili nahi duenak hamabostgarren oinarrian xedatutakoa kontuan hartuz bete beharko du eskabidea, eta herria edo barrutia aukeratzeko lehentasun-eskubidea erabili nahi duenak, berriz, hamaseigarren oinarrian xedatutakoa kontuan hartuz.
7.– Edonola ere, zehazki parte-hartzaileek adierazitako kodeei dagozkien lanpostuak eskatu direla hartuko da kontuan. Eskabideetako kodeak ez badira existitzen edo parte-hartzaileak eska ditzakeen lanpostuekin bat ez badatoz, baliogabetu egingo dira. Aurreko arrazoiengatik eskaera guztiak baliogabetuko balira, lehiakidea destinoen esleipenetik baztertuko litzateke, hargatik eragotzi gabe destinoak ofizioz esleitzea, deialdi honetan aurreikusten den eran.
Hemeretzigarrena.– Lehiaketara aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Lehiatzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
– «Merezimenduak egiaztatzeko orria», aplikazio informatikoaren bidez lortuko den ereduaren arabera (behin eskabidea bete eta hari oniritzia eman ondoren). Aipatu eredua eskuragarri egongo da, halaber, Interneteko helbide hauetan:www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta www.irakasle.eus. Orri hori bete eta aurkeztu beharko da, merezimenduak aurkeztu eta/edo alegatu behar izanez gero, honako paragrafo hauetan ezarritakoaren arabera:
– I. eranskinean aurreikusten diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa (merezimenduen baremoa), ofizioz aintzat hartzen diren merezimenduak izan ezik, aipatutako I. eranskinean erazitakoari jarraituz, sail honen langileen erregistroan lehendik jasota egoteagatik. Ofizioz zenbatzen direnez, ez dira alegatu behar, ezta haiei buruzko dokumentazioa aurkeztu ere.
– Ingelesez edo frantsesez irakasteko lanpostuak eskatzekotan, zazpigarren oinarriko 7. atalean ezarritako titulu, gaikuntza edo ziurtagiriren bat edukitzeari buruzko egiaztagiriak, salbu eta langileen erregistroan badaude.
2.– Langileen Erregistroan dagoen informazioa kontsultatzeko, honako helbidera jo beharko da: www.irakasle.eus (sartu erabiltzailea eta pasahitza) – Espediente pertsonala. Eta ondoren, honako atal hauek kontsultatu ahalko dira:
Zerbitzu orria
Tituluak
Ikastaroak
Zuzendaritza-karguak
3.– Praktikak egiten ari diren funtzionarioek ez dute merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko.
4.– Fotokopia bidez aurkezten den dokumentazioa konpultsatu beharko da.
5.– Gaztelaniaz edo euskaraz ez dagoen dokumentazio guztia Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaileak egina edo, bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.
6.– Edonola ere, Administrazioak behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie lehiatzaileei, merezimenduei dagokienez sortutako zalantzak eta erreklamazioak ebazteko.
Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren erantzuleak eskatzaileak izango dira. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, parte-hartzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.
7.– Aurkeztutako jatorrizko dokumentazioa (I. eranskineko 6.1 «Argitalpenak» atalean barematzeko) parte-hartzaile bakoitzak jaso ahal izango du, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak zehazten duen lekuan eta epean zehar, lekualdatze-lehiaketa amaitu ondoren, beti ere parte-hartzaile batek errekurtsorik egiten ez badu; halakorik egingo balu, dokumentazioa gorde egin liteke, egiaztapen edo froga gisa.
Hogeigarrena.– Hezkuntza-administrazio honen lanposturen batean egonda, azken sei urtean egindako lekualdatze-lehiaketaren batean parte hartu zutenen merezimenduak.
