EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016201

IRAGARKIA, Bilboko (Bizkaia) CEIP Viuda de Epalza HLHIn oztopo arkitektonikoak ezabatzeko obra-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-10-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201604490
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa.
6) Posta elektronikoa: huisl049@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 2an, 13:00etan.
d) Espedientearen zenbakia: CO/17/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: obrak.
b) Deskribapena: Bilboko (Bizkaia) CEIP Viuda de Epalza HLHIn oztopo arkitektonikoak ezabatzeko obra.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Bilboko CEIP Viuda de Epalza HLHI (Bizkaia).
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 hilabete, zuinketa aktaren datatik aurrera.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklaturako erreferentzia): 45214000-0 Eraikinen eratze lanak heziketako eta ikerkuntzako zentroetan.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: prezioa da eskaintzak balioesteko irizpide bakarra. Gehienezko puntuazioa 100 puntukoa izango da.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 390.320,26 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 390.320,26 euro. BEZa (% 21) 81.967,25 euro. Guztira: 472.287,51 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZa kanpo.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: beharrezkoa, kategoria hauetariko baten:
– C taldea, 4. Azpitaldea, D. kategoria.
– C taldea, 4. Azpitaldea, 3 kategoria.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero, karatularen 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera egiaztatu beharko dituzte.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abenduaren 2ko 13:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea, 1.
b) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua:
– B gutun-azalaren irekitzea: 2016ko abenduaren 16ko 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak. EHAAko gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da bidali.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 13a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.