EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016200

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 22/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-09-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201604460
Maila: Ediktua
Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek, fede ematen dut:
Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako Nilsa Graciela Lopez Romerok eskatuta Oscar Miguel Duarte Francoren aurka bideratu den judizioan, 2016-09-20an, 133/2016 epaia eman du epaitegi honetako magistratu Alfonso Alvarez-Buylla Naharro jaunak.
Oscar Miguel Duarte Franco demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon, 2016ko irailaren 21ean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.