1.– I. eranskineko 2., 3.1, 3.2, 3.3.e), 3.3.f), 4.3, 5. eta 6. atalei dagokienez, eta administrazio-izapideak murriztu eta errazte aldera, 2010-2011 lekualdatze-lehiaketa, 2010eko azaroaren 16ko Aginduaren bidez deitua (2010eko azaroaren 22ko EHAA) eta hurrengoak parte hartu zutenek, eskabidean honako hauen artean aukeratuko beharko dute hauetakoren batean:
– Parte hartu zuten azkeneko lehiaketako puntuazioari eustea.
– Merezimendu berriak gehitzea.
– Baremazio berria.
• Dena den, ofizioz konputatzen diren merezimenduak, I. eranskinean adierazten direnak eta eskatzailearen Pertsonalaren Erregistroan jasota agertzen direnak, ofizioz gaurkotuko dira, egindako aukera zein den alde batera utzita.
Aipatutako I. eranskinean adierazten da zein diren ofizioz zenbatesten diren merezimenduak (ez da dokumentaziorik aurkeztu behar) eta zein ofizioz zenbatesten ez direnak (dokumentazioa aurkeztu behar da).
• Adierazitako aukerek honako ondorio hauek dauzkate:
a) Parte hartu zuten azken lehiaketan (2010-2011, 2011-2012, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 edo 2015-2016) 2., 3.1,3.2, 3.3.e), 3.3.f), 4.3, 5. eta 6. ataletan lortu zuten puntuazioarekin ados egon eta hari eutsi nahi diotenek eskabidean «Parte hartu zuen azken lehiaketako puntuazioari eustea» markatu beharko dute. Kasu horretan, ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu behar izango adierazitako ataletako merezimenduei dagokienez.
b) Parte hartu zuten azken lehiaketan (2010-2011, 2011-2012, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 edo 2015-2016) 2, 3.1,3.2, 3.3.e), 3.3.f), 4.3, 5 eta 6 ataletan lortu zuten puntuazioarekin ados egon eta puntuazio horri azken lehiaketan barematutakoen ondorengo beste merezimendu batzuk erantsi nahi dizkiotenek «Beste merezimendu batzuk gehitu» markatu beharko dute. Kasu horretan, parte hartu zuten lekualdatze-lehiaketako eskabideak aurkezteko epe-amaieraren ondotik lortutako eta amaitutako merezimenduak aurkeztu beharko dituzte (kasuaren arabera, 2010eko abenduaren 15etik, 2012ko urtarrilaren 28tik, 2012ko azaroaren 23tik, 2013ko abenduaren 21etik, 2014ko azaroaren 25etik edo 2015eko abenduaren 22tik aurrera). Adierazitako atal edo azpiataletako batean puntuen gehienekora iritsi badira, ez da beharrezkoa izango kasuko atalean edo azpiatalean merezimenduak gehitzea.
Atal horietako merezimenduak adierazitako daten aurrekoak badira, ez dira barematuko. Aitzitik, beste atal edo azpiatal batzuei dagozkien merezimenduak aurkeztu ahal izango dituzte.
c) Parte hartu zuten azken lehiaketaren aurretiko merezimenduak 2, 3.1, 3.2, 3.3.e), 3.3.f), 4.3, 5 eta 6 ataletan baloratzea nahi dutenek edo atal horietan egindako baremazioarekin ados ez daudenek «Baremazio berria» markatu beharko dute eskabidean. Kasu horretan, aipatutako atal guztien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, hemeretzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.
2010-2011 lehiaketako deialdiari dagokionez, 2010eko abenduaren 15a baino lehenagoko merezimenduak izango lirateke; 2011-2012 lehiaketako deialdiari dagokionez, 2012ko urtarrilaren 28a baino lehenagokoak; 2012-2013 lehiaketako deialdiari dagokionez, 2012ko azaroaren 23a baino lehenagokoak; 2013-2014 lehiaketako deialdiari dagokionez, 2013ko abenduaren 21a baino lehenagokoak eta 2014-2015 lehiaketako deialdiari dagokionez, 2014ko azaroaren 25a baino lehenagokoak eta 2015-2016 lehiaketako deialdiari dagokionez, 2015eko abenduaren 22a baino lehenagokoak.
