EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016202

EBAZPENA, 2016ko irailaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa: 10/2016 Legea, ekainaren 30ekoa, Legegintzako Herri Ekimena arautzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-09-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201604500
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/07an argitaratutako 2016/06/30reko 201600010 LEGEA

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa dena: 10/2016 Legea, ekainaren 30ekoa, Legegintzako Herri Ekimena arautzeari buruzkoa (ikus eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 23a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEA
ERABAKIA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, HONAKO LEGE HONEN ARLOKOA: 10/2016 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, LEGEGINTZAKO HERRI EKIMENA ARAUTZEARI BURUZKOA
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako erabaki hau hartu du:
1.– Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Legegintzako Herri Ekimenari buruzko ekainaren 30eko 10/2016 Legearen 1.3 artikuluaren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.
2.– Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide egokia proposatzeko.
3.– Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2016ko irailaren 20a.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,
CRISTOBAL MONTORO ROMERO
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.