Hogeita batgarrena.– Azken sei lekualdatze-lehiaketaren batean parte hartu ez dutenen merezimenduak.
Hogeigarren oinarriko 3.c) letran adierazitako kasuez gainera, eskabidean «Baremazio berria» aukera markatu beharko da honako kasu hauetan:
– Hogeigarren oinarriko 1. atalean adierazitako inongo deialditan parte hartu ez dutenak.
– 2016ko irailaren 1ean karrerako funtzionario izendatuta egon eta oraindik destinorik lortu ez dutenak.
– Erkidego honetan destinoa lehen aldiz 2014-2015 ikasturtean lortu zuten beste autonomia erkidego batzuetako funtzionarioak.
Kasu horietan, ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, hemeretzigarren oinarrian adierazitakoaren arabera.
Hogeita bigarrena.– Eskabideak betetzeko epea. Epea, eta eskatutako agiriak eta alegatutako merezimenduak aurkezteko tokia.
• Eskabideak egiteko eta agiriak aurkezteko epea.
Eskaerak egin eta agiriak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 8tik 28ra bitartekoa izango da, biak barne.
Eskabidea Internet bidez bete behar denez, gomendatzen da behar adina denborarekin betetzen hastea, eskatzaileak izan ditzakeen zailtasunak direla eta.
Adierazitako epe hori amaitu eta gero, ez da egindako eskaeretan aldaketarik onartuko, ez eta merezimenduei buruzko dokumentaziorik ere.
Parte hartzeko baldintza guztiak, agindu honetako hamargarren oinarrian ezarritakoa kendu gabe, bai eta alegatutako merezimenduak ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den datan eduki beharko dira eta esleitutako lanpostuaren jabetza hartu arte eutsi beharko zaie.
Azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz irakasleek espezialitate berri bat eskuratzen badute, eta ondorioz, horri loturiko postu bat eskatzeko aukera badute, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen, aintzatetsita egon behar du espezialitateak, interesdunak aldez aurretik hala eskatuta.
• Agiriak aurkezteko tokia:
– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan.
– Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015, Legeko 16 artikuluan adierazitako edozein lekutan. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, gutun-azal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, gutun-azala ziurtatu aurretik
VIII. KAPITULUA
MEREZIMENDUEN BAREMOAREN APLIKAZIOA
Hogeita hirugarrena.– Merezimenduen baremoa aplikatzeaz arduratuko diren unitate eta organoak.
1.– Lehiatzaileek adierazitako eta behar bezala egiaztatutako merezimenduak ebaluatzeko, I. eranskineko merezimenduen baremoko 5.1, 5.2, 6.1, 6.2 eta 6.3 atalei dagokienez, honela jokatuko da:
a) Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioen kasuan, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzean batzorde barematzaile bat edo batzuk osatuko dira parte-hartzaile kopuruaren arabera. Batzorde barematzaile horietako kideak Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko ditu, eta honako hauek izango dira:
Lehendakaria: Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionario bat.
Batzordekideak: Lau karrerako irakasle funtzionario, Lurralde Ordezkaritza bakoitzari dagokion lurralde historikoko zentroetan destinatuak.
Batzordekide gazteena idazkari izendatuko da, Batzordeak beste irizpiderik jartzen ez badu.
b) Gainerako irakasle-kidegoetako funtzionarioen kasuan, sail honetako Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko ditu beharrezkoak diren batzorde barematzaileak, espezialitateen arabera edo antzeko espezialitateak multzokatuta.
Batzorde barematzaileek honako kide hauek izango dituzte:
Lehendakaria: Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko funtzionario bat edo, batzordea zein irakasle-kidegotarako izendatzen den, kidego horretako funtzionario bat.
Batzordekideak: Batzordea izendatzen den kidegoko karrerako lau irakasle funtzionario.
Halaber, batzordekide gazteena idazkari izendatuko da, Batzordeak beste irizpiderik ezartzen ez badu.
Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko du b) ataleko batzorde barematzaile bakoitzeko lehendakaria; kideak, aldiz, zozketaz izendatuko dira.
c) Kidego guztietan, ordezkaritza zabalena duten sindikatuek ordezkari bat izendatu ahal izango dute batzorde bakoitzean, begirale-lana egiteko.
d) Batzordekideek, deitutako lanpostuetarako beharrezko diren titulazio-multzo berekoak edo altuagokoak izan behar dute. Batzorde barematzailea izendatzeko irizpide berberei jarraituz, ordezko batzordekideak izenda daitezke.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren azaroaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentziorako eta uko egiteko kausetara lotuta egongo dira batzordekideak.
e) Gizonek zein emakumeek gutxienez % 40ko ordezkapena izango dute batzordeetan, horren kontrako arrazoi sendorik adierazi ezean, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez aldatutako Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera.
f) 2015eko azaroaren 25eko Aginduz (2015eko abenduaren 2ko EHAA) deitutako lekualdatze-lehiaketen bartzorde barematzaileetan parte hartu duten funtzionarioak oinarri honetan aurreikusitako batzordeetako kideak zozketaz esleitzeko prozesutik at geratuko dira, lehiaketaren xede den espezialitateren batean dagokion Balorazio Batzordea osatzeko nahikoa irakasle ez dagoenean salbu.
g) Lehiaketaren xede diren espezialitateetakoren batean Batzordea osatzeko nahikoa irakasle ez badago, batzordekideak antzeko irakasgaietako irakasleen artean edo gai horretako adituen artean izendatuak izango dira. Era berean, parte-hartzaile kopurua txikia denean, antzerako espezialitate batzuk biltzen dituen batzorde bat izendatu ahal izango da.
h) Beharrezkoa ikusten den Batzorde Barematzaileetan, haiek hala eskatuta, Langileak Kudeatzeko zuzendariak izenda ditzake, aholkulari gisa, arlo horretako bi aditu, eginkizunak aurrera ateratzen lagunduko dietenak, Batzordeetan parte hartuko ez badute ere.
i) Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren (26ko EHAA) 6. eta 16. artikuluetan xedatzen diren ondorioetarako, bidaia-gastuei dagozkien kalte-ordainak, zerbitzuarengatiko ordainketengatik eman behar diren kalte-ordainen zenbatekoak gaurkotzen dituen ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan (28ko EHAA) –aipatutako 16/1993 Dekretua hirugarrenez aldatzen du– xedatzen duenaren arabera ordainduko dira.
j) Batzorde barematzaileen osaera argitara emango da sail honen webgunean: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta www.irakasle.eus
2.– Sail honetako langileen administrazio-atalek jarriko dute parte-hartzaileei baremoaren gainerako ataletan dagokien puntuazioa.
IX. KAPITULUA
PROZEDURAN ONARTZEARI ETA PUNTUAZIO-EMATEARI BURUZKO EBAZPENAK
Hogeita laugarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin-behineko ebazpena.
1.– Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritzan batzorde barematzaileen aktak eta langile-atalek esleitutako puntuazioa jaso ostean (barematu behar dituzten merezimenduei dagokienez), Langileriaren Kudeaketako zuzendariak ebazpena emango du, eta, behin-behinekoz, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrendak onetsiko dira; azken kasu horretan, adieraziko du zein den baztertzeko arrazoia. Gainera, baremoko atal bakoitzean onartutako parte-hartzaileei emandako puntuazioa jakinaraziko du.
Ebazpena eta behin-behineko zerrendak interesdunei jakinarazte aldera, argitara emango dira, sail honen Interneteko helbidean: www.irakasle.eus. Halaber, informazioa zabaltze aldera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpen hori.
Webgune horretan –www.irakasle.eus– argitara emango dira aipatutako behin-behineko zerrendak eta, horrekin batera, parte-hartzaileen fitxa, norberak kontsultatu dezan erabiltzailea eta pasahitza sartuz. Han, ikusgai jarriko dira parte-hartzaile bakoitzaren identifikazio-datuak: parte-hartzea, merezimenduak eta eskatutako lanpostuak.
2.– Lehiaketan parte hartzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte behin-behineko ebazpen horren kontra, horretarako ezarri diren tokietan, 10 egun balioduneko epean, adierazitako Interneteko helbidean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita
Hogeita bosgarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin betiko ebazpena.
1.– Aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, Langileriaren Kudeaketako zuzendariak ebazpena emango du, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrendak behin betiko onesteko; azken kasu horretan, adieraziko du zein den baztertzeko arrazoia. Gainera, baremoko atal bakoitzean onartutako parte-hartzaileei emandako puntuazioa ere jakinaraziko du.
Ebazpena eta behin betiko zerrendak interesdunei jakinarazte aldera, argitara emango dira, sail honen Interneteko helbidean: www.irakasle.eus. Halaber, informazioa zabaltze aldera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpen hori.
2.– Aipatutako behin betiko zerrendaren kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, Interneten argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
X. KAPITULUA
DESTINOAK ESLEITZEA, DESTINOARI UKO EGITEA ETA DESTINOAZ JABETZEA
Hogeita seigarrena.– Destinoak behin-behinean esleitzea.
1.– Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpen bitartez, destinoen behin-behineko esleipena onartuko da lortutako puntuazioari eta parte-hartzaileen eskaeren lehentasunei jarraituta, eta ebazpen hori, esleipenaren behin-behineko zerrendekin batera, sail honen www.irakasle.eus webgunean argitaratuko da, interesdunei jakinarazteko. Halaber, informazioa zabaltze aldera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpen hori.
2.– Puntuazioaren guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da, hurrenez hurren: baremoaren atal bakoitzeko puntuazio altuenari begiratuz, betiere atalek baremoan duten hurrenkera kontuan hartuz.
Hala ere berdinketak jarraitzen badu, azpiataletan lortutako puntuak hartuko dira aintzat, baina, lehen bezala, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz.
Bi kasuotan, arlo bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan atal bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan, ezta, azpiatalen kasuan, azpiatalak sartuta dauden arloak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiatal bat edo gehiago sartuta dagoen atalaren puntuaziorik altuenera iristen bada, ez dira kontuan izango gainerako azpiataletan izandako puntuazioak.
Beharrezkoa balitz, berdinketa apurtzeko irizpide gisa erabiliko dira kidegoan sartzeko erabili zen hautaketa-prozesuaren urtea eta aukeratua izateko lortu zen puntuazioa.
3.– Erreklamazioak:
Lehiatzaileek behin-behineko esleipen-ebazpena dela-eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte, 5 egun balioduneko epean, hura sail honen Interneteko helbidean –www.irakasle.net– argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hogeita zazpigarrena.– Behin-behinean esleitutako destinoari uko egitea.
Borondatezko lehiatzaileek, erreklamazioak aurkezteko aurreko oinarrian finkatutako 5 egun balioduneko epean, lekualdatze-lehiaketan parte hartzeari uko egin ahal izango diote, eta uko egite horrek eskabidean egin dituzten eskaera guztietan eragina duela ulertuko da. Uko egiteko idazkiarekin batera, nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko da.
Horren ondorioetarako, kontuan izan behar da behin-behineko ebazpenean destinorik ez lortzeak ez duela adierazi nahi behin betiko esleipenean lortuko ez denik.
Hogeita zortzigarrena.– Destinoak behin betiko esleitzea.
1.– Erreklamazioak aztertuta eta, hala badagokio, aurreko oinarrian aurreikusitako uko egiteak onartu eta gero, destinoen behin betiko esleipena onartzen duen agindua emango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, aginduan, lehiaketako destinoen behin betiko zerrendak non eta noiz argitaratuko diren jakinaraziko da.
2.– Hainbat espezialitatetako lanpostuetan lehiatuta ere, destino bakar bat lortuko da.
3.– Destinoen behin betiko esleipenaren aurkako errekurtsoak, parte hartu den hezkuntza administrazioa edozein izan dela ere, errekurtsoaren xede den postuari dagokion hezkuntza Administrazioari zuzendu beharko zaizkio, eta bertan ebatzi.
Hogeita bederatzigarrena.– Behin betiko esleitutako lanpostuari ezin uko egitea.
Lehiaketaren behin betiko ebazpenean esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.
Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2017-2018 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, EHAAn behin betiko destinoen esleipenaren Agindua argitaratu osteko hamar egun naturaletan. Hala egin ezean, jardun aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion destinoa hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak hustzat joko dira, eta hezkuntza-administrazioak erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.
Hogeita hamargarrena.– Zerbitzu aktibora berriz sartzen direnek aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eszedentzia aldian egon eta gero lehiaketaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren irakasleek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte dagokien Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan:
a) Eszedentziarako aginduaren kopia.
b) Medikuaren ziurtagiri ofiziala, irakaskuntzan aritzeko gaixotasunik edo beste muga fisiko nahiz psikikorik ez duela adierazten duena.
c) Zinpeko aitorpena edo agindua, diziplina espediente bidez Estatuko Administrazioaren, toki administrazioaren edo autonomia-erkidegoren bateko administrazioaren kidego edo eskala batetik ere kanporatua izan ez dela egiaztatzeko eta, era berean, funtzio publikoak betetzeko gaitasuna kendu ez diotela egiaztatzeko.
Hogeita hamaikagarrena.– Destinoaz jabetzea.
Destino berriak 2017ko irailaren 1ean hartuko dira jabetzan.
Hogeita hamabigarrena.– Parte hartu duten tokian ez beste kudeaketa-eremu batean destinoa lortzen dutenen ordainsariak.
Oinarri hauetan araututako deialdian bere jatorrizko postuaren kudeaketa-eremua ez den beste kudeaketa-eremu batean behin betiko destinoa lortzen duen funtzionarioak eremu berri horri dagozkion ordainketa arauen araberako ordainsaria jasoko du
XI. KAPITULUA
IZAERA PERTSONALEKO DATUAK
Hogeita hamahirugarrena.– Izaera pertsonaleko datuen erabilera.
Parte-hartzaileek aurkeztutako datuak dagokien prozeduran edo jarduketan aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko.
Datu horiek inola ere ez dituzte erabiliko beste batzuek, eta laga ere ez zaizkie lagako, ez bada interesdunaren baimen argi eta garbirik, edo ez bada datu izaera pertsonaleko datuak babesteko legean jasotako kasuren batean (15/1999 Legea, abenduaren 13koa, 6.2 eta 11.2 artikuluak; BOE, 298. zk., 1999ko abenduaren 14koa).
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen pertsonak, edozein unetan, eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, erregelamenduan zehaztuko den moduan.
Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenetara egokitu beharko da.
I. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA
II.-1 ERANSKINA
2016KO MAISU-MAISTREN KIDEGOKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA
DEITUTAKO IKASTETXEEN ZERRENDA
II.-2 ERANSKINA
2016KO IRAKASKUNTZA ERTAINETAKO LEKUALDATZE-LEHIAKETA
BIGARREN HEZKUNTZAKO LEHIAKETAREN IKASTETXEEN ZERRENDA
III. ERANSKINA
HHI-KO IKASTETXEEI BURUZKO INFORMAZIOA
IV. ERANSKINA
ESPEZIALITATEAK
V. ERANSKINA
KIDEGOEN, LURRALDEEN, PROBINTZIEN, AUTONOMIA ERKIDEGOEN ETA HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEN KODEAK